Larunbat honetan Azkoitian Benjaminen KZL-ko 1. jardunaldia ospatuko da eta Azpeitian berriz Alebinen ligako 2. jardunaldia
Bi txapelketak arratsaldeko 16:00tan hasiko direnez, Azkoitira joan ahal izateko, Igerileku aurrean 14:45an gelditzea erabaki da, honela, Azkoitira 15:00tako iritsiko dira igerilariak. Alebinen kasuan, 15:00tarako igerilekura agertzea nahikoa izango da.
Txapelketaren gertutasuna kontutan izanik Azkoitirako desplazamendua kotxez egingo da eta honetarako gurasoen laguntza eskertuko da.
Gure igerilarien probak Honela banatuta izango dira:
- 2008. urtean jaiotako igerilariak 50m Bizkar eta erreleboetan 6×25 Libre
- 2007. urtean jaiotako igerilariak 100m Bizkar eta erreleboetan 6×25 Libre
- 2006 eta 2005 (mutilak). urteen artean jaiotako igerilariak 50m Bular eta 200m Bizkar eta erreleboetan 4×50 Libre
- 2005 (neskak). urtean jaiotakoak eta 2004. urtean jaiotakoek 200m Bizkar eta 100m Bular eta erreleboetan 8×50 Libre.
ANIMO ETA ZORTE ON!!!!!!!
AGERTU ANIMATZERA

Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako lehen jardunaldia, Bergarako Agorrosin igerilekuan.
Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Ligako lehenengo jardunaldia, Legazpiko Bikuña igerilekuan.

















