Apirilaren 23an, zapatua, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Alebin mailako igeriketako 2. teknifikazio saioa antolatu du.
Hona hemen deialdia eta jarduerak:
Apirilaren 23an, zapatua, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Alebin mailako igeriketako 2. teknifikazio saioa antolatu du.
Hona hemen deialdia eta jarduerak:
Larunbat arratsaldean Bergarako Agorrosin igerilekura gerturatu ziren gure taldeko 30 igerilari.
Larunbatekoa saio luzea izan zen, baina aldi berean gure igerilarien trebetasunak ikusteko aukera aparta izan zen. Nahiz eta urduritasuna nagusitu azken ordurarte, gure igerilariak estilo guztiak sartzen diren probetan nabarmendu egiten dira eta bide onetik doazela erakusten dute behin eta berriz.
Denboraldiko proba gehienak burutu dituzte, baina oraindik ere hitzordu garrantzitsuak gelditzen zaizkie gureei, hau da, ligako jardunaldiaz gaian, txapelketa ezberdinak. Ziur asko duten dena aterako dutela gure igerilariek gelditzen zaizkien hitzorduetan.
ZORIONAK ETA SEGI HORRELA!!!!!
Emaitzak:
BENJAMIN ETA KZL 4. JARDUNALDIKO BEHIN BEHINEKO EMAITZAK. BERGARA
ALEBINEN LIGAKO 6. JARDUNALDIKO BEHIN BEHINEKO EMAITZAK. BERGARA
Larunbat honetan, arratsaldeko 15:30-tan Bergarako Agorrosin igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikiek.
Denboraldia amaitzen ari zaie gure igerilariei, eta aste honetan ligako azken aurreko jardunaldia izango dute, ligako jardunaldiez gain beste txapelketa batzuk ere izango dute. Urtero bezala, denboraldiko azkeneko probak “zailenak” izaten dira burutu behar izaten dituzten estilo eta metroen aldetik. Dena den, ondo prestatua doazela badakite.
Honako probak burutuko dituzte benjaminek:
Alebinak berriz:
Bergararako desplazamendua kontutan hartuz, Izarraitz Igeri Elkarteak autobusa ipiniko du bertara joateko. Autobusa 13:45-an izango da igerileku aurrean.
Zapatu honetan, apirilak 9, arratsaldeko 15:30etan hasita, benjaminek eta alebinek ligako jardunaldien jarraipena izango dute Bergarako Agorrosin igerilekuan.
Hona hemen zerrendak:
Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienak ikusteko aukera izan genuen Azpeitian. Larunbateko jardunaldiak era guztietako probak eskaintzen zituen eta honela gaur egun arte lortu dituzten abileziak ikusi ahal izan genituen.
Emaitza oso onak lortu arren orokorrean, nabarmena da denboraldiaren erdi aldera iritsi garela eta aldi berean igerilariek asko hobetu dutela.
Burutu behar izan zituzten proben artean, errespetu handia eman ohi duten bezalako probak zeuden, hala nola: 200 metro bular, 400 metro estiloak eta 100 metro tximeleta besteak beste.
Urduritasuna nabarmena izaten da honelako probak burutu aurretik. Dena den, edozein distantzia eta edozein estiloetan lehiatzeko arazorik ez dutela argi erakutsi zuten gure igerilariek beste behin.
SEGI HORRELA!!!!
Zapatuan hasi eta igandea bitartean, Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa Goenaga igerilaria eta Omar Urbieta entrenatzailea Sabadellen (Katalunia) izan dira, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketan. Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu da prestatzen Goenaga eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilaria gustura gelditu dira. Ainhoak 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartu du parte Sabadelleko txapelketan.
Zapatuan jokatu ziren 200 metro bizkarreko probak, goizean aurrekanporaketako serieak eta arratsaldean finalak. Goizeko kanporaketetan, 2:23:06 denborarekin, C finalean parte hartzeko txartela lortu zuen. Arratsaldeko finalean, goizean baino ehuneneko batzuk gutxiago behar izan zituen luzera berdina egiteko (2:22:87), eta bere denbora onenetik oso gertu ibili zen.
Igandean izan ziren 50 metro bizkarreko probak. Goizeko aurrekanporaketan, 31:90 denborarekin, aurreko egunean bezala, arratsaldeko C finalean sartzea lortu zuen. Finalean, goizean baino denbora hobea egitea lortu zuen (30:98) eta, horrekin, bere marka onenetik oso gertu gelditzea.
Sabadellen jokatzen ari den txapelketan, goi mailako igeriketa ikusteko aukera dugu, Rio de Janeiron egingo diren Joko Olinpikoetarako eta nazioarteko txapelketetarako gutxiengoak lortzeko asmoarekin lehiatzen ari baitira Espainiako igerilari ospetsuenak.
Orain, Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, atsedenaldia hartuko du Ainhoak eta, gero, udarako txapelketak prestatzen hasiko da.
Zorionak eta segi lanean!
Zapatuan hasi eta asteartea bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Sabadell-en. Bertan izango da Ainhoa Goenaga, Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatuz.
Nazioarteko 479 igerilarik hartuko dute parte, eta Goenagak aukera izango du ospe handiko igerilariekin lehiatzeko. 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte.
Zorte on eta egurre!
Larunbat honetan Azpeitiko igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikienek. Arratsalde polita izango delakoan eta gure igerilariak ikusteko aukera aproposa izango denez aldi berean, zuen animo eta txaloekin harmailetan izango zaretela espero dugu.
Honako probak burutuko dituzte gure taldeko igerilariek:
Gure alebinen kasuan (2004. urteko neskak) honako probak izango dituzte.
SERIEAK:
Joan den zapatuan, Eskola Kirol Aniztasun egitasmoaren baitan, LH 3ko, LH 4ko, LH 5eko eta LH 6ko ikasleek 2015-2016 ikasturteko lehen igeri-topaketa izan zuten Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu zituzten ur jokoetan ikastetxeetako 216 haurrek hartu zuten parte.
Aurreko urteko topaketan egindakoari jarraituz, kirol munduan denetik frogatzen ari diren haur horiei aukera desberdin eta dibertigarri bat eman zitzaien zapatuan Azpeitiko igerilekuan. Lagun artean eta irri artean ederki gozatu zuten gaztetxoek.
Hona hemen, argazki bilduma:
Hona hemen 5 bideo: