Igeriketa Egokituko txapelketa Legazpin

LEGAZPIAIgande honetan, martxoak 13, Igeriketa Egokituko V Kirola Elkarrekin Txapelketa egingo da Legazpiko Bikuña Kiroldegian, 10:00etan hasita.

Izarraitz Igeri Elkartetik Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz. Hirukoteak, proba hauetan hartuko dute parte:

– Ander Idoeta: 100 metro libre eta 50 metro tximeleta.

– Iker Aizpuru: 100 metro bular eta 50 metro libre.

– Lander Uria: 100 metro libre eta 100 metro bizkar.

Zorte on hirukote eta disfrutatu!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa Egokituko txapelketa Legazpin sarreran

Zapatuan igeri-topaketa egingo dute lehen hezkuntzako ikasleek

11233553_859760167454426_1913245557978458958_nZapatu honetan, martxoak 12, Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatuta duen egutegiari jarraituz, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleentzat igeri-topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.

  • LH3ko ikasleek 09:30etatik 10:30etara.
  • LH4ko ikasleek 10:30etatik 11:30etara.
  • LH5 eta LH6ko ikasleek 11:30etatik 12:30etara.

Ikasleen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.

Animo eta zuen zain gelditzen gara!

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan igeri-topaketa egingo dute lehen hezkuntzako ikasleek sarreran

Ainhoa Goenaga bikain Toulousen

toulouseJoan den aste bukaeran, Ainhoa Goenaga igeriketako Gipuzkoako Selekzioarekin Toulouse-ko (Frantzia) “Meeting National Midi-Pyrenees”-ean aritu da lehian. Oso emaitza onak lortu ditu eta gustura etorri da etxera egindako lanarekin. Hona hemen lortutako emaitzak:

  • Hiru finaletan sartzea lortu zuen.
  • Zilarrezko domina 50 metro bizkarren.
  • Udako Espainiako gutxiengo berri bat 100 metro bizkar proban.

Zorionak Ainhoa!

Sariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa Goenaga bikain Toulousen sarreran

Nerea Berasategi Madrilgo kontzentraziora deitu du Espainiako triatloi federazioak

12509317_997041417059633_368061162777743103_n 11015211_10203815651222748_20535869163728715_nEspainiako Triatloi Federazioak deituta, Nerea Berasategi gure taldeko igerilaria “Joaquín Blume Errendimendu Altuko Zentroan” izango da datozen egunetan estatuko teknifikazio programan parte hartzen.

1996. urtetik 2001. urtera bitartean jaiotako triatletei urtarrilean froga ezberdinak egin zizkieten Espainiako federazioko teknikoek. Froga horietan lortutako emaitzak ikusita Nerea Berasategi aukeratu dute teknifikazio jardunaldi horietan parte hartzeko.

Berasategik, triatloiko teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldeetako kirolariak ezagutzeko.

Ondo ibili eta disfrutatu!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Nerea Berasategi Madrilgo kontzentraziora deitu du Espainiako triatloi federazioak sarreran

Ainhoa Goenaga Gipuzkoako selekzioarekin

KartelaOstiralean, martxoak 4, hasi eta igandera bitartean, Ainhoa Goenaga igeriketako Gipuzkoako Selekzioarekin Toulouse-ko (Frantzia) “MEETING NATIONAL MIDI-PYRÉNÉES”-ean arituko da lehian. Jon Aizpuruk azken unean, ikasketagatik, Toulousera ez joatea erabaki du.

Ainhoa Goenagak 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte.

Zorte on Ainhoa!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa Goenaga Gipuzkoako selekzioarekin sarreran

Juniorrak eta infantilak bikain Espainiako Txapelketan

3516_1019079338189174_2110964376269858029_nJoan den aste bukaeran, Izarraitzeko Oihana Goenaga, Aiora Beristain, Iñaki Etxeberria, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Terrassan izan ziren, Espainiako junior eta infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen eta, orokorrean emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura etorri dira etxera. Garbi dago, Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten dela eta oso zaila dela aurreko postuetan ibiltzea. Hala ere, Terrassako txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izan dute gure taldeko igerilariek.

Terrassako txapelketan, zazpi finaletan sartzea lortu dute: Oihanak 50 metro libreetan, 100 metro libreetan eta 100 metro bizkarren; Paulak 50 metro libreetan eta 100 metro libreetan; Maialenek 100 metro bizkarren eta Maitanek, berriz, 100 metro bizkarren. Horiez gain lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Taldeko 4 errekor berri:

– Maialen Sudupe: 200 bizkar (14 urte) eta 100 tximeleta (14 urte).

– Emakumezkoen 4×200 libre (Maialen Sudupe, Paula Urrestilla, Nerea Berasategi eta Jone Goenaga).

– Emakumezkoen 4×100 libre (Maitane Goenaga, Paula Urrestilla, Jone Goenaga eta Maialen Sudupe).

  • 19 marka pertsonal.
  • Taldezkako sailkapenean; neska infantilak 21. postua.
  • Taldezkako sailkapenean; neska juniorrak 43. postua.

Zorionak guztioi egin duzuen ahaleginagatik!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Juniorrak eta infantilak bikain Espainiako Txapelketan sarreran

TALDEKO ERREKORRAK

Azkeneko hilabeteetan Omar Urbieta Izarraitz Igeri Elkarteko igerilarien errekorrak biltzen eta antolatzen aritu da. Taula hauek osatzea lortu du eta eguneratzen juango gara.

TALDEKO ERREKORRAK atalean aurkituko dituzue.

Beste behin mila esker Omar!

Errekorrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude TALDEKO ERREKORRAK sarreran

Emaitza bikainak Eskolarren 50 metroko sarian

DSC_8128Taldeko txikienak eskolarteko 50 metroko proben txapelketako finalean izan ziren igandean, Azpeitiko Udal igerilekuan. Azpeititik 17 igerilari joan ziren, eta igerilari bakoitzak 50 metroko tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Horietatik zortzi igerilarik gainera, 4×50 metro libre mistoko erreleboetan ere aritu ziren.

Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik hona asko hobetu dutela. Horren harira, emaitza oso onak lortu zituzten: urrezko hiru domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste hiru domina. Dominik lortu ez zuten igerilariak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Azpeitiko Txapelketan.

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:

– 2007. urtekoetan. 50 metro bizkar: Joanes Lizarzaburu (3.). 50 metro bular: Jakes Larrañaga (5.). 50 metro libre: Anne Sagarmendi (4.).

– 2006. urtekoetan. 50 metro libre: Elene Sudupe (1.), Amane Goenaga (9.) Unai Perea (Desk.) eta Julen Artetxe (Desk.).

– 2005. urtekoetan. 50 metro bizkar: Doltza Oiartzabal (2.) eta Alaitz Mendizabal (8.). 50 metro bular: Maier Lizarzaburu (1.) eta Nerea Urbieta (4.). 50 metro tximeleta: June Berasategi (1.). 50 metro libre: Nora Uria (3.).

– 2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Arantxa Sudupe (9). 50 metro bizkar: Iker Aizpuru (3.) eta Uxue Etxeberria (7). 50 metro bular: Mikel Perea (8.).

Erreleboetan, benjaminak 2. postuan sailkatu ziren eta alebinak, berriz, 11. postuan.

Azkenean, txapelketako sailkapen orokorrak egin ziren eta igerilari bakoitzak lortutako puntuak batu eta gero, Izarraitzeko neskek bigarren postua lortu zuten. Mutilek, berriz, 9. postua eta sailkapen bateratuan (neskak eta mutilak) 6. postua lortu zuten Izarraitzekoek.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu Azpeitiko Udalari eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei.

Zorionak denei eta segi horrelaxe!

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Eskolarren 50 metroko sarian sarreran

Eskolarren 50 metrotako proben sariko finalak, Azpeitian

KARTELA 50 MDatorren igandean, otsailaren 28an, Eskolarren 50 metrotako proben sariko finalak jokatuko dira Azpeitiko Udal Igerilekuan. Bertan, Izarraitz Igeriketa Elkarteko 17 igerilari benjaminek eta alebinek hartuko dute parte. Aurreko astean Legazpin ospatutako kanporaketetan lortu zituzten finaletako txartelak.

Igerilekua 9:00etan irekiko da eta beraz, beroketak 9:00etan hasiko dira, eta txapelketa, 10:00etan.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta beste behin gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, igandean txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Zorte on guztiei!

Benjamin eta alebin maila, Gipuzkoako Txapelketak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Eskolarren 50 metrotako proben sariko finalak, Azpeitian sarreran

Izarraitzeko bederatzi igerilari Neguko Espainiako Infantil eta Junior Txapelketan

cartel

Zapatuan hasi eta asteartea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Terrassan (Katalunia).

Oihana Goenagak (juniorra), Aiora Beristainek (juniorra), Iñaki Etxeberriak (infantila), Jone Goenagak (infantila), Nerea Berasategik (infantila), Angela Ociok (infantila), Paula Urrestillak, (infantila), Maialen Sudupek (infantila) eta Maitane Goenagak (infantila) ostiralean, animoz beteta, bidaiatuko dute Terrassara. Jon Aizpuruk (juniorra) azken unean, ikasketagatik, Terrassara ez joatea erabaki du.

Txapelketa horri begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko.

Guztien artean 19 probatan hartuko dute parte; 16 bakarkako eta 3 errelebotan.

Zorte on eta egurre!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko bederatzi igerilari Neguko Espainiako Infantil eta Junior Txapelketan sarreran