Richard Oribe IX. Saria, Paco Yoldi igerilekuan

10341601_631495016947610_4496723453936300077_nZapatuan, maiatzaren 21ean, Izarraitz Igeri Elkarteko igeriketa egokituko, infantil eta junior mailako igerilariek Richard Oribe IX. Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 10:00etan hasita.

Azpeititik, hamalau igerilari joango dira Donostiko lehiaketara eta honako hauek dira:

Ander Idoeta (igeriketa egokitua), Jon Aizpuru (juniorra), Maialen Aizpuru (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra), Aiora Beristain (juniorra), Jone Goenaga (infantila), Angela Ocio (infantila),  Joanes Astigarraga (infantila), Iñaki Etxeberria (infantila), Asier Ganzarain (infantila),  Maialen Sudupe (infantila), Maitane Goenaga (infantila), Iker Aizpuru (igeriketa egokitua) eta Lander Uria (igeriketa egokitua).

Bestalde, Paco Yoldi igerilekuan ikusiko dugu bakoitzaren sasoi puntua. Udako txapelketak ari dira gerturatzen, izan ere, horiek dira igerilarien helburu nagusia.

Zorte on guztioi !

Igeriketa egokitua, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Richard Oribe IX. Saria, Paco Yoldi igerilekuan sarreran

Emaitza onak Tarbesen

94628ac330a342bda2617773ba747aea

Frantziako Tarbes hirian izan dira Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, nazioarteko ‘Les 26ème Nautiques de Tarbes’ txapelketan parte hartzen.

Azpeititik joan ziren igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia guztiek egin zituzten denborak oso onak izan dira. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

– Udako Infantilen Espainiako Txapelketarako 3 gutxiengo berri: Jone Goenagak (50 libre) eta Maitane Goenagak (100 bular, 200 bular).

– 12 marka personal

– Klubeko 7 errekor berri: Maialen Sudupe (14 urte: 50 bizkar eta 200 bizkar), Maitane Goenaga (14 urte: 50 bular eta 100 bular), Joanes Astigarraga (15 urte: 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar)

Zorionak eta segi lanean!

Sin categoría, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Tarbesen sarreran

Igande goizeko jardunaldiko bideoak

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igande goizeko jardunaldiko bideoak sarreran

Emaitza onak Tolosan

Pasa den asteburuan gure taldeko igerilariak Tolosako Usabal igerilekuan izan dira, larunbatean benjaminen txanda izan zen eta igandean berriz alebinena. Larunbatean, iaz bezala, txapela Azpeiti aldera etorri zen.

Igerilari osoa                bazkal aurretik

Bi egunetan emaitza oso onak lortu ditu taldeak eta gure igerilariak bide onetik doazela konfirmatu zen. Larunbatean Maier Lizarzaburu Urangak igerilari osoaren txapela ekarri zuen etxera. Txapel hau irabazi ahal izateko lau estiloak oso ondo menperatzea beharrezkoa da eta ez da batere erraza. Maier-ez gain taldekiak ere oso ondo aritu ziren aurreneko postuetan ibili zirelarik bakarkako proba guztietan eta lehenak erreleboetan (behean emaitzak).

maier txapeldun

Igandean berriz Gipuzkoako eskolarteko txapelketa ospatu zen, eta alebinek daramakiten progresioa ikusi ahal izan genuen. Estilo ezberdinak ondo menperatzen dituztela ikusi genuen (behean emaitzak). Aurten alebinen ligak formatu ezberdina izan du eta gureak horretara ondo moldatu dira. Txapelketa honetan dominak irabazteaz gain, denborak hobetzeaz gain eta udako Euskal Herriko txapelketara joateko gutxiengoak eskuratzetik aparte, bide onetik doazela argi ikusten da.

Segi horrela!!!!

Emaitzak:

Igerilari Osoa – 1.jardunaldia

Igerilari Osoa – 2.jardunaldia

Gipuzkoako eskolartekoa – goiza

Gipuzkoako eskolartekoa – arratsaldea

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Tolosan sarreran

Izarraitzeko zazpi igerilari Gipuzkoako Selekzioarekin

26nautiques2016

Izarraitz Igeri Elkarteko Eva Astigarraga (2000), Aiora Beristain (2000), Iñaki Etxeberria (2001), Joanes Astigarraga (2001), Jone Goenaga (2001), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) igerilariak aukeratu ditu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, maiatzaren 14 eta 15ean, Tarbesen (Frantzia) “Les 26ème Nautiques de TARBES Coupe Sylvain NICOLAS” sarian parte hartzeko. Paula Urrestilla (2002) ere aukeratuen zerrendan zen baina, lesio bat medio, ez da Tarbesen izango. Animo Paula, aukera gehiago izango dituzu.

Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.

Zorionak eta zorte on!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko zazpi igerilari Gipuzkoako Selekzioarekin sarreran

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak, Tolosan

Asteburu honetan, maiatzaren 14ean eta 15ean, taldeko eskolarrek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte jokoan Tolosako Usabal igerilekuan.

Maiatzaren 14ean, zapatua, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2004 eta 2005. urteetan jaiotako mutilak eta 2005. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.

Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta horiez gain erreleboak izango dituzte.
Goizean 50 metro tximeleta, 100 metro bizkar eta 4 x 50 metro libre probak izango dira. Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular, 100 metro libre eta 4 x 50 metro estilo probak.

Maitzaren 15ean, Igandea, Gipuzkoako Eskolarteko XXXII. Txapelketa izango da. 2002 eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003 eta 2004. urteetan jaiotako neskak izango ditugu. Goizeko jardunaldia 10:00tan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30tan. Igerilari bakoitzak jardunaldiko proba batean hartuko dute parte eta erreleboak ere izango dituzte Tolosako txapelketan.

  • Arantxa Sudupe: 200m estiloak eta 200m tximeleta
  • Elena Otaegi: 200m libre eta 200m bular
  • Intza Odriozola: 100m tximeleta ta 100m libre
  • Leiane Lopetegi: 200m libre eta 200m bular
  • June Zubizarreta: 100m bular eta 100m bizkar
  • Alaia Juaristi: 100m bular eta 100m libre
  • Ilazki Odriozola: 200m libre eta 100m estiloak
  • Maialen Aiertza: 200m bizkar eta 800m libre
  • Uxue Etxeberria: 400m libre eta 200m bular

SERIEAK

Zorte on guztioi eta egurre!

Benjamin eta alebin maila, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak, Tolosan sarreran

Benjamin eta Alebinak ondo ligako azkeneko jardunaldian

Pasa den Larunbatean, Oñatiko Zubikoa igerilekuan Kirol Zehaztasun Ligako 5. jardunaldia eta Alebinen ligako 7. jardunaldia ospatu ziren. Bi jardunaldi hauekin ligako ibilbideari amaiera eman diete gure taldeko txikienek.

13100868_1069596703137437_5999912917806552770_n-2

25 taldekide izan genituen bertan, eta gure igerilariak estilo ezberdinetan ikusteko aukera izan genuen. Liga amaierara gerturatu ahala proben zailtasuna ere areagotu egin da eta argi ikusi da beste behin gure igerilariak estilo guztietan ondo trebatzen direla.

Denboraldia ia amaituta dugularik, entrenatzaileek positiboki baloratzen dute orain arte daramazkiten hobekuntzak igerilariek eta lortu dituzten emaitzak.

SEGI HORRELA!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjamin eta Alebinak ondo ligako azkeneko jardunaldian sarreran

KZL-ko 5. jardunaldia eta Alebinen ligako 7. jardunaldia

Larunbat honetan, Maiatzak 7, Oñatiko igerilekuan benjamin eta alebinen ligako azken jardunaldia ospatuko da arratsaldeko 15:30-etan. Gure igerilariak Oñati-ra gerturarazteko autobusa izango dute, hau, 13:30-etan abiatuko da igerileku aurretik.

Honako probetan hartuko dute parte gure igerilariek:

  • 2007 eta 2006. urtean jaiotako neska mutilek 100m estiloetan. Erreleboetan berriz 6×25 estiloak.
  • 2005. urtean jaiotakoak eta 2004. urtean jaiotako mutilak 50m tximeleta edo 100m tximeleta eta 200m estiloak. Erreleboetan berriz, 4×50 bular.
  • 2004. urtean jaiotako neskak 200m tximeleta eta 400m libreetan. Erreleboetan 8×50 estiloak.

Animo eta zorte on!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KZL-ko 5. jardunaldia eta Alebinen ligako 7. jardunaldia sarreran

OHARRA!!!!

Larunbat honetan gure taldeko benjaminek ez dute txapelketarik izango eta, Oñatin izango dute maiatzaren 7an alebinekin batera.

Ondo izan.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude OHARRA!!!! sarreran

Alebin mailako igeriketako 2. teknifikazio jardunaldia

Apirilaren 23an, zapatua, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Alebin mailako igeriketako 2. teknifikazio saioa antolatu du.

Hona hemen deialdia eta jarduerak:

Deialdia

Jarduera plana 2

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin mailako igeriketako 2. teknifikazio jardunaldia sarreran