Author Archives: izarraitzie

Bi podium Txingudiko igerialdian

Joan den igandean, Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XVI. Igerialdia jokatu zen. Izarraitzekoek lan ona egin zuten eta ondorioz, bi podium lortuta etxeratu ziren. Iñaki Etxeberriak bigarren postua beterano 2 mailan. Elene Sudupek hirugarren postua infantil mailan. Aurrenik, 11:30etan, infantil mailako … Irakurtzen jarraitu →

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi podium Txingudiko igerialdian sarreran

Igandean, Txingudiko Badiako XVI. Igerialdia

Igandean, abuztuaren 18an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIX. Ligarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek, Txingudiko Badiako XVI. Igerialdian. Infantil mailako igerilariekin eta goizeko 11:30etan ekingo diote probari, Hondarribiko hondartzako Tintinetik. 700 metroko luzera duen igerialdia izango dute. Izarraitzetik izena eman … Irakurtzen jarraitu →

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igandean, Txingudiko Badiako XVI. Igerialdia sarreran

Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian

Ostegunean, abuztuaren 15ean,  Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari talde bat, 51. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian. Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 60 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, bi igerilarik hartu zuten … Irakurtzen jarraitu →

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian sarreran

Maialen Sudupek egundoko Espainiako Txapelketa

100 bizkar proban, Espainiako txapeldun junior mailan. 200 bizkar proban, Espainiako txapeldunorde junior mailan. Pasa diren egunetan, abuztuaren 3tik abuztuaren 7ra, Maialen Sudupe igerilaria eta Isaac Pousada entrenatzailea, Terrassan (Katalunia) izan dira Espainiako junior eta absolutuen udako txapelketan parte hartzen. … Irakurtzen jarraitu →

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maialen Sudupek egundoko Espainiako Txapelketa sarreran

Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, Uxuek eta Maierrek bukatu dute denboraldia

Uztailaren 27an hasi eta uztailaren 30era bitartean, Udako Espainiako Infantilen Txapelketa jokatu da Bartzelonan, Bernat Picornell igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (2004) eta Maier Lizarzaburu (2005) izan dira lehian eta Isaac Pousada, entrenatzaile lanetan. Bikoteak, Bartzelonako  txapelketa zuten denboraldiko … Irakurtzen jarraitu →

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako Infantilen Txapelketarekin, Uxuek eta Maierrek bukatu dute denboraldia sarreran

Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

Zapatuan eta igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 50 igerilarik parte hartu zuten 49. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. Aurtengoan, zapatu arratsaldean zeharkaldi luze batekin eman zioten hasera asteburuko igerialdiei. 5.200 metrotako proba egin zuten arratsaldeko seiretan hasita eta gure taldeko igerilariak ondo … Irakurtzen jarraitu →

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian sarreran

Iñaki Aramendirentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria

Uztailaren 12ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 13.475. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Iñaki Aramendi, taldeko premasterra. Atzo, ostirala, jaso zuen saria Iñakik Halcon Bidaiak-en bulegoan; Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia, eta Maite Lazkano … Irakurtzen jarraitu →

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iñaki Aramendirentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria sarreran

2019-2020 Denboraldiko behin betiko zerrendak

Datorren denboraldirako (2019-2020) prebenjamin, benjamin, alebin eta igeriketa lantzeneko taldeak eta ordutegiak antolatu ditugu. Hona hemen behin betiko zerrendak eta ordutegiak: 2019-2020 Behin betiko ordutegiak

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2019-2020 Denboraldiko behin betiko zerrendak sarreran

Euskal Herriko Txapelketa bikaina, Gasteizen

Joan den asteburuan, uztailaren 12tik 14ra bitartean, Euskal Herriko juniorren, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Txapelketan, Pablo Etxeberria (absolutua), Iñaki Etxeberria (juniorra), Jurdan Arakistain (igeriketa egokitua), Lander Uria (igeriketa egokitua), Asier Zulaika (juniorra), Maialen … Irakurtzen jarraitu →

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Txapelketa bikaina, Gasteizen sarreran

Mila esker Leire Ceciaga

Leire Ceciaga entrenatzaileak gure artean ia urte bat egin ondoren, hilabete hau izango du azkenekoa. Urte honetan gure taldeko igerilari  masterrei erakutsi dizkie igeriketako teknikak, eta taldeak izan dituen lorpenak, neurri baten, Leiren lanari esker lortu dira. Guzti horrengatik, mila … Irakurtzen jarraitu →

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Mila esker Leire Ceciaga sarreran