Artxiboa gaika: Euskal Herriko Txapelketak

Neguko Euskal Herriko Txapelketa Iruñean

Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek Neguko Euskal Herriko Junior, Absolutuen eta igeriketa egokituko Txapelketan hartuko dute parte Iruñeko Amaya igerilekuan. Azpeititik zazpi igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira: Pablo Etxeberria: 100 libre, 200 libre eta … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Joan den zapatuan eta igandean, otsailaren 23an eta 24ean, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren. Izarraitz Igeri Elkartetik Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Iker … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Euskal Herriko Neguko Infantilen Txapelketa Galdakaon

Zapatu eta igande honetan, Infantilak Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute Galdakaoko Urreta kiroldegiko igerilekuan. Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte. Gure taldeko 8 igerilari (mutil 1 eta 7 neska) izango dira … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Alazne Sudupe EH-ko Distantzia Luzeko txapelketan

Alazne Sudupe Lasarte-Oriako Igerilekuan izan zen Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartzen. Lehiaketa, zapatu arratsaldean jokatu zen Maialen Chorraut Igerilekuan eta 2.000 metrotako proban lehiatu zen. Alaznek lehen aldia zuen horrelako proba luze batean lehiatzen eta hala ere, oso … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Alazne Sudupe Euskal Herriko Distantzia Luzeko txapelketara

  Alazne Sudupe Izarraitzeko igerilaria, Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartuko du zapatuan. Lehiaketa, Lasarteko Maialen Chourraut Kiroldegiko igerilekuan jokatuko da, eta Alazne infantil mailan bi kilometroko proban lehiatu da. Zorte on Alazne!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketetan

Joan den zapatuan eta igandean, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, igeriketako Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatu ziren infantil eta alebinen mailan. Infantilak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren; eta alebinek, berriz, Ordiziako Majori igerilekuan. Infantil mailan aritu ziren Uxue Etxeberria, … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Asteburuan, Alebinen eta infantilen Euskal Herriko Txapelketak

Aste bukaera honetan, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek Neguko Euskal Herriko txapelketetan hartuko dute parte. Infantilek Galdakaon jokatuko dute txapelketa eta alebinek Ordizian. 1.- Udako Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Galdakao) Zapatuan eta igandean infantil mailako igerilariek … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

EHko Txapelketa bikaina, Gasteizen

Joan den asteburuan, ekainaren 22tik 24ra bitartean,  Euskal Herriko juniorren, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Txapelketan, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Ander Etxabe, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria eta Jurdan Arakistain (igeriketa egokitua) izan ziren Izarraitzeko … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Udako EHko Junior, absolutu eta igeriketa egokituko txapelketa Gasteizen

Ostiralean, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen izango da, Mendizorrotzako igerilekuan, 9:30etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik zortzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira: … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

EUSKADIKO JOKO ESKOLARRETAN ERE BIKAIN GUREAK

Pasa den zapatuan Bergarako Agorrosin kiroldegiko igerilekuan Euskadiko joko eskolarrak ospatu ziren. Bertara, gure alebin kategoriako 6 igerilari eta entrenatzailea joan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen. Igerilari askorentzat lehendabiziko aldia izan zen Araba nahiz Bizkaiako igerilarien aurka lehiatzea. Normalean Gipuzkoan elkarren … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua