Category Archives: Igerialdiak

Hiru postu podiumean, Kontxa Badiako 73. igerialdian

Gaur zapatua, irailak 10, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligako azkeneko itsas-zeharkaldia jokatu da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 72. Igerialdiak. 11:00etan hasi dira lehian 109 infantil mailako igerilari; … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hiru postu podiumean, Kontxa Badiako 73. igerialdian sarreran

73. Kontxa Badiako itsas igerialdia

Zapatuan, irailaren 10ean, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 73. Igerialdiak. 11:00etan infantilen kategoriakoei irteera emango zaio. Infantilen ibilbidea … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 73. Kontxa Badiako itsas igerialdia sarreran

Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon

Zapatuan IV. Salome Campos Igerialdia jokatu zen Bermeoko portuan. Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilari joan ziren bertara; Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe eta Maialen Sudupe infantilak eta Cristina Alberdi, Xabier Aranburu, Juankar Arellano, Leire Ceciaga, Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon sarreran

Bi podium Irlako Itsas Zeharkaldian

          Igandean, abuztuak 28, Irlako XIX. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamazazpia igerilarik parte hartu zuten, sei infantil mailan eta hamaika helduen zeharkaldian. Aurrenik, 11:30etan, infantil mailako 42 igerilari irten ziren, 26 … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi podium Irlako Itsas Zeharkaldian sarreran

IGANDEAN, IRLAKO XIX. IGERIKETA ZEHARKALDIA

  Igandean, abuztuak 28, Irlako XIX. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko hamazazpi igerilari daude izena emanda, hamaika, helduen igerialdian parte hartzeko eta sei, infantilen proban irtetzeko. Hona hemen gure taldeko igerilariak: Helduak; … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN, IRLAKO XIX. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran

Gustura Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian

Zapatuan, I. Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia jokatu zen Zumaian. Itzurun hondartzan hasi eta Arbustaingo arranplaraino igeri egin behar zuten partaideak 3.000 metroko ibilbidea eginez. Zoritxarrez, itsasoa zakar zegoela eta, Taosa Igeri Taldeakoek, igerilarien segurtasuna bermatzeko, beste ibilbide bat prestatu zuten Urola … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gustura Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian sarreran

Zapatuan Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia Zumaian

Datorren zapatuan, abuztuak 20, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari helduek, Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian parte hartuko dute Zumaian. Arratsaldeko 16:00tan emango zaio irteera probari Itzurun hondartzatik eta helmuga berriz, Arbustaingo arranplan izango da. Itsaso zabalean zein ibaian zehar doan ibilbidea uztartzen ditu. … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia Zumaian sarreran

Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian

Atzo, Andramari eguna, Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilarik, 48. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.      Infantil nesketan Maialen Sudupe izan zen garailea.     Master mesketan Leire Ceciaga izan zen bigarrena. Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 49 igerilari irten ziren … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian sarreran

ASTELEHENEAN, 48. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

Astelehenean, abuztuak 15, Paseo Berriko 48. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamahiru igerilari daude izena emanda, zortzi, helduen igerialdian parte hartzeko eta bost, infantilen proban irtetzeko. Hona hemen gure taldeko igerilariak: Helduak; Nagore Alberdi, Leire Ceciaga, Iñaki Etxeberria, … Irakurtzen jarraitu

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTELEHENEAN, 48. PASEO BERRIKO IGERIALDIA sarreran

Gaur zapatua I. Urumea Ibaia Zeharkaldia, Donostian

Zapatuan, uztailaren 23an, I. URUMEA IBAIA ZEHARKALDIA ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari batzuk daude izena emanda eta, 18:30etan irteeran izango dira prest 2.100 metrotako igerialdia egiteko. Zorte on guztioi eta disfrutatu!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gaur zapatua I. Urumea Ibaia Zeharkaldia, Donostian sarreran