GAZTETXOENTZAT, DENBORALDI BUKAERAKO EKINTZAK

Hossegor 2014    

Gaztetxoen denboraldiari amaiera emateko prestatu ditugun ekintzen oharrak:

KZL, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GAZTETXOENTZAT, DENBORALDI BUKAERAKO EKINTZAK sarreran

Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru lehiaketetan hartuko dute parte: Eibarren, Tolosan eta Irunen izango dira txapelketak.

Taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek hiru txapelketa izango dituzte. Ostiralean, 20:15ean hasita, XXVII. Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Zapatu goizean (09:30), berriz, Tolosako Usabal Igerilekuan XLVI. San Juan Saria jokatuko dute, eta 15:30etan, XXIII. San Marcial Sarian izango dira, Irungo Azken Portu igerilekuan.

Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte Azpeitiko Udal igerilekuan, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko eta Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzeko balio izaten dute.

Zorte on eta egurre!

SERIEAK:

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Igeriketako jaialdi ederra Txantxiku Sarian

Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Azpeititik 27 igerilari joan ziren, eta mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak eta alebinek 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.

Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Bost igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, seirek bigarrengoa eta laurek hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoa, Araba eta Errioxako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan.

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:

2006. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Unai Perea (1.) eta Elene Sudupe (1.). 50 metro bizkar: Pello Odriozola (4.) eta Amane Goenaga (5.). 50 metro bular: Hodei Juaristi (2.) eta Julen Artetxe (3.). 50 metro libre: Joane Odriozola (9.).

2005. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Mikel Etxeberria (2.) eta Maier Lizarzaburu (1.). 50 metro bizkar: Alaitz Mendizabal (3.) eta Amaia Lazkano (7.). 50 metro bular: Iker Gabilondo (5.) eta Nerea Urbieta (2.). 50 metro libre: June Berasategi (1.) eta Doltza Oiartzabal (2.).

2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Mikel Perea (5.), Intza Odriozola (2.), Arantxa Sudupe (3) eta Maialen Aiertza (5.). 100 metro bizkar: Haritz Iturzaeta (5.). 100 metro bular: Iker Aizpuru (1.), Elena Otaegi (3.) Alazne Sudupe (9.), Alaia Juaristi (11.) eta Garazi Larrañaga (12.). 100 metro libre: Uxue Etxeberria (2.) eta Ilazki Odriozola (4.)

June Berasategik, 2005. urteko igerilari onenen saria jaso zuen. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.

Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!

        p6062190

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketako jaialdi ederra Txantxiku Sarian sarreran

GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETA 2015. KARTELA

kartela jpg

Oharrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOAKO UDAKO TXAPELKETA 2015. KARTELA sarreran

Izarraitzeko gaztetxoek Oñatiko Txantxiku sarian izango dira zapatuan

IMG_0036Zapatuan, ekainak 6, XXIX. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.

Txantxiku Saria denboraldiko azken lehiaketa izaten dute gure zonaldeko alebinek eta benjaminek.

Autobusa 13:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.

Zorte on denei!

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko gaztetxoek Oñatiko Txantxiku sarian izango dira zapatuan sarreran

Emaitza bikainak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

11148770_868395533257556_5595920756801026378_nPasa den zapatuan Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen, Donostiko Altzako igerilekuan. Gure taldeko hiru igerilari izan ziren bertan, Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz; Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Lander Uria.
Aurreko astean bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta bakarkako probetan, urrezko domina bat, zilarrezko bi domina eta brontzezko beste bat lortu zuten. Ia proba denetan aurreko astean egin zituzten denborak jaistea lortu zuten, eta horrek erakusten digu hirurek oso maila ona eman zutela Donostian.

Honako emaitzak lortu zituzten bakarkako probetan:

  • Iñaki Etxeberriak: 100 metro librean (1. postua) eta 100 metro tximeletan (2. postua).
  • Joanes Astigarragak: 200 metro bizkarren (2. postua) eta 100 metro bizkarren (3. postua).
  • Lander Uriak: 50 metro bizkarren (4. postua) eta 50 metro librean (6. postua).

Zorionak guztioi!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan sarreran

Iñaki, Joanes, Ander eta Lander, Euskadiko Eskolarteko Txapelketan izango dira

11102645_847559971985647_4272672714305209510_nPasa den igandean Legazpiko igerilekuan lortutako emaitzei esker, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga, Gipuzkoako selekzioarekin Donostira joango dira Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzera. Zapatuan izango da Donostiko Altzako igerilekuan, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak.

Arratsaldeko jardunaldian, igeriketa egokituko igerilariak baita ere izango dira lehian. Gure taldetik eta Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz, Ander Idoeta eta Lander Uria izango dira Altzako igerilekuan.

Izarraitzeko igerilariek, honako probetan lehiatuko dute:

–  Iñaki Etxeberriak, 100 metro tximeleta eta 100 metro librean.

– Joanes Astigarragak: 200 metro bizkarrez eta 100 metro bizkarrez.

– Ander Idoetak, 50 metro bizkarrez eta 50 metro librean.

– Lander Uriak, 50 metro bizkarrez eta 50 metro librean.

Horiez gain, erreleboetako probetan ere lehiatuko dute.

Zorte on eta egurre!

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iñaki, Joanes, Ander eta Lander, Euskadiko Eskolarteko Txapelketan izango dira sarreran

Alebinak eta eskolartekoak bikain

Pasa den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinak eta eskolartekoak Gipuzkoako Txapelketan izan ziren, Legazpiko Udal igerilekuan.

Zapatuan, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe eta Iker Aizpuru, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten. Bertan, 2003 eta 2004. urteetan jaiotako mutilak eta 2004. urtean jaiotako neskak aritu ziren.

Igerilari bakoitzak, lau probatan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.
Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira, horregatik txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa deitzen zaio.

Orokorrean, gure taldeko igerilariak oso txukun aritu ziren txapelketan. Aurrez zituzten denborak hobetzea lortu zuten proba gehienetan.

Emaitzei dagokionez, Uxue Etxeberria aurreko postuetan izan zen lau probetan, eta horren harira, urrezko domina eta txapela lortu zuen sailkapen orokorrean. Mutiletan, Iker Aizpuruk ez zuen lortu podiumera igotzea, baina hala ere, txapelketa bikaina burutu zuen.

Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen, eta bertan izan ziren 2001 eta 2002. urtetan jaiotako mutilak eta 2003. urteko neskak.Azpeitiko bi igerilarik hartu zuten parte: Iñaki Etxeberriak eta Joanes Astigarragak. Hauek ere bikain aritu ziren txapelketa guztian. Iñakik bi urrezko domina lortu zituen eta Joanesek berriz, zilarrezko domina bat eta brontzeko beste bat.

Honako emaitzak lortu zituzten gure taldeko Eskolarrek:

Iñaki Etxeberriak, 100 metro tximeletan (1.) eta 100 metro librean (1.).
Joanes Astigarragak, 200 metro bizkarren (3.) eta 100 metro bizkarrean (2.).

Zorionak eta segi gogor prestatzen !

11295684_864473253649784_2531713669061906702_n    10440987_864473540316422_4980317631300976856_n

KZL, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak eta eskolartekoak bikain sarreran

Asteburuko txapelketak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Asteburu honetan, maiatzaren 23 eta 24an, taldeko alebinek eta eskolarrek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte jokoan Legazpiko igerilekuan. Hauez gain, Masterrek ere txapelketa dute Donostiako Benta Berri-ko polikiroldegian.

Maiatzaren 23an, zapatua, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2003 eta 2004. urteetan jaiotako mutilak eta 2004. urtean jaiotako neskak. Igeriketa egokitukoak berriz 1995-2002 urteen bitartean jaiotakoak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.

Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta frogak, horrela daude banatuta:

Goizean 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izango dira. Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.

Maitzaren 24an, Igandea, Gipuzkoako Eskolarteko XXXI. Txapelketa izango da. 2001 eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak izango ditugu. Goizeko jardunaldia 10:00tan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30tan. Igerilari bakoitzak jardunaldiko proba batean hartuko du parte

– Olatz Azpiazu 200m libreetan eta 100m estiloetan.

– Iñaki Etxeberria 100m libreetan eta 100m tximeleta.

– Joanes Astigarraga 100m bizkar eta 200m bizkar.

– Lander Uria 50m bizkar eta 50m libre

– Ander Idoeta 50m bizkar eta 50m libre

Master-kategoriakoak berriz Donostiako Benta Berri polikiroldegian dute hitzordua goizeko 10:00tan eta honako probetan hartuko dute parte.

– Naiara Perez 1500m libre eta 100 estiloetan.

– Maider Etxezabal 1500m libre ta 100 estiloetan.

Zorte on guztioi eta egurre!

KZL, Masterrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuko txapelketak sarreran

Emaitza onak Tarbesen (Frantzia)

99df7db1b5464209ad81377f0dc65266    8031_860603700703406_7280895172952123946_n

11295881_860603714036738_582607580996847106_n    19611_860603754036734_652360587459288395_n

10408832_860603877370055_3345394290087590201_n     11233770_860603690703407_7992426069438040187_n

Frantziako Tarbes hirian, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Paula Urrestilla eta Maialen Sudupe igerilariak izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, infantil, junior eta absolutu mailako nazioarteko ‘Les 25ème Nautiques de TARBES’ eko txapelketan parte hartzen.

Azpeititik joan ziren igerilariek, oso emaitza onak lortu zituzten. Bakarkako probetan, bederatzi urrezko domina, bi zilarrarezko eta beste bi brontzezko. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia guztiek egin zituzten denborak, oso onak izan dira, eta horren arira, Aiora Beristainek, Udako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berria lortu zuen 200 metro librean.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

Ainhoa Goenagak 50 metro bizkarren, 3. postua; 100 metro bizkarren, 4. postua eta 200 metro bizkarren, 3. postua.

Oihana Goenagak 50 metro librean 2. postua; 100 metro librean, 1. postua eta 400 metro librean 1. postua.

Eva Astigarragak 50 metro bularren 10. postua; 100 metro bularren 4. postua eta 200 metro bularren 1. postua.

Aiora Beristainek 50 metro librean 5. postua; 100 metro librean 1. postua eta 200 metro librean 2. postua.

Paula Urrestillak 50 metro librean 1. postua; 100 metro librean, 1. postua eta 50 metro bizkarren 1. postua.

Maialen Sudupek 50 metro tximeletan 1. postua eta 200 metro bizkarren 1. postua.

Zorionak eta segi lanean !!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Tarbesen (Frantzia) sarreran