Asteburu borobila gure igerilarientzat

11403447_890819527681823_7184744763480332720_nZapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa jokatu zen Galdakaoko Urreta igerilekuan.

Galdakaoko txapelketan, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak.

Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten eta izugarrizko emaitzak lortuta etorri ziren gure igerilariak. Bakarkako probetan, zortzi urrezko domina, zilarrezko hiru eta brontzezko beste hiru lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4×100 libre eta 4×200 libre probetan brontzezko dominak eskuratu zituzten. Iñaki Etxeberriak berriz, Espainiako txapelketan parte hartzeko bere lehenengo gutxiengoa lortu zuen 100 metro librean. Maialen Sudupek gutxiengo berri bat lortu zuen 400 metro estiloan.

Txapelketa bukatu ondoren eta taldeko sariak ematerakoan, sorpresa handiz baina gustura jakin genuen gure infantil neskak lehen postua lortu zutela. Kontuan hartu behar dugu, bost partaide bakarrik genituela eta horrek erakusten digu, ze txapelketa borobil burutu zuen gure talde txikiak.

Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.

– – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – – –

  VIII. Debako Itsasmila- 2Itsasmila Igeri-Zeharkaldia

11403263_889772437786532_6805520921200951575_n         11537169_889753794455063_1182902087134212458_o11212730_889753777788398_4146244452169482862_oBestalde, zapatuan, VIII. Debako Itsasmila- 2Itsasmila Igeri-Zeharkaldia jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkarteko benjamin, alebin, junior eta master taldeko partaideak hartu zuten parte. Horiez gain, federatu gabeko hainbat azpeitiar ere lehiatu ziren.

Olatu harroen artean egin behar izan zuten igerian Debako proba horretan, eta irabazlea mila bateko proban gure taldeko Pablo Etxeberria izan zen. Leire Ceciagak, hirugarren postua lortu zuen bi milako proban. Oso emaitza onak dira, itsasoaren egoera kontuan hartzen badugu eta parte-hartzea handia izan zela jakinda.

Aurretik, txikiak lehiatu ziren eta, maila horietan ere ordezkariak izan genituen. Ia gehienak horrelako proba batean parte hartzen lehen aldia zuten arren, ondo moldatu ziren.

Zorionak guztioi!

Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburu borobila gure igerilarientzat sarreran

Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketatan hartuko dute parte, Galdakaon eta Deban.

Zapatuan eta igandean, infantil igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa, Galdakaoko Urreta igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Azpeititik zazpi igerilari joango dira Galdakaora eta honako hauek dira; Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Bigarren hitzordua, Debako hondartzan izango da zapatuan, eta bertan ospatuko da VIII. Debako Itxasmila igerialdia. Antolatzaileek lau probetan banatu dute txapelketa: 16:00etan 11 urtetik beherakoentzat 100 metroko proba; 16:15etan, 11-14 urte artekoak eta 500 metrotako igeriladia eta 17:00etan, helduak 1.850 metrotako distantzia egingo dute edo bigarren aukera 3.700 metrotako ibilbidea (bi itzuli).

Zorte on guztioi!

Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Asteburuan, juniorrak, absolutuak eta masterrak bikain

IMG-20150628-WA0014              Oihana Goenaga, Aiora Beristain, Ainhoa Goenaga eta Eva Astigarraga.

Pasa den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Junior eta Absolutuen Udako Txapelketa jokatu zen Gazteizko Mendizorrotza igerilekuan (50 metrotakoa).

Gasteizko txapelketan, Ainhoa Goenaga (absolutua), Pablo Etxeberria (juniorra), Jon Aizpuru (juniorra), Oihana Goenaga (juniorra), Maialen Aizpuru (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra), Aiora Beristain (juniorra) eta Iker Aizpuru (igeriketa egokitua) izen ziren gure ordezkariak.

Uda denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta uzta ederra bildu zuten gure igerilariak. Bakarkako probetan, lau urrezko domina, zilarrezko hiru eta brontzezko bi lortu zituzten. Horiez gain, absolutu neskek, 4×100 estiloan brontzezko domina eskuratu zuten.

Hona hemen emaitza esanguratsuenak:

  • Oihana Goenaga; 50 metro tximeletan, 2. postua junior mailan. 50 metro bizkarren, 1. postua junior mailan eta 3. postua absolutu mailan. 200 metro bizkarren, 1. postua junior mailan eta 2. postua absolutu mailan. 100 metro bizkarren, 1. postua junior mailan eta 1. postua absolutu mailan.
  • Eva Astigarraga; 200 metro bularren, 2. postua junior mailan.
  • Aiora Beristain; 100 metro librean, 3. postua junior mailan.
  • Izarraitz Igeri Elkartea; 4 x 100 metro estiloetan, 3. postua absolutu mailan.

Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak eta Aiora Beristainek. Pablo Etxeberriak berriz, itsas zeharkaldien denboraldia hasiko du eta, Maialen Aizpuruk eta Eva Astigarragak, merezitako oporrak hartu dituzte.

Bestalde, itsas zeharkaldiak hasi dira Euskal Herriko kosta partean. Pasa den asteburuan,  hiru igerialdi ospatu ziren Bizkaian, Bermeo-Mundaka, Santurtzi-Bilbo eta Lekeition. Gure taldeko kideak hiru lehiaketetan izan ziren eta, gustura eta postu onak lortu zituzten.

Probarik gogorrena, Santurtzi eta Bilbo arteko igerialdia jokatu zen Bilboko itsasadarrean (13.200 metro). Proba honetan,  gure “ultrafondistak” izan ziren bertan, Rafa Zubeldia Izarraitzeko taldekidea, Mikel Mangas, Imanol Badiola, Alex Epelde, ea.

Aurreko postuetan iritsi ziren helmugara eta oso gustura etorri ziren egindako igerialdiarekin.

Hona hemen hiru zeharkaldien emaitzak:

IMG-20150629-WA0000                                       Santurtzitik Bilbora zeharkaldiko podiumaIMG-20150628-WA0009                                                   Rafa Zubeldia eta Mikel MangasIMG-20150630-WA0000IMG-20150628-WA0006                          Maialen Sudupe, 1. postua neska senior mailan Lekeition11020252_884387888324987_1415087160900240397_n                   Bermeo – Mundaka proba bukatu ondoren Izarraitzeko Master taldekideak

Zorionak guztioi!!

Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan, juniorrak, absolutuak eta masterrak bikain sarreran

Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Cartel Campeonato EuskalHerriaAste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek lau txapelketatan hartuko dute parte, Gazteizen, Bermeon, Santurtzin eta Lekeition.

Hasteko, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:00ean hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik zortzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira; Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain eta Iker Aizpuru.

Zapatu goizean berriz, II. Bermeo-Mundaka Itsas zeharkaldia izango da eguardiko 12:00etan hasita. Proba honetan gure taldekideak (Masterrak) honako hauek izango dira; Julen Agirrezabalaga, Eider Orbegozo, Julen Esteban, Jose Antonio Circujano, Alberto Circujano, Nagore Alberdi, Aitzol Agirregomezkorta, Iñaki Etxeberria, Iosu Arozena, Leire Ceciaga, Ainhoa Olazabal eta Aitzol Apalantza.

Hirugarren hitzordua, II. Sarturtzi-Bilbo Igerialdia izango da. Proba hau, igandean, goizeko 9:00etan hasiko da eta 13.519 metroko igerialdia egin beharko dute. Igerialdi honetan, gure taldeko igerilari batek hartuko du parte, Rafa Zubeldiak.

Azkeneko zita, Lekeition izango dugu igande goizean baita ere. Bertan, I. Kilin Kala zeharkaldia jokatuko da eta taldeko hiru igerilari joango dira, Edu Sudupe, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe.

Zorte on guztioi!

758S

Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Asteburu oparoa Azpeitiko igerilarientzat

Pasa den zapatuan eta igandean , Azpeitiko udal igerilekuan,  Infantil, Junior eta absolutuen Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak eta oso emaitza onak lortu zituzten.

Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak eta Aiora Beristainek junior mailan lehiatu zuten eta beste zazpiak, berriz, infantil mailan aritu ziren.

Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza; eta, hala ere, oso maila ona erakutsi zuten gure igerilariek Azpeitin. Hemendik aurrera, eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsi egingo dute, eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.

Izarraitzekoen emaitzarik aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Oihana Goenagak (juniorra): 200 metro estiloetan, 16 urtekoen Euskadiko errekor berria ezarri zuen eta absolutuen Espainiako Txapelketarako gutxiengoa 2:20:90 denborarekin. Baita ere absolutu nesken txapelketa lortu zuen “fina” taularen arabera.
  • Jone Goenagak (infantila): Infantilen Espainiako Udako Txapelketarako bi gutxiengo lortu zituen, 50 metro librean eta 100 metro librean.
  • Maialen Sudupek (infantila): Infantilen Espainiako Udako Txapelketarako gutxiengo berri bat 50 metro librean.
  • Aiora Beristainek (juniorra): Juniorren Espainiako Udako Txapelketarako gutxiengo berri bat 400 metro librean.
  • Izarraitz I.E.ko infantil neskak: Infantilen Espainiako Udako Txapelketarako gutxiengo berri bat 4 x 100 libre estiloetan.
  • Izarraitz I.E.ko neskak: Absolutuen Espainiako Neguko Txapelketarako gutxiengoa 4 x 100 metro librean.

Bestalde, infantiletan, proba bakoitzean, dominak banatu zituzten eta, bost urrezko, lau zilarrezko eta beste bost brontzezko lortu zituzten, Horiez gain, eta erreleboetan, hiru zilarrezko domina lortu zuten (4 x 200 librean, 4 x 100 librean eta 4 x 100 estiloetan).

Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, ‘fina’ taularen arabera egin zituzten sailkapenak. Lehen aipatu bezala, Oihana Goenagak lehen postua lortu zuen nesken sailkapen orokorrean.

Datorren asteburuan eta ia atseden hartzeko danborarik gabe, gure igerilariek, Junior eta Absolutuen Udako Euskal Herriko Txapelketan izango dira Gasteizko Medizorrotzako igerilekuan. Udako bigarren zita garrantzitsuena izango dute eta, zorterik onena opa nahi diegu gure taldekideei.

Bukatzeko laburpen hau, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaile hauei: Azpeitiko Udala, Azpeitiko Argazki Elkartea, Eroski, Marques de Teran ardoak, Errotaundi okindegia, Kili Kolor kopistegia, Luba aholkularitza, Aldalur Autobusak, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia eta Kantoi taberna.

Behin behineko emaitzak:

Albisteak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburu oparoa Azpeitiko igerilarientzat sarreran

Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Ander                                                                 Ander Idoeta

Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketetan hartuko dute parte: Azpeitian eta Legazpin.

Ekainaren 20 eta 21ean, taldeko infantil, junior eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko Udal igerilekuan. Legazpin berriz, Ander Idoeta izango da Gipuzkoako Udako VII. Sarian.

Hona hemen serieak:

Zorte on eta egurre!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Txapelketari buruz pare bat kontu

Asteburu honetan, Gipuzkoako igerilariak Azpeitira etorriko dira lehiatzera eta horiekin batera, senideak eta lagunak animatzera.

Igerilarientzat asteburu gogor eta neketsua izango bada, jarraitzaileentzat ez da izango gutxiago. Hala ere, eta pixkabat biguntzeko Azpeitian izango duten egonaldia, igerileku ondoan dauden altxorretaz aipamen bat egitera goaz.

Hasteko, igerilekua Xanjuandegi auzoan dago kokatuta, giro jator eta oraindik txikiteo egiten den tokia.

Taberna eta jatetxe ederrak dauden auzoa dugu. Bertan bazkaltzeko asmoa daduzue, hona hemen  igerilekutik gertu dauden jatetxeak:

  • Ongi etorri jatetxea (Igerilekutik 150 metrotara) Telf. 943 150869
  • Osinazpi (Igerilekutik 150 metrotara) 943 026860
  • Baigera II (Igerilekutik 100 metrotara) Telf. 943 812389

Kokapena:

map copia - copia copiaBestalde, beti izaten dira aspertu edo nekatu egiten direnak igerilekuan. Horientzat, estali gabeko igerilekua (sarrera ordaindu egin behar da) dugu estalitako igerilekuaren ondoan, eguzkia hartu edo uretan freskatu bat hartu nahi eskero. Horretarako, badaezpada, bainujantzia, toalla eta eguzki krema ekarri…

aerea15Asteburu honetan, aukera on bat igeriketaz disfrutatzeko, zatoz Azpeitira!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Txapelketari buruz pare bat kontu sarreran

Gipuzkoako Udako Txapelketa, Azpeitian

kartela jpgAsteburu honetan, ekainaren 20 eta 21ean, taldeko infantil, junior eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko Udal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.

Beroketak egiteko, igerilekua 8:30etan irekiko da goizean eta arratsaldean berriz, 15:30etan.

Lehiaketa hau, udako lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on guztioi!

Oharrak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Udako Txapelketa, Azpeitian sarreran

Asteburuko Sariketetan ere bikain

IMG-20150613-WA0019Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek 3 sariketa desberdinetan hartu dute parte joan den asteburuan. Udako Txapelketa garrantzitsuak bertan direla eta, hilabeteetan eginiko lana azaleratzen doa pixkanaka.

Ostiral arratsaldean Jon Aizpuruk Eibarko San Juan Sarian hartu zuen parte. Lau proba jokatu ondoren, finalean sartzea lortu zuten eta bigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.

Zapatu goizean, ia talde guztia, Tolosako San Juan sarian izan ziren lehiatzen. Guztiek lan bikaina bete zuten Tolosako sari honetan eta aipagarriena Oihana Goenagaren 3. postua sailkapen orokorrean eta Maialen Sudupek Espainiako Udarako Txapelketarako lortu zuen gutxiengo berria 100 metro bizkar proban.

Arratsaldean, berriz, Irungo San Martzial Sarian hartu zuten parte asteburua amaitzeko. Asteburu guztiko nekea ez zen nahikoa izan eta, Irungo sarian ere, denbora onak eta aurreko postuetan sailkatu ziren ia guztiek.

Asteburu honetan lorturiko emaitza onak indarra ematen die gure igerilariei denboraldiko azken txanpari aurre egiteko.

Animo neska-mutilak!

11427197_876637665766676_8228614633078215436_n         IMG-20150613-WA0017

IMG-20150613-WA0018        IMG-20150613-WA0020

IMG-20150613-WA0021

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuko Sariketetan ere bikain sarreran

Udako entrenamenduen ordutegia

2015. Udako ordutegia

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako entrenamenduen ordutegia sarreran