Lehen Hezkuntzako erdi zikloko ikasleek 2. igeri topaketa egin dute

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gaur, zapatua, Azpeitia-Azkoitia Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat prestatu duen egutegiari jarraituz, LH 3ko eta LH 4ko ikasleek bigarren igeri-topaketa izan dute Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu dituzten ur jokoetan Errezilgo eta Azpeitiko ikastetxeetako haurrek hartu dute parte.

Aurreko igeri topaketan egindakoari jarraituz, kirol munduan denetik frogatzen ari diren haur hauei aukera desberdin eta dibertigarri bat eman zaie gaurkoan ere Azpeitiko igerilekuan. Lagun artean eta irri artean ederki gozatu dute gaztetxoek.

Hona hemen, goiz eder honen lekuko argazki bilduma:

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lehen Hezkuntzako erdi zikloko ikasleek 2. igeri topaketa egin dute sarreran

Zapatuan bigarren igeri-topaketa egingo dute lehen hezkuntzako ikasleek

PB299687Zapatu honetan, Maiatzak 16, LH3 eta LH4-ko ikasleek bigarren igeri-topaketa izango dute Azpeitiko Igerilekuan.

Benjamin kategoriako ikasle hauek, uretako jolas ezberdinak egiteko aukera izango dute gure taldeko ordezkarien gidaritzapean. Ikasleak ondo pasatzea eta aldi berean igeriketarako zaletasuna bultzatzea izango dira gure helburuak.

Igeri topaketa, bi txandatan banatuko da zapatu goizean, 9:30etatik 10:30etara eta 10:45etatik 11:45etara. Ikastetxeetako kirol  koordinatzaileak zehaztuko die maila bakoitzari dagokion txanda.

Animo eta zuen zain gelditzen gara!

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan bigarren igeri-topaketa egingo dute lehen hezkuntzako ikasleek sarreran

Izarraitzeko sei igerilari Gipuzkoako Selekzioarekin

26103

Izarraitzeko Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Paula Urrestilla eta Maialen Sudupe igerilariak aukeratu ditu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, maiatzaren 16 eta 17an, Tarbesen (Frantzia) nazioarteko txapelketa batean parte hartzeko.

Proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.

Zorionak eta zorte on!

  • Txapelketa zuzenean jarraitzeko klikatu hemen
Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko sei igerilari Gipuzkoako Selekzioarekin sarreran

Asteburu polita eta baikorra izan dute gure igerilariek

10431703_855750454522064_875992322515231895_n     11119301_855749964522113_1112686405134374820_n    11263092_834788123235312_8119260264322456367_n    11205983_856267047803738_551611486024801791_nPasa den aste bukaeran gure igerilariek lau txapelketetan hartu dute parte: Donostian, Bergaran, Errenterian eta Valladoliden hain zuzen ere.

Honako hauek izan ziren emaitzak:

– Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon (Valladolid).

Valladoliden jokatu zen Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon Saria. Iker Aizpuruk bertan parte hartu zuen, Espainiako Igeriketa Egokituko Gazte selekzioarekin.
Xabi Torres igeriketa egokituko hautatzaileak, teknifikazio jardunaldiak antolatu zituen 20 igerilariekin. Iker, oso gustura ibili zen eta beste probintzietako igerilariek ezagutzeko aukera izan zuen.

– III. GIF Saria (Donostiako Paco Yoldi igerilekuan).

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 3. GIF Saria izan zuten zapatu honetan. Orokorrean nahiko txukun ibili dira gure taldeko igerilariek. Aipagarriena, Jon Aizpuruk 50 metro librean lortutako Udako Espainiako txapelketarako gutxiengo berria izan zen. III. GIF sariko sailkapen orokorrean, nesketan, Oihana Goenagak lortu zuen lehen postua eta mutiletan berriz, Jon Aizpuruk, bigarrengo postua.

– Udaberriko Ligako 2. jardunaldia (Bergara).

Maider Etxezabal eta Naiara Perez igerilariek Udaberriko Ligako hirugarren jardunaldian izan ziren Bergarako igerilekuan. Biek gustura etorri ziren egindako lanarekin, gero eta denbora hobeagoak lortzen ari bait dira.

– VII. Sara Carracelas Saria (Errenteria).

Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak VII. Sara Carracelas igeriketa egokituko saria antolatu zuten pasa den zapatuan. Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian izan ziren gure taldeko Ander Idoeta eta Lander Uria txapelketa horretan parte hartzen. Biek maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin. Hauek, ez ziren esku hutsik itzuli etxera, domina bana eta motxilatxo banarekin etorri bait ziren Azpeitira.

Zorionak ekipo eta animo, bide onetik goaz!

Igeriketa egokitua, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburu polita eta baikorra izan dute gure igerilariek sarreran

Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

11143280_833097713404353_8426716190031159652_nAste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek lau txapelketetan hartuko dute parte: Donostian, Bergaran, Errenterian eta Valladoliden.

1.- Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon (Valladolid). Igeriketa Egokitua

Iker Aizpuru, maiatzaren 9an Valladoliden jokatuko den Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon Sarian parte hartuko du Espainiako Igeriketa Egokituko Gazte selekzioa ordezkatuz.

Xabi Torres, igeriketa egokituko selekzionadoreak, 20 igerilari gazte aukeratu ditu Sari horretan lehiatu eta asteburuan zehar entrenamenduak egin eta elkar ezagutzeko.
Txapelketan 50 metro bizkar eta 100 metro bizkar probetan lehiatuko da.

Igeriketa Egokituko IV. Open Castilla Leon. Valladolid

2.- 3. GIF Saria (Paco Yoldi, Donostian).

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 3. GIF Saria izango dute zapatu honetan. Donostiko Paco Yoldi igerilekuan izango da Saria, 10:00etan hasita. Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izango dira gure ordezkariak 3. GIF Sarian.

3. GIF SARIA PACO YOLDI. SERIEAK

3.- Udaberriko Ligako 3. jardunaldia (Bergara).

Maider Etxezabal eta Naiara Perez igerilariek Udaberriko Ligako hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Bergarako igerilekuan izango da jardunaldia, 10:00etan hasita.

UDABERRIKO LIGAKO 3. JARDUNALDIA BERGARA. SERIEAK

4.- VII. Sara Carracelas Saria (Errenteria). Igeriketa Egokitua.

Zazpigarren urtez, Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak Sara Carracelas igeriketa egokituko saria antolatu dute. Zapatuan egingo da Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian, 16:00etan. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta eta Lande Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz.

VII. Sara Carracelas Sariko deialdia

Zorte on guztioi eta egurre!

Igeriketa egokitua, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Azpeitiko igerilariek lortu zuten Gibraltarreko itsasartea zeharkatzea

11057906_852231658207277_3244798990595692540_oPasa den ostiralean, maiatzaren 1ean, egutegian gorriz margotuta zeukaten egunean hain zuzen ere, Rafa Zubeldiak (Izarraitzeko masterra), Mikel Mangasek, Alex Epeldek eta Imanol Badiola Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari ohiak Gibraltarreko itsasartea zeharkatzea lortu zuten.

Ostiral goizean, ACNEG (Asociación de Cruce a Nado del Estrecho de Gibraltar) elkartekoek jakinarazi zuten itsasoko balditzak ez zirela onak eta saiakera bertan behera utzi bazuten ere, gosaltzen ari zirela elkartekoen abisua jaso zuen laukoteak egoera aldatu egin zela eta zeharkaldia egiteko baimena zutela esanaz.

Tarifatik hasi zuten zeharkaldia 10:23ean, ACNEG elkarteko laguntzaileekin batera. Txalupa eta beste zodiak batean joaten dira elkarteko kideak, ibilbidea markatzeko, jan-edana emateko eta segurtasuna bermatzeko. Igerialdia neoprenozko jantziarekin egin zuten, uraren tenperatura 16 gradukoa zen eta. Hiru ordu eta 31 minututara (13:54ean), Marokoko Punta Ciresera iristea lortu zuten.

Hamaika ordu sartu dituzte prestaketa lanetan errealitate bihurtzeko ametsa zena.

Zorionak laukote!

11193244_852231768207266_5092996925976293689_n

                                                         Itsaso erdian janten eta edaten.

14674_852231748207268_6714027752548602446_n                                            Atzean ikus daiteke Gibraltarreko peñoia 

11173404_852231851540591_7535065632178858801_n                                                             Punta Cires (Maroko).

Albisteak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko igerilariek lortu zuten Gibraltarreko itsasartea zeharkatzea sarreran

Lau azpeitiarrek Gibraltarreko itsasartea zeharkatu nahi dute asteburuan

Travesias varias nataci—n.Asteburu honetan, Rafa Zubeldia (Izarraitz I.E.ko masterra), Mikel Mangas, Alex Epelde eta Imanol Badiola Izarraitz I.E.ko igerilari ohiak Gibraltarreko itsasartea zeharkatu nahi dute.

Tarifatik abiatuko dira, baina ez dakite zehatz-mehatz non helmugaratuko diren. Korronteek eragin handia izaten du eta, edozein tokitan eta edozein modutan izanda ere, helburua Marokora iristea da. Hori dute erronka.

Nahiz eta itsasarteak lerro zuzenean 15 kilometro izan, ibilbidea 18 eta 21 kilometro artekoa izango dela aurreikusten dute igerilariek.

Gibraltarreko itsasartea ezin da norbere kabuz zeharkatu igerian. Horretarako bereziki arduratzen den ACNEG elkartearen ardurapean egin behar da.

Antolakuntzak zehaztuko die zein egunetan itsasoratuko diren itsasartea zeharkatzera, baldintza klimatologikoen baitan egongo baita azken erabakia. Laukoteari, Maiatzaren 1ean izatea gustatuko litzaioke.

Zorte on eta disfrutatu esperientziaz!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lau azpeitiarrek Gibraltarreko itsasartea zeharkatu nahi dute asteburuan sarreran

Asteburuan, emaitza onak Izarraitzekoek

11150463_848830905214019_3152504006679165318_nPasa den asteburuan Iñaki Etxeberria Caceresen izan da Euskal Selekzioarekin Espainiako CSD Txapelketan parte hartzen. Iñakik, bakarkako bi frogetan (100 metro libre eta 200 metro libre) eta erreleboko froga baten (4 x 100 metro libre) parte hartu zuen Cecereseko txapelketan. Entrenatzailea oso gustura gelditu da lortutako emaitzekin. Lehen aldia zuen horrelako txapelketa batean eta lehiaketa ona burutu du Iñakik.

100 metro librean bere marka pertsonala lortu zuen (1:00:53) eta 200 metro librean berriz, bere denboretan ibili zen.

Ziur gaude hurrengo txapelketetarako balio handia izango duela egun horietako esperientzia.

Zorionak Iñaki eta segi lanean!

Joan den Zapatuan, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Legazpiko Bikuña igerilekuan Udaberri ligako bigarren jardunaldia izan zuten.

Denboraldiko bigarren zikloa hasi besterik ez da egin, baina hori ez da izan aitzakia fruituak jasotzen hazteko.

Zapatuan, Paula Urrestillak, 800 metro librean gutxiengo berri bat lortu zuen Udako Infantilen Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

Legazpiko zitan, entrenatzaileek aurrez esandako denboretan ibili ziren Izarraitzeko igerilariak. Udako txapelketetarako prestaketan murgilduta dabiltza eta hala ere, denbora txukunak lortu zuten izarraitzeko igerilariek.

Animo, bigarren zikloa hasi besterik ez da egin eta!

Bestalde, Donostiako Benta Berrin izan ziren Ander Idoeta eta Lander Uria Udaberri Ligako 2. jardunaldiko igeriketa egokituko lehiaketan parte hartzen. Biak maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin.

Zorionak bikote!

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan, emaitza onak Izarraitzekoek sarreran

Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

cartelAste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte: Caceresen, Legazpin eta eta Donostian (Benta Berrin).

1.- Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako CSD txapelketa (Caceres)

Iñaki Etxeberria (2001), apirilaren 25 eta 26ean Caceresen jokatuko den Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako CSD txapelketan parte hartuko du Euskadiko selekzioa ordezkatuz.

Txapelketan proba hauetan lehiatuko da:

• 100 metro libre eta 200 metro libre banakako frogetan.

Txapelketa jarraitzeko klikatu HEMEN

2.- Udaberriko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia (Legazpi)

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Udaberriko Ligako bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Legazpiko igerilekuan izango da jardunaldia, 10:00etan hasita.

3.- Udaberriko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia (Benta Berri). Igeriketa Egokitua.

Donostiko Benta Berriko igerilekuan, Udaberriko Ligaren barruan Igeriketa Egokituko igerilariek parte hartuko dute. Lehiaketa hau zapatu arratsaldean izango da eta 18:00etan hasiko da. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta eta Lander Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz.

Zorte on guztioi eta egurre!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Gustura gaztetxoek egindako lanarekin

OLYMPUS DIGITAL CAMERAPasa den zapatuan Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek Kirol Zehaztasun Ligako azken jardunaldia jokatu zuten Azpeitiko igerilekuan.

Benjaminek, bakarkako proba batean hartu zuten parte eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.

AlebinAk 50 metro edo 100 metro tximeleta eta 200 metro edo 400 metro estilo probetan lehiatu ziren, bakoitzaren sasoiaren arabera.

Lehen eta bigarren urteko benjaminak, 100 metro estiloan aritu ziren. Horiek ere oso ondo moldatu ziren estilo zail horretan.

Izarraitzeko gaztetxoek igeri egiteko estilo eta teknika bikaina erakutsi zuten. Denboraldia aurrera doan bezala, nabari da arlo guztietan egiten ari diren hobekuntza eta hori da emaitzarik onena.

Zorionak joan ziren igerilari guztiei, uretatik kanpo ere, jarrera ona erakusten baitute.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA   OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gustura gaztetxoek egindako lanarekin sarreran