EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
5. KZL-ko argazkiak eta behin behineko emaitzak
KZL jardunaldiak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude 5. KZL-ko argazkiak eta behin behineko emaitzak sarreran
KZL 5. JARDUNALDIKO SERIEAK
KZL, KZL jardunaldiak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude KZL 5. JARDUNALDIKO SERIEAK sarreran
Kirol Zehaztasun ligako 5. jardunaldia, Azpeitian
Zapatu honetan, apirilak 18, Azpeitiko Udal igerilekuan alebinek eta benjaminek Kirol Zehaztasun Ligako bostgarren jardunaldia izango dute.
Izarraitzeko gaztetxoek berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Hala ere, baja dexente izango ditugu, askok, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin Irribanda Ikuskizunean parte hartuko baidute.
Entrenatzaileak ari dira jardunaldian parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten. Badakizue, lehia hauetan modu egoki batean aritzeko, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela. Zapatuko jardunaldian, estilo eta tximeleta izango dira estilo nagusiak.
Beroketak 15:00etan hasiko dira, eta jardunaldia 16:00etan. Igerilari txiki hauen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte larunbatean igerilekuko harmailetara.
Jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu, Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako holako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.
Zorte on denoi eta gozatu!
KZL jardunaldiak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Kirol Zehaztasun ligako 5. jardunaldia, Azpeitian sarreran
Zapaturako kronometratzaile bolondresak behar dira
Webgune eta sare sozialen bidez, Aitzol entrenatzaileak bidali duen emaila zabaldu nahi dugu:
Kaixo,
Email honen bidez esan nahi dizuet, aste honetan (Larunbata 18) Kirol Zehaztasun Ligako 5. jardunaldia Azpeitian izango dugula.
Txapelketa honetarako 6 kronometratzaile bolondres behar ditu Izarraitz Igeri Elkarteak, mesedez animatu!!!
Ahal bezain pronto abixatzea eskertuko nizueke, eta edozein duda izanez gero deitu lasai 607498500 zenbakira edo erantzun email honi.
Besterik gabe,
Ondo izan!
Aitzol
Aldaketak Euskal Selekzioan CSD txapelketarako
Euskadiko Igeriketa Federaziotik email hau jaso genuen apirilaren 1ean:
“Egun on, CSD txapelketarako behin-betiko selekzioa bidaltzen dizuegu”.
Egun horretan jaso genuen zerrendan, Joanes Astigarraga zegoen aukeratuen artean.
Apirilaren 7an, bigarren email bat jaso genuen Euskadiko Igeriketa Federaziotik:
“Egun on, Espainiako elkargo autonomikoen arteko alebin Txapelketako selekzioa eguneratuta bidaltzen dizuet. Selekziotik lau igerilari irten dira eta hiru sartu. Bajaren bat egon ezean hau izango litzateke behin-betiko selekzioa”.
Bigarrengo zerrendan, albiste bat ona eta beste bat txarra. Ona, Iñaki Etxeberria aukeratua izan zela eta txarra, Joanes Astigarraga, selekziotik “irtendako” igerilarietako bat zela.
Iruditzen zaigu, Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztioi, adin hauetako igerilariarekin ezin dela horrela ibili zerrendak egiteko garaian. Hau esan eta, Joanesi lanean gogor jarraitzeko animatzen dugu eta Iñaki Etxeberriari berriz, zoriondu, Euskal selekzioaren deiagatik.
Iñaki Etxeberriak, 100 metro libre eta 200 metro libre probetan hartuko du parte.
Zorte on Iñaki eta animo Joanes!
Espainiako txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Aldaketak Euskal Selekzioan CSD txapelketarako sarreran
Joanes Astigarraga Euskadiko Selekzioarekin
Euskadiko Igeriketa Federazioak Joanes Astigarraga (2001) igerilaria aukeratu du, apirilaren 25 eta 26ean Caceresen jokatuko den Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako CSD txapelketan parte hartzeko.
Txapelketan proba hauetan lehiatuko da:
• 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar banakako frogetan hartuko du parte.
Ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko duela Euskadiko Selekzioa eta, aukeraketak, bultzada bat emango diola lanean gogor jarraitzeko.
Zorte on eta egurre Joanes!
Espainiako txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Joanes Astigarraga Euskadiko Selekzioarekin sarreran
Oihana Goenaga gustura lortutako emaitzekin
Zapatuan hasi eta asteartea bitartean, Izarraitz igeri elkarteko Oihana Goenaga igerilaria eta Omar Urbieta entrenatzailea Malagan izan dira, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketan. Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu da prestatzen, eta emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilaria oso gustura gelditu dira. Oihanak 50 metro libre eta 100 metro libre probetan hartu du parte Malagako txapelketan. Emaitzarik aipagarriena, 100 metro libreko proban lortu du Oihanak. Proba horretan 58:33 denbora eginda, marka pertsonala eta Euskadiko 16 urtekoen errekor berria lortu ditu. Aurreko errekorra Ilune Gorbeak lortu zuen 2002. urtean, 59:13 denborarekin.
Zapatuan jokatu ziren 50 metro libreko probak, goizean aurrekanporaketako serieak eta arratsaldean finalak. Goizeko kanporaketetan 27:48 denborarekin, finalean parte hartzeko txartela lortu zuen. Arratsaldeko finalean, goizean bainan ehuneneko batzuk gehiago behar izan zituen luzera berdina egiteko (27:55), hala ere, bere denbora onenetik oso gertu ibili zen bi probetan.
Astelehenean izan ziren 100 metro libreko probak. Goizeko aurrekanporaketan 58:98 denbora eginez, Euskadiko 16 urtekoen errekorra hautsi zuen eta arratsaldeko finalean sartzeko balio izan zion. Gero, arratsaldeko finalean, goizean baino denbora hobeagoa egitea lortu zuen (58:33) eta horrekin, marka pertsonala eta berriro Euskadiko errekorra jaistea.
Malagan jokatu den txapelketan, goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan dugu, Nazioarteko Txapelketetako gutxiengoak lortzeko asmoarekin lehiatu baitira Espainiako igerilari ospetsuenak.
Orain, Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, atsedenaldia hartu du Oihanak eta gero, udarako txapelketak prestatzen hasiko da.
Zorionak eta segi lanean!
Espainiako txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Oihana Goenaga gustura lortutako emaitzekin sarreran
Emaitza onak Azkoitin (4. KZL)
Zapatuan, martxoak 28, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eta alebinak Azkoitiko igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako laugarren jardunaldian. Proban, Izarraitzeko 27 igerilarik hartu zuten parte.
Benjaminek, bakarkako proba banatan igeri egin zuten eta alebinek, berriz, bitan. Horiez gain, erreleboko probak ere izan zituzten.
Lehen urteko benjaminek 25 metro tximeleta proban lehiatu ziren, eta bigarrengo urtekoek, berriz, 50 metro tximeletan. Gaztetxo horientzat, tximeleta izango da probarik zailena ziurrenik, eta hala ere, Izarraitzeko txikienak oso ondo moldatu ziren estilo honetan.
Alebinak 200 metro edo 400 metro libre, 100 metro edo 200 metro estilo eta 50 metro tximeleta estiloak landu zituzten eta, ondo moldatu ziren guztiek. 400 metro libre probarako beldur ziren arren, lehen aldiz lehiatzen zuten distantzia bai zen, gure igerilariek oso ondo bukatzea lortu zuten.
Erreleboko probetan 6×25 bular mistoetan aritu ziren benjaminak eta alebinak, berriz, 4×50 estiloetan. Proba horietan ere, oso ondo moldatu ziren Izarraitzekoak..
Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Azkoitian. Zorionak Azkoitira joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.
KZL atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Azkoitin (4. KZL) sarreran
4. KZL jardunaldiko lau bideo. Azkoitia
KZL atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude 4. KZL jardunaldiko lau bideo. Azkoitia sarreran
IKASTEN aldizkarian, Ainhoa Goenagak idatzitako lana
IKASTEN aldizkarian (Urolaldeko Ikastola Publikoen aldizkaria), Sabadellen ospatu zen Espainiako Txapelketari buruz Ainhoa Goenagak idatzitako kronika.
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude IKASTEN aldizkarian, Ainhoa Goenagak idatzitako lana sarreran

