EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
Egokitutako igeriketako txapeldunak eta haien entrenatzaileak, iruditan
Albisteak, Igeriketa egokitua atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Egokitutako igeriketako txapeldunak eta haien entrenatzaileak, iruditan sarreran
IGERILARIEN OSASUNA ZAINTZEKO HITZARMENAK
Igerilarien osasuna ahal den neurrian babesteko asmoz eta gazteen elikadura ohitura okerrak aldatzeko, Izarraitz Igeri Elkarteak hitzarmenak lortu ditu OSATUZ FISIOTERAPIA ZENTRUA, A&M ESTETIKA FISIOTERAPIA eta LEIRE GARATE DIETISTA-NUTRIZIONISTArekin.
Horrela, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari guztiek, zentru horiek eskeintzen duten serbitzuetan, prezio bereziak izango dituzte.
Harremanetan jarri nahi ezkero, entrenatzaileekin hitzegin aurrez edo zuzenean:
- OSATUZ: Ildefonso Gurrutxaga Kalea, 7. Tel.:943 81 58 02.
- LEIRE GARATE: Kiribil ekodenda, Ildefonso Gurrutxaga Kalea, 1. Tel.: 943 08 03 37.
- A&M: Salbe Auzunea, 38. Tel.: 943812370
Merezitako harrera Iker Aizpururi eta Lander Uriari
Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan lan bikaina egin ondoren, Iker Aizpururi eta Lander Uriari harrera egin die gaur, asteartea, Azpeitiko Udalak. Aizpuruk Valladoliden jokatutako txapelketan irabazitako urrezko domina eta kopa eraman ditu udaletxeko areto nagusira. Han, senide, entrenatzaile, Izarraitz Igeri Elkarteko kide eta lagunen aurrean, Eneko Etxeberria alkatearen eskutik oroigarriak eta opariak jaso dituzte bi igerilariek. Alkatearentzat oparia ere eraman dute: Izarraitz IEren kirol-jertse bat. Udaletxeko balkoian Aupa Iker ta Lander txapeldun zioen pankarta zintzilik jarria zuten; Valladoliden lehen egunean igerilekura iritsi zirenean topatu zuten bera, hain zuzen.
ZORIONAK BIKOTE!
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Merezitako harrera Iker Aizpururi eta Lander Uriari sarreran
Oihana Goenaga eta Eva Astigarraga Euskadiko Selekzioarekin
Euskadiko Igeriketa Federazioak Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Eva Astigarraga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean (urtarrilaren 31ean eta otsailaren 1ean) Castellonen jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Azkenean, Jon Aizpuru ez da Castellonen izango, aste horretan eskolako azterketak dituelako.
Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:
- Oihanak 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 400 libre banakako frogetan hartuko du parte.
- Evak 100 bular eta 200 bular banakako frogetan hartuko du parte.
Horiez gain, erreleboko frogetan era lehiatuko dute. Ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa eta, uretan duten guztia emango dutela.
Zorte on!
Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Oihana Goenaga eta Eva Astigarraga Euskadiko Selekzioarekin sarreran
Iker Aizpuru Espainiako txapeldun
Joan berri den aste bukaeran, urtarrilaren 24an eta 25ean, igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan jokatu zen Valladolideko Parquesol igerilekuan. Bertan, gure taldeko Lander Uria eta Iker Aizpuru izan dira lehian, Kirol Egokituko Euskal selekzioarekin.
Emaitza bikainak lortu dituzte bertan. Iker Aizpuruk igeriketa egokituko alebin mailan urrezko domina lortu zuen. Ikerrek 50 metro tximeleta, 50 metro bular, 100 metro libre eta 50 metro bizkar banakako frogetan hartu zuen parte eta horien denboren batura, txapelketako onena izan zen. Lander Uria, berriz, gaixorik egon zen aurreko egunetan eta, ezin izan zuen bere maila onena eman. Hala ere, bere lana ezinbestekoa izan da Euskadik bigarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.
Zorionak bikote!
IGERIKETA EGOKITUKO ESPAINIAKO TXAPELKETAKO EMAITZAK. VALLADOLID
Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako laugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Azkoitiko igerilekuan.
Azkoitiko jardunaldian Maider Etxezabal, Naiara Perez, Jon Irigoien, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Aiora Beristain, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi eta Maialen Sudupe lehiatu ziren.
Entrenamendu asko eta gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan eta, hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Azkeneko jardunaldian, ez zuten lortu dendora esanguratsurik.
Datorren aste bukaeran hasiko dira neguko zita garrantzitsuenak, eta lehiaketa horietan ikusiko ditugu hilabeteetako entrenamenduen emaitzak.
Segi gogor prestatzen!
NEGUKO LIGA 4. JARDUNALDIA AZKOITIA. BEHIN BEHINEKO EMAITZAK
Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Espainiako txapeldun sarreran
SERIEAK
Neguko ligako 4. jardunaldiko serieak:
Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketako SERIEAK:
Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude SERIEAK sarreran
Neguko ligako laugarren jardunaldia Azkoitin
Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko ligako laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Azkoitiko igerilekuan izango da jardunaldia, goizeko 10:00etan hasita. Izarraitz Igeri Elkartetik hamabost igerilari joango dira bertara eta honako probatan hartuko dute parte:
- Maider Etxezabal: 200 metro libre eta 50 metro tximeleta.
- Naiara Perez: 100 metro bular eta 100 metro estilo.
- Jon Irigoien: 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.
- Pablo Etxeberria: 100 metro bular eta 200 metro libre.
- Jon Aizpuru: 100 metro bular eta 100 metro estilo.
- Oihana Goenaga: 100 metro bizkar eta 100 metro estilo.
- Eva Astigarraga: 50 metro libre, 100 metro bizkar eta 100 metro estilo.
- Aiora Beristain: 100 metro bular eta 100 metro estilo.
- Jone Goenaga: 50 metro libre, 100 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.
- Iñaki Etxeberria: 100 metro bular, 200 metro libre eta 50 metro tximeleta.
- Joanes Astigarraga: 100 metro bizkar eta 100 metro estilo.
- Nerea Berasategi: 100 metro bular eta 100 metro estilo.
- Paula Urrestilla: 100 metro bular eta 200 metro bular.
- Maialen Sudupe: 800 metro libre eta 50 metro tximeleta.
- Maitane Goenaga: 100 metro bizkar eta 200 metro bular.
Zorte on guztioi!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako laugarren jardunaldia Azkoitin sarreran
LANDER URIA ETA IKER AIZPURU IGERIKETA EGOKITUKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN
Ezkerreko argazkian Lander Uria eta eskuinekoan Iker Aizpuru
Datorren asteburuan, urtarrilak 24 eta 25, Lander Uria (2001) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valladolid-en izango dira igeriketa egokituari dagokion “Gazteen Espainiako Txapelketan” parte hartzen. Txapelketa honetan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.
Txapelketan proba hauetan lehiatuko dute:
- Landerrek 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre froga indibidualetan hartuko du parte.
- Ikerrek berriz, 50 tximeleta, 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar froga indibidualetan hartuko du parte. Horiez gain, 4×50 estilo errelebo mistoan ere lehiatuko da.
Zorte on eta disfrutatu!!
Igeriketa egokitua atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude LANDER URIA ETA IKER AIZPURU IGERIKETA EGOKITUKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN sarreran
Izarraitzeko gaztetxoak gero eta hobeto igerian
Pasa den zapatuan, Izarraitzeko txikienak Legazpiko Bikuña igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen. Izarraitzeko 20 igerilari joan ziren lehiaketara, eta gripeak zerikusia izan zuen eduki genituen baja mordoarekin. Gure igerilari txikiak ilusio handiz eta gogotsu joan arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik.
Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro libre edo 100 metro libre eta 6×25 bizkar errelebo mistoak izan zituzten.
Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 50 metro bizkar edo 100 metro bizkar probarekin hasi ziren. Bigarrengo proba berriz, 200 metro bular izan zuten neskek eta 200 metro libre mutilek. Alebinek 4×50 tximeleta errelebo proba ere izan zuten, bai neskek eta bai mutilek
Legazpin izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren, hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta, dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.
Zorionak!
KZL atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko gaztetxoak gero eta hobeto igerian sarreran
KZL 2. JARDUNALDIKO SERIEAK. LEGAZPIA
KZL atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude KZL 2. JARDUNALDIKO SERIEAK. LEGAZPIA sarreran




