EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
KZL 2. JARDUNALDIKO SERIEAK. LEGAZPIA
KZL atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude KZL 2. JARDUNALDIKO SERIEAK. LEGAZPIA sarreran
GALDEKETA
Zuzendaritza Batzordean aztertzen ari gara ekipazioaren gaia eta zuen iritzia jaso nahi genuke.
Eskerrikasko.
Oharrak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude GALDEKETA sarreran
Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia Legazpin
Gabonetako oporren ostean, zapatu honetan, urtarrilak 17, Legazpiko Bikuña igerilekuan alebinek eta benjaminek Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia izango dute.
Izarraitzeko gaztetxoek berriro lehiatzeko aukera izango dute astebukaeran. Izarraitz I.E.-ak ez ditu igerilariak lehiaketetan parte hartzera derrigortzen. Hala ere, igeriketaren mundua lehiaketa bidez ezagutzera animatu nahi ditu.
Egitaraua honako proba hauek osatzen dute:
- Benjaminek, adinaren arabera, 50 metro libre edo 100 metro libre eta 6×25 bizkar errelebo mistoak izango dituzte.
- Alebinek, bai neskek eta bai mutilek, 50 metro bizkar edo 100 metro bizkar probekin emango die hasiera. Bigarrengo proba berriz, 200 metro bular izango dute neskek eta 200 metro libre mutilek. Alebinek 4×50 tximeleta errelebo proba ere izango dute, bai neskek eta bai mutilek.
Autobusa 14:30ean abiatuko da igerileku aurretik, 15:30ean izango dira beroketak eta 16:30ean hasiko da proba. Beti bezala, entrenatzaileak jakinaraziko die joan behar duten igerilariei.
Beldurrak etxean utzi eta zorte on guztioi!
KZL jardunaldiak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia Legazpin sarreran
Entrenamendua, urpetik ikusita
Hona hemen, gaurko entrenamenduan urpeko kamararekin hartutako irudiak.
Entrenamenduak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Entrenamendua, urpetik ikusita sarreran
Izarraitzekoak ondo Nazioarteko Eguberri Txapelketan
Astelehenean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 32. edizioa jokatu zen Donostiko Paco Yoldi igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko hamabost igerilari. Jon Aizpuru eta Paula Urrestilla baja izan ziren azken momentuan. Maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen, eta Martin Melconian uruguaitarrak gizonezkoetan eta Merche Peris balentziarrak emakumezkoetan izan ziren garaileak. Omar Urbietak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten, gailurrean dauden igerilari handiekin lehiatzeko
Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatu ziren eta Maider Etxezabal, Naiara Perez, Pablo Etxeberria, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Exeberria, Joanes Astigarraga, Maialen Sudupe, Maitane Goenaga eta Lander Uria arratsaldeko finaletik kanpo gelditu ziren. Ainhoa Goenagak, Oihana Goenagak, Eva Astigarragak eta Iker Aizpuruk berriz, txartelak lortu zituzten arratsaldeko finaletan ospe handiko igerilariekin batera lehiatzeko.
Ainhoa Goenagak 100 metro bizkarreko finala jokatu zuen (8. postua), Oihana Goenagak, berriz, bi finaletan hartu zuen parte, 50 metro libre (7. postua) eta 100 metro librean (5. postua), Eva Astigarragak 100 metro bularreko finalean (5. postua) eta Iker Aizpuruk, igeriketa egokitutako 50 metro libreko finalean (4. postua).
Festa garai hauek ez dira aproposenak lehiatzeko, ia denok eguneroko errutinatik kanpo ibiltzen gara. Entrenamendu gutxiago, gehiago jaten da, deskantsu gutxiago eta hori dena txapelketetan nabaritu egiten da. Omar Urbieta entrenatzaileak kalitatezko entrenamendu gisa hartu zuen Donostiko txapelketa, lehiaketako erritmoa lantzeko, 50 metrotako igerilekuan ohitzeko, eta abar.
Zorionak eta segi gogor prestatzen!!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak ondo Nazioarteko Eguberri Txapelketan sarreran
Azpeitiko hamazazpi igerilari izango dira Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketan
Datorren astelehenean, abenduak 29, Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketa-Foru Aldundia Sari Nagusia jokatuko da Donostian. Azpeititik hamazazpi igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dute:
- Maider Etxezabal (1990): 100 bizkar eta 100 libre.
- Naiara Perez (1992): 100 bular eta 200 estilo.
- Pablo Etxeberria (1997): 100 tximeleta eta 200 estilo.
- Ainhoa Goenaga (1997): 50 bizkar eta 100 bizkar. (EH selekzioa)
- Jon Aizpuru (1998): 50 libre eta 50 bular.
- Oihana Goenaga (1999): 50 libre eta 100 libre. (EH selekzioa)
- Maialen Aizpuru (2000): 100 bular eta 50 tximeleta.
- Eva Astigarraga (2000): 100 bular eta 50 bular.
- Aiora Beristain (2000): 50 libre eta 50 tximeleta.
- Jone Goenaga (2001): 50 libre eta 100 libre.
- Iñaki Etxeberria (2001): 50 libre eta 100 libre.
- Joanes Astigarraga (2001): 50 libre eta 100 bizkar.
- Paula Urrestilla (2002): 50 bizkar eta 50 libre.
- Maialen Sudupe (2002): 50 bizkar eta 100 bizkar.
- Maitane Goenaga (2002): 50 bular eta 100 libre.
- Iker Aizpuru (2004): 50 libre. (Konporta Taldea)
- Lander Uria (2006): 50 libre. (Konporta Taldea)
Hauetako bi gainera, Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga, Euskal Selekzioaren deia jaso dute eta, Donostiko txapelketan, Euskal Herria ordezkatuko dute. Horrek erakusten digu, egunero, isilean, sakrifizio eta entrenamenduak egin ezkero, emaitzak eta horrelako dei pozgarriak iristen direla. Iker Aizpuru eta Lander Uria Izarraitzeko alebinak berriz, Konporta taldea ordezkatuko dute igeriketa egokitutako proban.
Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dira, 10:00etan hasita eta 18:00etan izango dira finalak. Txapelketa Donostiko Paco Yoldi igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.
Zorte on denoi !!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Azpeitiko hamazazpi igerilari izango dira Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketan sarreran
IZARRAITZEKO NESKAK GIPUZKOAKO KOPAN GARAILE
Joan den asteburuan Zarauzko Aritzbatalde igerilekuan, egutegian gorriz margotuta genuen Gipuzkoako taldeen arteko kopa ospatu zen. Izarraitz Igeri Elkartetik 17 igerilarik (12 neska eta 5 mutilek) parte hartu zuten. Elkartean, aurtengo Gipuzkoako taldeen arteko kopari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldeak ez digu hutsik egin. Talde modura lan egin dute, uretan gogor eta bikain eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen. Horrela, lau jardunaldi ostean, Izarraitzeko neskek lehen postua lortu zuten, Tolosaldea eta Buruntzaldea taldeen aurretik.
Lehen jardunalditik lehen postuan mantentzea lortu zuten gure neskek. Maider Etxezabal, Naiara Perez, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan dira taldea osatu duten igerilariak.
Mutilen taldeari dagokionez, berriz, helburuak bestelakoak ziren. Taldeko sailkapenean ez zuten aukerarik aurreko postuetan egiteko, igerilari kopuru txikia dutelako. Parte hartu zuten bost mutilen jarrera aipagarria da eta, entrenatzailea, gustura etorri zen ikusitakoarekin. Jon Irigoien, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Iñaki Etxeberria eta Joanes Astigarraga aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean.
Gure taldekideak lortutako emaitzarik esanguratsuenak:
- 4 x 200 libre neskak, 1. postua.
- 4 x 50 estilo neskak, 1. postua.
- 4 x 50 libre neskak, 1. postua.
- 4 x 100 libre neskak, 1. postua.
- 4 x 100 estilo neskak, 3. postua.
- 34 marka pertsonal.
- Paula Urrestillak, 2 Espainiako Infantilen Txapelketarako minimak, (Neguko Txapelketarako 100 metro librean eta Udako Txapelketarako 400 metro librean).
Helduen taldeko entrenatzaile den Omar Urbietaren lana ezinbestekoa izan da emaitza hauek gauzatzeko.
Zorionak guztiei eta segi lanean!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude IZARRAITZEKO NESKAK GIPUZKOAKO KOPAN GARAILE sarreran
Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga Euskal Selekzioarekin izango dira Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketan
Atzo argitaratu zuten Nafarroako eta Euskadiko Igeriketa Federazioek Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketako aukeratutakoen zerrenda. Hauen artean, gure taldeko Ainhoa eta Oihana daude.
Guztira 24 igerilari izan dira deituak, 12 emakumezko eta 12 gizonezko.
- Ainhoak, 50 metro bizkar eta 100 metro bizkar probetan lehiatuko du.
- Oihanak berriz, 50 metro libre eta 100 metro librean ariko da.
Txapelketa Donostiko Paco Yoldi igerilekuan jokatu da abenduaren 29an.
Zorionak bikote!
Albisteak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga Euskal Selekzioarekin izango dira Nazioarteko XXXII. Eguberri Txapelketan sarreran



