EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE



LINK INTERESGARRIAK
- 01 Azpeitiko ataye Uztarria
- 01 Azpeitiko Udal Kirol Patronatoa
- 01 Azpeitiko Udala
- 01 Urola Kostako Hitza
- 02 Espainiako Igeriketa Federazioa
- 02 Euskadiko Igeriketa Federazioa
- 02 Gipuzkoako Igeriketa Federazioa
- 02 Kirolak.net
- 02 Nafarroako Igeriketa Federazioa
- 03 Días de Agua
- 03 Jorge Bados-en Bloga
- 03 La corchera
- 03 Nataccion.com
- 03 Notinat.com
- 04 Bidasoa XXI
- 04 Buruntzaldea
- 04 Club Atletico San Sebastian
- 04 Easo IT
- 04 Eibar Igerixan
- 04 Fortuna
- 04 Hernani KE
- 04 Igartza IKE
- 04 Konporta KE
- 04 Oarsoaldea
- 04 Ordizia IE
- 04 Tolosaldea
- 04 Zarautz Balea
- 04 Zubiaurre IE
-
Udako entrenamenduen ordutegia
Oharrak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Udako entrenamenduen ordutegia sarreran
Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru lehiaketetan hartuko dute parte: Eibarren, Tolosan eta Irunen.
Taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek hiru txapelketa izango dituzte. Ostiralean, 19:45 etan hasita, XXVI. Igeriketako San Juan Saria ospatuko dute Eibarko Ipurua Igerilekuan. Zapatuan berriz, goizean, 10:00 etan, Tolosako Usabal Igerilekuan XLV. San Juan Saria jokatuko dute, eta arratsaldean, 16:00 etan, XXII. San Marcial Sarian izango dira, Irungo Azken Portu Igerilekuan.
Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko eta Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzeko balio izaten dute.
Zorte on eta egurre!
Behin-betiko zerrendak:
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan sarreran
Bartzelonatik gustura itzuli dira Goenaga ahizpak
Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga igerilariak Bartzelonan izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, Ciutat BCN-Mare Nostrum Nazioarteko Sarian parte hartzen.
Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako absoluto mailako 11 igerilari izan ziren.
Bartzelonako txapelketan, goi mailako igerilariak eta goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan dugu. Irailean, denboraldi haseran, gure igerilari gazte hauek, ez zuten sinistu ere egingo ekainean horrelako sari batean parte hartuko zutenik. Esperientzi ona, aberasgarria eta giro ederra izan dute selekzioarekin joan diren guztiak.
Ainhoak, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan lehiatu zuen eta, Oihanak berriz, 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre probetan. Helburu garrantzitsuenak, uztail bukaeran dituzte eta, hala ere, aurrez dituzten denbora onenetik gertu ibili dira. Garai honetan, karga handiko entrenamenduak eginten ari dira eta, horregatik, Bartzelonako sarian meritu handiko lana egin dute. Ainhoak eta Oihanak, goi mailako ikastaro bat bezala hartu behar dute Bartzelonako lehiaketa, munduko onenen artean lehiatzeko aukerak ez dira-eta ohikoak.
Orain, oporrak aprobetxatuz, udarako txapelketak prestatzen jarraituko dute gure igerilariak.
Zorionak eta segi lanean!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Bartzelonatik gustura itzuli dira Goenaga ahizpak sarreran
Emaitza oparoak Txantxiku Sarian
Zapatuan, taldeko txikienak Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Azpeititik 22 igerilari joan ziren (Intza Odriozolak lehen lehiaketa zuen) eta , mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak eta alebinek 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.
Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Aipagarrienetakoa, Maitane Goenegak lortu zuen minima berria Espainiako Alebin txapelketan parte hartzeko, 100 metro bizkarreko proban hain zuzen ere.
Zazpi igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, hirurek bigarrengoa eta beste hirurek hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:
- 2005. urtekoetan. 50 metro bizkar; Doltza Oiartzabal (1.). 50 metro bular; Maier Lizarzaburu (2.), Nerea Urbieta (3.), Alaitz Mendizabal (7.) eta Mikel Etxeberria (7.). 50 metro libre; June Berasategi (1.) eta Nora Uria (3.).
- 2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta; Arantxa Sudupe (2). 50 metro bizkar; Uxue Etxeberria (1). 50 metro bular; Iker Aizpuru (1.) eta Mikel Perea (4.). 50 metro libre; Elena Otaegi (2), Maialen Aiertza (3). Ilazki Odriozola (5.), Elene Aranbarri (6.) eta Intza Odriozola (akatsagatik ez dute sailkapenean sartu).
- 2003. urtekoetan. 100 metro bizkar; Nagore Kerejeta (6). 100 metro libre; Unax Fernandez (4.).
- 2002. urtekoetan. 100 metro tximeleta; Paula Urrestilla (1.). 100 metro bizkar; Maitane Goenaga (1).
- 2001. urtekoetan. 100 metro libre; Iñaki Etxeberria (1.) eta Joanes Astigarraga (4.).
June Berasategik (2005), Uxue Etxeberria (2004), Iker Aizpuruk (2004) eta Maitane Goenagak (2002), urtekoen artean igerilari onenen saria jaso zuten. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.
Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak !
Iker Aizpuru, Maitane Goenaga, Uxue Etxeberria eta June Berasategi
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza oparoak Txantxiku Sarian sarreran
ZATOZ GUREKIN ETA EZ ZARA DAMUTUKO !
Oharrak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude ZATOZ GUREKIN ETA EZ ZARA DAMUTUKO ! sarreran
Ainhoa eta Oihana Euskadiko Selekzioarekin
Euskadiko Igeriketa Federazioak Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean Bartzelonan jokatuko den “CIUTAT BCN-MARE NOSTRUM” nazioarteko Sarian parte hartzeko.
Goenaga ahizpek udako lehen zita garrantzitsua dute Bartzelonako Saria. Txapelketa horrek, martxa hartzen hasteko eta udako denboraldian zehar hobetu dezaketena ilusioz begiratzeko aukera emango die. Hala ere, ziur gaude, uretan duten guztia emango dutela eta, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa.
Zorte on Ainhoa eta Oihana!
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa eta Oihana Euskadiko Selekzioarekin sarreran
Txantxiku Saria izango da Oñatin, zapatuan
Zapatuan, ekainak 14, XXVIII. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.
Txantxiku Saria, denboraldiko azken lehiaketa izaten dute gure zonaldeko alebinek eta benjaminek.
Autobusa 13:45ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.
Zorte on denei!
Sin categoría atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Txantxiku Saria izango da Oñatin, zapatuan sarreran
Igerileku luzean bikain
Pasa den zapatuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 2. GIF Sarian. Ainhoa Goenaga absolutuetan lehiatu zen; Pablo Etxeberria eta Oihana Goenaga juniorretan; eta Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi infantiletan.
Igerilariak denboraldiko sasoi garrantzitsuenean daude murgilduta. Helburuak gero eta gertuago dituzte, eta garai honetan sariketa ugari izaten dituzte. Zapatuko sariak zuen berezitasuna zen, 50 metroko igerilekuan izan zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea. Espainiako txapelketa gehienak, 50 metrotako igerilekuan izaten dira eta, gure igerilariek, 25 metrotako igerilekuan entrenatzen dute.
Azpeitiko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Kontutan hartzekoa da, goiz eta arratsaldez izan zirela probak eta, datorren asteetan dituzten txapelketak aurreikusirik, astun xamarra egin zitzaiela proba.
Esan bezala, karga handiko entrenamenduak egiten ari dira eta sari hauetan, freskotasun falta nabaritzen zaie igerilariei. Uztailean izango dute igeriketako ‘selektibitatea’. Orduan ikusiko dugu zeintzuk prestatu dituzten ondo ‘azterketak’ eta zeintzuk ez. Igeriketan ez dago miraririk.
Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik!
Sin categoría atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude Igerileku luzean bikain sarreran
2. GIF Sariko emaitzak eta argazkiak
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude 2. GIF Sariko emaitzak eta argazkiak sarreran
2. GIF Sariko behin-betiko serieak
Txapelketak atalean publikatua
Erantzunak desaktibatuta daude 2. GIF Sariko behin-betiko serieak sarreran










