Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga Espainiako Udako Infantilen Txapelketara

Uztailaren 28an (ostegunean) hasi eta 31ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Logroñon, Las Norias igerilekuan. Bertan, gure taldeko Anne Sagarmendi (2007) eta Mirari Goenaga (2008) izango dira parte hartzen, eta Isaac Pousada entrenatzaile lanetan.

222 taldetako 895 igerilari (513 neska eta 382 mutil) izango dira Logroñoko txapelketan.

Anne eta Mirarik bakarkako proba hauetan hartuko dute parte:

  • 200 metro bizkar (Anne).
  • 200 metro estilo (Mirari).
  • 200 metro tximeleta (Mirari).
  • 400 metro libre (Mirari).

Zorte on txapelketan!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga Espainiako Udako Infantilen Txapelketara sarreran

Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan

Aurreko astean, uztailaren 20an hasi eta 24ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu zen Sabadell-eko Centre Can Llong igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (absoluto gaztea) eta Maier Lizarzaburu (juniorra) izan ziren Isaac Pousada entrenatzailearekin.

Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu ziren.

Emaitzarik esanguratsuenak honako hauek izan dira:

  • 5 marka pertsonal. Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular probetan eta Maier Lizarzaburuk 100 eta 200 bizkar probetan.
  • Klubeko 3 errekor berri absolutuetan. Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular.
  • 2 final. Uxuek final B 200 bularren eta Maierrek 17 urtekoen finala 200 bizkarren

Hona hemen bakoitzaren lana;

Uxue Etxeberriak:

  • 100 metro bularren: goizeko aurrekanporaketan 1:14:80 denborarekin 7. postua eskuratu zuen absolutu gazteen mailan. Finaletik kanpo geratu zen.
  • 200 metro bularren: goizeko aurrekanporaketan 2:44:47 denbora. B finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean berriz, 2:42:97 denborarekin 11. postua lortu zuen absolutu gazteen mailan.

Maier Lizarzaburuk:

  • 100 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 1:07:72 denborarekin 12. postua eskuratu zuen 17 urtekoetan. Finaletik kanpo geratu zen.
  • 200 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 2:25:16 denbora. 17 urtekoen finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean berriz, 2:24:24 denborarekin 6. postua lortu zuen 17 urtekoetan.

Bukatu dute denboraldia Udako Espainiako txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoek.

Taldean, Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga infantilak jarraitzen dute lanean, uztailaren azken egunetan izango bait dute Espainiako Txapelketa Logroñon.

Zorionak egin duzuen lanagatik!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan sarreran

Izarraitzekoak gustura ohiko Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

Gaur ospatu da Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldi klasikoaren 50. Edizioa. 11:30etan hasi da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Igerilariak bederatzi taldetan atera dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Azpeititik 60 igerilari pasa irten dira gaurkoan, hauetatik Izarraitzeko mordoxka batek hartu dute parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu dira lortutako denborekin. Bi urteko etenaldia eta gero, oso gogotsu zauden guztiak betiko itsas zeharkaldia egiteko.

Maila handiko zeharkaldia ikusteko aukera izan dugu. Pol Gil katalanak irabazi du mutiletan eta Candela Sanchez madrildarrak emakumezkoetan.

Izarraitzeko igerilarien artean, emaitza esanguratsuena Rafa Zubeldiak lortu du. Sailkapen orokorrean 30. Iritsi da hondartzara eta bere kategorian lehen postua lortu du (master + maila).

Hona hemen sailkapenak:

Zorionak parte hartu duzuen guztiei!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak gustura ohiko Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian sarreran

Gaur egin da Izarraitz Igeri Elkarteko urteroko zozketa

Gaur, uztailaren 22a, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa zozketatu da.

Zenbaki saritua 07.199 izan da. Hona hemen zozketako bideoa:

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gaur egin da Izarraitz Igeri Elkarteko urteroko zozketa sarreran

ASTEBURUAN 50. GETARIA-ZARAUTZ ITSAS ZEHARKALDIAK

Zapatuan eta igandean, uztailak 23 eta 24, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek, 50. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. 2022ko proba oso edizio berezia izango da, 50. itsas zeharkaldia bait da.

Aurten lau proba prestatu dituzte Zarautz Baleako kideek. Zapatuan 5.000 metrotakoa (Zarautz-Mollari-Zarautz) eta igandean aldiz, (Getaria-Zarautz) klasikoa 2.850 metrotako proba eta gaztetxoentzat bi zeharkaldi, 400 eta 800 metrotakoak adinaren arabera.

Euskal Herrian jokatzen den ur irekietako probarik herrikoiena dela esan daiteke Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldia. Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, eta horietako asko, Izarraitzeko igerilariak.

Zorte on guztiei!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTEBURUAN 50. GETARIA-ZARAUTZ ITSAS ZEHARKALDIAK sarreran

Udako Espainiako junior eta absolutuen txapelketa

 

Uztailaren 20an hasi eta uztailaren 24ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Sabadell-en, Centre Can Llong igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (absolutua) eta Maier Lizarzaburu (juniorra) izango dira.

Gure igerilariek, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:

  • Uxue Etxeberriak: 100 metro bular eta 200 metro bular.
  • Maier Lizarzaburuk: 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.

Zorte on bikote!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako junior eta absolutuen txapelketa sarreran

Rafa Zubeldiak eta Julian Olanok astebukaera borobildu dute Izarraitz Igeri Elkartearentzat Txingudiko Badiako igeriketa zeharkaldian

Master 2 mailako podiuma

Julian Olano, Rafa Zubeldia eta Juanjo Etxeberria proba bukatu ondoren

Listoia altu jartzen jarraitzen dute gure igerilariek ur irekietako denboraldian. Uztailaren 17ko igandean aurretik aipatzen genuen bezala, Rafa Zubeldia masterra eta Julian Olano senior mailako igerilariak izan ditugu XVII. Txingudi Badiako ur igeriketa zeharkaldian.

Rafa Zubeldiak gizonezkoen sailkapenean hirugarren postuan amaitu zuen 2600 metroak 28 minutu eta 15 segundotan eta Julian Olanok aldiz, 15. Postuan iritsi zen helmugara 31 minutu 11 segundotan. Horrela, Zubeldiak Master+ kategorian 2. postua eskuratu zuen eta Olanok berriz, 4. postua senior mailan.

Hurrengo astebukaeran Getaria-Zarautzeko igeriketa zeharkaldiak.

Gauzak horrela iritsi da igerilari ugarik egutegian daukaten astebukaera eta masterrentzat entrenamendu planifikatuen amaiera ematen zaion egunak datorren denboraldira arte.

Uztailaren 24ean iaz lehen edizioa izan zuen Zarautz-Mollarri-Zarautz igeriketa zeharkaldia ospatuko da eta igandean 50. Getaria-Zarautz.

Bi igeriketa zeharkaldietan egongo dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak eta baita ere taldean ez dauden azpeitiarrak. Animorik beroenak bidaltzen dizkiegu, egindako lana azken hilabete guzti hauetan islatzeko aukera izango bai dute.

Getaria-Zarautz prestatzeko, Emakumeak Kirolean topaketa

 

Uztailaren 17an ere Getaria-Zarautzeko antolakuntzak Adriana Campoy igerilari eta entranatzailea eta Ainhoa Murua triatletaren gidaritzapean bigarren jardunaldi teknikoa antolatu du.

Jardunaldi horretan bi taldetan banatu dituzte hurbildu diren ia 40 emakumeak. Lehen talde batean Getarian aritu dira ariketa ezberdinak egiten eta bigarren talde bat Getariatik Zarautzerainoko ibilbidea egin dute igeritan.

Aurrekoan bezala, Izarraitz Igeri Elkarteko emakume igerilari batzuk parte hartu dute ekitaldi honetan.

Zorionak guztiei!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Rafa Zubeldiak eta Julian Olanok astebukaera borobildu dute Izarraitz Igeri Elkartearentzat Txingudiko Badiako igeriketa zeharkaldian sarreran

Izarraitzeko ordezkaritza zabala Ondarroako Igeriketa zeharkaldian; Elene Sudupe eta Nora Eizagirre garaile

Atzo goizean, 2019tik ospatu egon gabe, Ondarroako XXXV. Igeriketa zeharkaldia ospatu zen eta bertara Izarraitz Igeri Elkarteko parte hartze zabala izan genuen. Gure igerilariek podiuma zapaldu zuten eta azpimarratzeko lorpenak lortu ere.

Emaitzak aipatzen hastean emakume senior podiumarekin hasi beharko gara. Izarraitz IEko igerilariek osatu zuten hiru postuek. 1600 metro igeri egin ostean Elene Sudupe izan zen kategoria horretan onena eta atzetik izan zituen Maialen Sudupe eta Ziortza Torrontegi (azken hau gainera Ondarruko edo Ondarruko Igeri Taldean aritutakoen artean azkarrena ere izan zen).

Proba berdinean Julen Agirrezabalagak laugarren postuan amaitu zuen master mailan. Jone Garate, Edurne Odriozola eta Kepa Kabuek ere proban parte hartu zuten.

EMAITZAK:

Eskolar ugarik bere lehen aldia izan dute; Nora Eizagirrek azkarrena izan da txikien proban.

 

Izarraitz Igeri Elkarteak 19 gazte eraman zituen 600 metroko probara. Denentzat izan zen beraien lehen aldia ur irekieta proba batean.

Nora Eizagirre izan zen nesketan proba azkarrena osatzen. Ana Agirrezabalaga, Inge Kabue, Intza Larrea, Janis Altuna, Jone Sasieta, June Altuna, Libe Donato de Lopez, Maite Arregi, Mara Aizpurua, Maria Otaegi, Nahia Aranaga, Nora Etxeberria, Ohiana Otaegi, Deniz Aizpurua, Eneko Bastida, Julen Eizagirre eta Martin Agirrezabalagak ere parte hartu zuten.

Kasu honetan eskerrak eman behar zaizkie gazte hauen gurasoei, beraien babesei esker hein handi batean aukera izan dutelako Ondarroaraino hurbiltzeko eta giro oso onean burutu zen proba batean parte hartzeko.

Eskerrik asko eta gora Izarraitz!

Hurrengo erronken bila!

EMAITZAK:

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko ordezkaritza zabala Ondarroako Igeriketa zeharkaldian; Elene Sudupe eta Nora Eizagirre garaile sarreran

Ondarroan eta Hondarribian ur irekietako zitak astebukaera honetan gure igerilarientzat

Ondarroako igeriketa zeharkaldian eskolar ugarik egingo dute debuta ur irekitan.

Larunbat goizean ospatuko da Ondarroan bertako XXXV. Itsas Igeri Zeharkaldia – Elene Fernandez Iturrioz memoriala.

Bertara Izarraitz IEko igerilari hurbilduko da. Azpimarratzekoa umeen igeriketa zeharkaldian ia 20 igerilarik egingo dutela debuta ur irekitan. 600 metro egingo dituzte.

Gorroak 10:00ak arte hartu ahalko dira eta bertan egongo dira, aurretik aipatu genuen bezala, Ziortza Torrontegi eta Iban Perez entrenatzaileak esku bat botatzeko eta egongo diren nerbioak ahalik eta gehien gutxituz.

Irteera 10:30etan izango da eta ondoren nagusien txanda izango da, hauek 1500 metroko igeriketa zeharkaldia egin beharko dutelarik. Bertan ere gure klubeko igerilariak egongo dira.

Rafa Zubeldia igandean Txingudi Badiako Igeriketa Zeharkaldian

Astebukaerako bigarren egunean ere Izarraitz egongo da ordezkatuta ur irekitako igeriketa zeharkaldi batean.

Igande goizean Txingudiko Badiako XVII igerialdia ospatuko da eta bertan egongo da Rafa Zubeldia igerilari masterra. Proba Gipuzkoako ur irekietako hirugarren proba izango da.

Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera eta 2600 metro igeri egin beharko dira.

Zorterik onena astebukaera honetan dortsal bat jartzea tokatzen zaizuenoi!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ondarroan eta Hondarribian ur irekietako zitak astebukaera honetan gure igerilarientzat sarreran

Larrañaga eta Miranda Izarraitzeko ordezkariak Getariako San Anton Biran.

Beste ur irekietako zeharkaldi bat genuen, igandean uztailaren 10a, erabateko normaltasunean ospatzen zela pandemia eta gero. Hori Getaitrik antolatutako San Anton Bira izan zen eta Gipuzkoako itsas zeharkaldietako ligako bigarren zeharkaldia bide batez.

Izarraitz ordezkatzen bi igerilari atera dira. Jon Larrañaga izan da taldeko azkarrena 49 minutu erabiliz zeharkaldia egiteko. Segundo batzuk geroago iritsi da Alex Miranda.

 

Gipuzkoako probarik garrantzitsuenaren aurretik, igerilari asko Ondarrura

 

Gerturatzen ari da Getaria-Zarautzeko zeharkaldiak, baina aurretik Izarraitzeko igerilariek datorren uztailaren 16an izango dute aukera egindako lana erakusteko Ondarroan ospatzen den ohiko igeriketa zeharkaldian.

Gainera Ziortza eta Iban entrenatzaileak bertan izango dira, taldeko igerilari eskolarrei laguntzen aukera izango dutelako hauek beraien neurrira egindako igeriketa zeharkaldi batean parte hartzeko.

Beste behin aste polita datorkigu klubean,

Gora Izarraitz!!!

Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Larrañaga eta Miranda Izarraitzeko ordezkariak Getariako San Anton Biran. sarreran