Zorionak Aroa!

Izarraitz igeri elkartetik Aroa Azkune igerilaria zoriondu nahi dugu asteburu honetan egin duen lanagatik.

Esan genuen bezela aurreko asteburuan, Aroa Malagara joan zen euskal selekzioarekin alebin mailako Espainiako txapelketan parte hartzera.

Ilusioz eta urduritasunez beteta abiatu zen, baina horrek ez dio eragotzi lan paregabea egitea.

Banakako bi probatan aritu da eta bietan bere marka onena lortu du. Ostiral arratsaldean 200m bular proban 3:12:53 egin zuen 17. postuan bukatu zuelarik eta zapatu goizean aldiz, 1:28:51 denborarekin 14. postuan geratu zen 100m bularren.

Errelebo probarik ez du egin azkenean, eta horrek pena eman dio, baina ziur gaude esperientzia honekin izandako gauza onak eta txarrak balio izango diotela etorriko diren lehiaketetarako.

Benetan zorionak egin duzun lanagatik Aroa, pozik egotekoa da eta!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zorionak Aroa! sarreran

Aroa Azkune Euskal selekzioarekin Malagara

Ostiral honetan, otsailak 25, izarraitzeko igerilaria den Aroa Azkunek, Malagarako bidea hartuko du goizean goiz euskal selekzioarekin alebinen Espainiako txapelketan parte hartzeko.

Txapelketa lau jardunaldi izango ditu eta Aroa banakako bi probatan arituko da, 200 metro bular ostiral arratsaldean eta 100 metro bular zapatu goizean. Horiez gain, errebeloren batean parte hartuko duela uste dugu.

Iadanik esan digu urduri dagoela eta normala da, baina badakigu esperientzia polita izango dela. Bertan, lagun berriak egingo ditu eta ondo arituko delakoan gaude gogor entrenatu baitu.

Gainera, oso taldekide onak dauzka eta kartel bat egin diote beraien animoak trasladatu nahian.

Zorte on eta asko gozatu esperientzi berri honetaz!

Benjamin eta alebin maila, Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aroa Azkune Euskal selekzioarekin Malagara sarreran

Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Mirari Goenaga

Joan den zapatuan eta igandean, otsailaren 19an eta 20an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkartetik Julen Artetxe, Maiana Uria, Nora Eizagirre, Anne sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Ane Azkue eta Noa Garate aritu ziren. Igandean, gaixorik, Ane Azkue baja izan zen.

Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Tolosan.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 26 marka pertsonal.
  • Mirari Goenagak 200 metro estiloan udako Espainiako Txapelketarako minima lortu zuen eta 400 estilo eta 200 tximeletan, minimatik oso gertu geratu zen.
  • Urrezko domina bat (Mirari Goenegak), zilarrezko hiru domina (Mirari Goenagak bi eta Anne Sagarmendik bat) eta brontzezko bi domina (Anne Sagarmendik) lortu zituzten.

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

 

Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan sarreran

Gure masterrak sariarekin etxera VIII. Mikel Trueba Memorialean lehiatu ostean

Otsailaren 19a historiara pasako den egun bat izango da Izarraitz Igeri Elkarteko master sailarentzat.

Arestian aipatzen bagenuen master lehiaketa batetara hurbildu den igerilari gehien txapelketa zela astebukaera honetakoa eta azkenengo proban lehen aldiz parte hartuko zuela 8×50 libreko errelebo mixto bat 4 emakumez eta 4 gizonez osatutakoa, ez dira esku hutsik itzuli eta klubeko trofeoen kolekzioan sari bat gehitu dute.

Emaitza ofizialak Bizkaiko Igeriketa Federazioan jarri arte egun batzuk itxaron beharko badugu ere, Izarraitz Igeri Elkarteak VIII. Mikel Trueba Memorialean 3. postuan amaitu du.

Orokorrean aurretik igerilariek zituzten denborak hobetu edo berdindu dituzte, eta azpimarratzekoa izan da 4 igerilarik debuta egin dutela master mailako 25 metroko igerileku bateko txapelketan.

Aurki talde teknikotik denboraldiko lehiaketen lehen zati honen balantzea egingo da, baina aurreratu daiteke taldeak orokorrean bai entrenamenduetan eta baita lehikaetetan aurrerapauso bat egin duela.

Normaltasun baten barruan bizi ahal izatea laguntzen du, baina merituak igerilariek dute astero saio ezberdinetan lortzen dutelako entrenatzaileak jarritako lana aurrera eramatera.

Aurki iritsiko dira ur irekietako zitak eta horietara begira jarriko dira poliki-poliki.

Bejondeiela, eta Gora Izarraitz!!!

Albisteak, Masterrak, Sariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gure masterrak sariarekin etxera VIII. Mikel Trueba Memorialean lehiatu ostean sarreran

Master igerilari ugari Santurtziko Memorial Mikel Trueban lehiatuko dira

Larunbat honetan goizeko 10:00etatik aurrera, Santurtziko igerilekuan masterrentzako VIII Memorial Mikel Trueba ospatuko da eta bertan izango dira Izarraitzeko Master Igerilariak.

 

Espedizioa 14 lagun osatzen dute eta azpimarratzekoa izango da 4 emakumeren parte hartzea egun horretan. Horiei esker Izarraitzeko Master proiektuko historian zehar lehiaketa ofizial batean parte hartuko duen 8×50 libre mixto-ko lehenengo erreleboa osatuko baita.

 

Entrenatzen fin dabiltza igerilariak denboraldiko helburu nagusiak gertu ez dauden arren, baina horrelako egunek aukera ematen diete errutinatik aldentzeko eta luzea izan daitekeen neguko lanak goxatzeko.

 

Lanak ondo egiteko gogorik ez zaie faltako eta disfrutatzera aterako dira.

Gora Izarraitz!

Masterrak, Premasterrak, Sariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Master igerilari ugari Santurtziko Memorial Mikel Trueban lehiatuko dira sarreran

Alebin mailakoentzat teknifikazio jardunaldia

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, gure taldeko Jokin Artetxe (2008), Mikel Ezama (2009), Aroa Azkune (2010) eta Malen Ezama (2011) igerilariak datorren zapatuan Donostian izango dira teknifikazio saioan.  Jardunaldia goizeko 10:45etatik aurrera izango da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Gure taldekideak, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango dute beste taldeetako igerilariak ezagutzeko.

Ondo ibili eta disfrutatu!

Albisteak, Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin mailakoentzat teknifikazio jardunaldia sarreran

Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketa, Tolosan

Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango da, Tolosako Usabal Igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.

Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte-eta.

Gure taldeko 8 igerilari (mutil 1 eta 7 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • –  Julen Artetxe: 800 m. libre, 400 m. libre eta 1500 m. libre.
  • –  Maiana Uria: 400 m. libre, 100 m. tximeleta eta 400 m. estilo.
  • –  Nora Eizagirre: 400 m. libre, 200 m. estilo eta 400 m. estilo.
  • –  Anne sagarmendi: 100 m. estilo, 1500 m. libre eta 800 m. libre.
  • –   Mirari Goenaga: 200 m. estilo, 400 m. estilo eta 200 m. tximeleta.
  • –   Nahia Amenabar: 200 m. estilo, 400 m. estilo eta 100 m. bular.
  • –   Ane Azkue: 200 m. estilo, 400 m. estilo eta 800 m. libre.
  • –   Noa Garate: 200 m. estilo, 400 m. estilo eta 100 m. bular.

Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.

ZORTE ON !!!

Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketa, Tolosan sarreran

Maier Lizarzaburu gustura egindako lanakin

Pasa den asteburuan Palmako (Herrialde Katalanak) Son Hugo igerilekuan lehiatu zen junior eta infantil mailakoen Lurralde Federazioen arteko Espainiako X. Txapelketa. Bertan, gure taldeko Maier Lizarzaburuk parte hartu zuen.

Hauek izan ziren Maierren emaitzak:

  • 200 metro bizkarren eta 2:24:68 denborarekin, 7. postua eta marka pertsonala.
  • 100 metro bizkarren eta 1:08:28 denborarekin, 13. postua eta marka pertsonala.
  • 4 x 100 estilo proban, Maier Lizarzaburuk lehen postan, 100 bizkarren, 1:08:09 denborarekin, aurreko egunean lortutako marka pertsonala hobetzea lortu zuen.

Orain hurrengo lehiaketetarako ahalik eta oberen prestatzera!

Zorionak!

Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maier Lizarzaburu gustura egindako lanakin sarreran

Alebinak txukun Azkoitian

Atzo Azkoitian Alebinen Ligako 4. jardunaldian igeri egin zuten izarraitzeko lau igerilarik. Lehenengo proba 400 metro libre izan zen eta urduritasuna nagusi izan arren, nahiko txukun jardun ziren. Bigarrengo proban, 100 metro bizkar, gogoak eta indarrak nagusitu ziren eta froga honetan ere denbora onak egitea lortu zuten.

Beraz, esan dezakegu ondo haritu zirela eta hurrengoa prestatzen hasiko gara bihartik aurrera.

Zorionak laukote!

Alebinen liga, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak txukun Azkoitian sarreran

Zapatuan, Alebinen ligako laugarren jardunaldia

 

Zapatu honetan, otsailak 12, atzeratutako alebinen 4. jardunaldian parte hartuko dute gure igerilariak. Azkoitiko Elkarguneko igerilekuan jokatuko da eta 400 metro libre eta 100 metro bizkar probatan arituko dira lehian. Bertan parte hartuko duten igerilariak honako hauek izango dira; Aroa Azkune, Jokin Artetxe, Mikel Ezama eta Iker Esteban.

Beroketak arratsaldeko 15:00etan hasiko dira eta beraz, igerilekuko sarreran 14:50etan elkartuko gara. Txapelketaren hasiera aldiz, 16:00tan izango da.

Zorte on eta aupa Izarraitz!

Alebinen liga, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Alebinen ligako laugarren jardunaldia sarreran