Zapatu honetan, urriak 23, alebin ligako lehen jardunaldia jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bi urtetan geldirik egon eta gero, berriro martxan gara. Izarraitzetik 6 igerilarik parte hartuko dute Oñatiko txapelketan; Jare Manterolak, Aroa Azkunek, Iker Estebanek, Mikel Ezamak, Jokin Artetxek eta Aratz Odriozolak.
Igeri egingo dituzten frogak honako hauek izango dira; 200 metro libre eta 100 metro bular.
Oñatira joateko, Azpeitiko igerileku aurrean elkartuko gara 13:30etan kotxeetan banatzeko, Oñatiko igerilekuko sarreran 14:15etan egon ahal izateko.
Txapelketa 15:30etan hasiko da eta aspaldiko partez, guraso eta jarraitzaileak ikusteko aukera izango dute.
Zapatuan, urriaren 16an, LH3ko eta LH4ko Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak prestatutako egutegiari jarraituta.
2020ko otsailaren 29an ospatu ziren azkeneko aldiz igeri topaketa hauek. Zapatukoa, LH3ko eta LH4ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.
Egitaraua honako hau da:
* EGUNA: urriaren 16a (larunbata)
* IGERILEKUA: 6 kalekoa.
* ORDUTEGIA: LH-3.-4 MAILAKO IKASLEAK (burbuilaka)
* ALDAGELAK: arropa aldageletan kendu, norbere motxilan sartu eta igerileku barrura eramango du ikasle bakoitzak. Barruan, ikastetxeka antolatuta egongo den guneetan jarriko dituzte motxilak.
* IKASLE KOPURUA: kale bakoitzean, 10-13 ikasleko/ratioa/orduko
Animo eta ez ahaztu betaurrekoa eta uretako txanoa!
Ziortza Torrontegui ondarrutarra dugu Izarraitz Igeri Elkarteko entrenatzaile berria.
Ziortza, igerilaria izandakoa da eta esperientzia ere badu entrenatzaile bezala. Azken urteetan, Ondarru Igeri Taldean eta Huescako “Club Atletismo Huesca”n aritu da.
Zapatuan, irailaren 11ean, jokatu zen Donostian, Kontxa Badiako 77. Igerialdia. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxa Badiako 77. Igerialdiak. Eguraldi eta Itsaso ederrarekin animoso asko joan ziren gure igerilariak probara.
Aurrena, infantilek eman zioten hasiera Easo Igeriketa Taldeak antolatutako igerialdiari. 72 infantil mailako igerilarik bukatu zuten 740 metro inguruko igerialdia.
Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatu zuten gaztetxoak, ondo moldatu ziren. Hona hemen parte hartu zuten taldekideak:
Ane Azkue.
Mirari Goenaga.
Maiana Uria.
Noa Garate.
Absolutuetan, berriz, 11:45etan lehen taldeak hasiera eman zion probari, Talde desberdinetan banatuta zeuden igerilariak, izen emateko garaian akreditatu zuten denboraren arabera.
Izarraitzeko absolutuek, itsas zeharkaldien denboraldi arraro honetan erakutsi duten maila onarekin jarraitu zuten. Zapatuko proban, lehen postuetan bukatu zuenak, Rafa Zubeldia izan zen. Rafak hirugarren postua eskuratu zuen master 2 mailan.
Azpeitiarren sailkapenak honako hauek izan ziren
Rafa Zubeldiak 13. postua eta 3. master 2 mailan.
Julen Urangak 56. postua.
Nora Uriak 114. postua.
Eider Bereziartuak 120. postua
Nagore Alberdik 151. postua.
Iñigo Uriak 228. postua.
Aritz Unanuek 241. postua.
Unai Lizartzak 309. postua.
Alejo Azkuek 340. postua.
Datorren zapatuan, irailaren 18an, VII. Flysch Beltza igeri zeharkaldia jokatuko da. Ibilaldia Mutrikotik Debara izango dute. Bertan, Izarraitzeko igerilariak izango dira parte hartzen.
Zorionak guztiei eta zorte on datorren zeharkaldian!
Maider Aizpurua entrenatzaileak gure artean urte asko egin ondoren, pasa den denboraldia izan zuen azkenekoa. Urte hauetan gure taldeko igerilari gaztetxoei erakutsi dizkie igeriketako teknikak, eta taldeak izan dituen lorpenak, neurri baten, Maiderren lanari esker lortu dira.
Guzti horrengatik, mila esker Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik, eta zorte ona iza dezazun opa dizugu hastera zoazen etapa berrian.
Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko, momentuz, master eta masterplus ataletan daude hutsuneak. Master edo masterplus mailetan izena eman nahi izanez gero, emailez edo telefonoz jarri harremanetan, izarraitzigerielkartea@gmail.com edo deitu 607 49 85 00 (Iban Perez).
Gaztetxoen mailetan, txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat dago. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira (Iban).
Bestalde, aurten, arreta zerbitzu presentziala izango dugu igerilekuko bulegoan: (datorren asteartetik aurrera)
Aurreko astean, abuztuaren 3an hasi eta 7ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu da Kanarietako Las Palmasen. Bertan, gure taldeko Maialen Sudupe (absoluto gaztea), Uxue Etxeberria (juniorra), Alazne Sudupe (juniorra) eta Maier Lizarzaburu (juniorra) izan dira.
Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu dira.
Hona hemen emaitzarik esanguratsuenak:
Maialen Sudupek bi brontzezko domina, 50 eta 100 bizkar probatan.
Klubeko sei errekor berri bakarkako probatan. Maialen Sudupek 50 tximeletan absolutuen errekorra. Uxue Etxeberriak 400 estiloetan 17 urtekoen errekorra. Alazne Sudupek 800 librean absolutuen eta 17 urtekoen errekorrak eta 1500 librean ere, absolutuen eta 17 urtekoen errekorrak ezarri zituen.
Klubeko 4×100 estilo erreleboko errekor berria.
Zortzi marka pertsonal
Hiru B final, 17 urtekoen bi final eta 16 urtekoen final bat.
Bukatu dute denboraldia Udako Espainiako txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoak.
Espainiako txapelketakatalean publikatua|Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan (Maialen Sudupek bi brontzezko domina). sarreran
Uztailaren 23ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 15.520. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu zen: Iosu Garate Artetxe, Izarraitz Igeri Elkarteko master plus atalekoa.
Gaur, asteazkena eta Azpeitiko Udal igerilekuan, Iosu Garatek, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteko Xabier Aldalur eta Izarraitz Igeri Elkarteko Julen Estebanen eskutik jaso du saria; Bertan Elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 eurotako bonoa.
Zorionak Iosu eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi eta Bertan Elkarteari!
Abuztuaren 3an hasi (bihar) eta abuztuaren 7ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Kanarietako Las Palmasen, Metropoleko igerilekuan. Bertan, gure taldeko Maialen Sudupe (absolutua), Uxue Etxeberria (juniorra), Alazne Sudupe (juniora) eta Maier Lizarzaburu (juniora) izango dira.
150 taldeetako 594 igerilari (324 gizonezko eta 270 emakumezko) izango dira Las Palmaseko txapelketan.
Gure igerilariek, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:
Maialen Sudupe (2002): 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.
Uxue Etxeberria (2004): 100 metro bizkar, 100 metro bular, 200 metro bular eta 400 metro estilo.
Alazne Sudupe (2004): 800 metro libre eta 1500 metro libre.
Maier Lizarzaburu (2005): 200 metro bizkar.
Horiez gain, 4 x 100 estilo erreleboa lehiatuko dute.