Isaac Pousada entrenatzaileak Basque Team 2020ko beka lortu du

Gure entrenatzailea den Isaac Pousadak Basque Team  2020ko beka lortu du igeriketa egokituko atalean.

Zorionak Isaac eta segi orain arte bezala lanean!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Isaac Pousada entrenatzaileak Basque Team 2020ko beka lortu du sarreran

2019-2020 denboraldiaren bukaera

Hil honen amaieran, 2019-2020 igeriketa denboraldia bukatuko dugu. Martxoaren erdialdeaz geroztik, Covid-19-a dela eta, ezin izan dugu egin gehien gustatzen zaiguna, igeri. Horretaz gain, denboraldi amaieran egiten diren jarduerak ere ezin izan ditugu burutu, gaztetxoentzako txangoa eta bazkaria eta helduentzako denboraldi amaierako afaria.

Oporrak hartzera goaz, baina denboraldi berriaren itzulera nolakoa izango den kezkarekin. Teknikariek eta Batzordekideak, denboraldi berria normala izango balitz bezala prestatu dugu. Ea hala den.

Azkenik, eskerrak eman nahi diegu Izarraitz familia osoari, pandemia osoan erakusten ari diren pazientzia eta eskuzabaltasunagatik. Mila esker!

Orain disfrutatu oporretan eta zaindu!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2019-2020 denboraldiaren bukaera sarreran

Errifa-takoak jasotzeko egunak

Urtero bezala, aurten pixkat beranduago, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu. Zuzendaritza Batzordeak erabaki du, gure igerilariek 2019-2020 denboraldiaren erdia baino gehiago aritu direnez entrenatzen, errifa-takoak 100 boletokoak izan beharrean 50ekoak izango direla.

Saria, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa izango da.

Errifa-takoak jasotzeko honako egun eta ordu hauetan egongo gara igerilekuan:

  • Uztailaren 22an; eguerdiko 12:00 etatik 13:00 tara eta arratsaldeko 18:00tatik 19:00etara.
  • Uztailaren 23an: eguerdiko 11:00 tatik 13:00 tara.

Mila esker guztiei!

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Errifa-takoak jasotzeko egunak sarreran

2019-2020 denboraldiko zozketa

Urtero legez Izarraitz Igeri Elkarteak antolatzen duen zozketak, aurten aldaketak izan ditu Covid-19ak eragindako pandemia dela eta. Alde batetik errifa-takoak 50 boleto izango ditu eta bestetik saria ere desberdina izango da.

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, aurtengo saria 1000€ ko bonoa izango da BERTAN ELKARTEKO dendetan gastatzeko.

Izarraitz Igeri Elkartetik esker ona adierazi nahi dio Bertan Merkatari Elkarteari erakutsitako eskuzabaltasunagatik.

 

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2019-2020 denboraldiko zozketa sarreran

2020-2021 TALDEEN ANTOLAKETA

COVID-19 sortutako egoera berezi honetan Izarraitz igeri Elkartea osatzen dugunok lanean jardun dugu zuen seme-alabek datorren denboraldian ahalik eta baldintza hoberenetan igeri egiten jarrai dezaten.

Nahiz eta hurrengo hilabeteek zein norabide izango duten inork ez dakien, 2020-2021 denboraldiaren behin- behineko antolakuntza eta plangintza egin dugu.

Zuek betetako formularioak jaso ondoren saiatu gara igerilari bakoitzaren nahi eta beharrak asetzen. Hala ere, denen nahiak betetzea ezinezkoa denez, taldeen homogeneotasuna mantentzeko eta ahalik eta saioen kalitate hoberena bermatzeko aldaketa batzuk egin behar izan ditugu.

Bertan ikusi dezakezue taldeen antolaketa, eta hurrengo orrietan talde bakoitzaren osaketa:

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2020-2021 TALDEEN ANTOLAKETA sarreran

2020 – 2021 denboraldiko txandak aukeratzeko formulario digitalak

Apirilaren 25ean argitaratutako oharrean aipatu bezala, hemen atxikitzen zaizkizue 2020-21 denboraldirako zuen seme/alabentzako txandak aukeratzeko formulario digitalak, eta aurrez taldean dauden umeak LEHENTASUNA IZANGO DUTELA argi utzi nahi duguJaiotze urtearen arabera, aukeratu dagokion esteka eta eskaturiko informazioa arretaz bete.
Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat Izarraitz Igeri Elkartetik eta animo, laister izango gara eta uretan !!
Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2020 – 2021 denboraldiko txandak aukeratzeko formulario digitalak sarreran

Adierazpena Master eta Premaster igerilariei

Masterrak, Oharrak, Premasterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Adierazpena Master eta Premaster igerilariei sarreran

GURASOENTZAT OHARRA

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GURASOENTZAT OHARRA sarreran

Iban entrenatzailearekin solasten konfinamenduan

Pasa den astean Izarraitzeko hiru igerilari Iban entrenatzailearekin ibili dira solasten: Ander Beobide (Premaster), Aitor Fernandez (Master) eta Julen Esteban (Master). Youtubeko gure kanalean igo ditugu bideo solasaldi hauek nahiko bazenute ikusi (lotura).

– Ander Beobide: “Aurreko urtean hasi nintzen nire kasaka. Igeriketa oso gogorra da eta aukeria izanda Premasterrekin igeri egiteko, bertan oso gustora ari naiz”.

– Aitor Fernandez: “Animar a toda la gente del mundo del deporte, que son enfermeros o amigos medicos que tenemos en común. Darle toda nuestra mayor admiración que en estos momentos se lo merecen”.

 – Julen Esteban: “Etorkizunean gazte mailatan modifikazioren bat edo beste sartuko dugu. Master eta Premasterretan gustora gaude, “Voto de confianza” emango diogu entrenatzaileari eta jarraituko dugu proiektuarekin.”

Ikusten duzuen bezala, Izarraitzeko familiak aurrera jarraitzen du faltan botatzen dugun igerilekua itxita badago ere.

Egun bat gutxiago itzultzeko.

Gora Izarraitz!

Hona hemen bideoak:

Albisteak, Masterrak, Premasterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iban entrenatzailearekin solasten konfinamenduan sarreran

 

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude sarreran