
Gaurko egunez, orain dela 35 urte, guraso talde batek, Izarraitz Igeri Elkartea martxan jarri zuen.
Mila esker lehen urrats hura emateagatik!

Gaurko egunez, orain dela 35 urte, guraso talde batek, Izarraitz Igeri Elkartea martxan jarri zuen.
Mila esker lehen urrats hura emateagatik!

Zapatuan, otsailaren 29an, Ikasleen Igeriketa Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta kimuentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Hain zuzen, LH3ko, LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleen denboraldiko bigarren topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.
Honako hau da ordutegia:
Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.
Animo eta zuen zain gelditzen gara!

Maier Lizarzaburu Elene Sudupe
Joan den zapatuan eta igandean, otsailaren 22an eta 23an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.
Izarraitz Igeri Elkartetik Maier Lizarzaburu, Nora Uria, Judith Odriozola eta Elene Sudupe aritu ziren .
Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta, nahiz eta azken asteetan azterketak eta lesio batzuengatik ez zeuden %100ean, txapelketa txukuna eta jarrera oso ona erakutsi zuten.
Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
Maier Lizarzaburuk negu parteko denboraldia bukatzeko, Oviedon izango da martxoaren 11tik martxoaren 15era Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan.
Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango da, Irungo Azken Portu kiroldegiko Igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 17:00etan.
Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte-eta.
Gure taldeko 4igerilari izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:
Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.
ZORTE ON !

Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe igerilariak Bartzelonan izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, “ Alejandro López Sarian” parte hartzen. Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen, junior eta absoluto mailako 19 igerilari izan ziren.
Bartzelonako txapelketan, goi mailako igerilariak eta goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan dugu. Irailean, denboraldi haseran, gure igerilari gazte hauek, ez zuten sinistu ere egingo otsailean horrelako sari batean parte hartuko zutenik. Esperientzi ona, aberasgarria eta giro ederra izan dute selekzioarekin joan diren guztiak.
Igerileku luzean (50 m.) urteko lehen txapelketa izan arren, gure bikotea emaitza txukunak lortuta itzuli da etxera. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:
Zorionak eta segi lanean!

Datorren astebukaeran, otsailaren 15ean eta 16ean, Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe igeriketako Gipuzkoako Selekzioarekin Bartzelonako “ Alejandro López Sarian”-an arituko dira lehian. Uxue Etxeberriak azken unean, ikasketagatik, Bartzelonara ez joatea erabaki du.
Zorte on bikote!

Joan den asteburuan, otsailaren 8an eta 9an, infantil, junior, absolutu eta igeriketa egokitu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Bergarako Agorrosin igerilekuan. Iñaki Etxeberriak, Maialen Sudupek, Intza Odriozolak, Uxue Etxeberriak, June Zubizarretak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Nora Uriak, eta Elene Sudupek hartu zuten parte. Judith Odriozola baja izan zen azken unean.
Izarraitzekoek txapelketa ona egin zuten. Ia guztiek aurreikusitako helburuak bete zituzten Bergarako txapelketan.
Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
Hurrengo txapelketak Irunen eta Iruñean izango dituzte gure igerilariek. Infantilek, Euskal Herriko Txapelketa Irungo Azken Portu igerilekuan jokatuko dute eta juniorrak eta absolutuen aldiz, Iruñeako Amaya igerilekuan lehiatuko dute EH-ko txapelketa.
Zorionak guztiei egindako esfortzuagatik!
Nora Uria Bergarako txapelketan
Eguneratu ditugu klubeko masterren errekorrak. Ikus ditzakezue errekor berriak TALDEKO ERREKORRAK klikatuta.