Asteburuko sariketetan ere bikain

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari helduek bi sariketa desberdinetan hartu zuten parte joan den asteburuan. Udako Txapelketa garrantzitsuak bertan direla-eta, hilabeteetan eginiko lana azaleratzen ari dira pixkanaka.

Ostiral arratsaldean Ander Etxabek, Iñaki Etxeberriak, Asier Ganzarainek eta Maialen Sudupek Eibarko XXIX. San Juan Sarian hartu zuten parte. Lau proba jokatu ondoren, finalean sartzea lortu zuten Iñaki Etxeberriak, Asier Ganzarainek eta Maialen Sudupek . Finaletan berriz, Maialen Sudupek lehen postua eta Iñaki Etxeberriak  hirugarren postua lortu zuten infantil mailan. Horrez gain, lorpen hauek eskuratu zituzten Eibarko sariketan;

  • 12 marka personal.

Zapatu arratsaldean Irungo San Martzial Sarian izan ziren gure taldekieak. Guztiek lan bikaina egin zuten Irunen. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • Udako Espainiako Txapelketako gutxieneko berri bat: Jone Goenaga, 100 bizkar (1’06’’57)
  • 12 marka personal.
  • Klubeko 2 errekor: Jone Goenaga, 50 bular 35’’94(16 urte eta absolutua) eta 800 libre, 9’23’’55 (16 urte eta absolutua).
  • 3 urrezko domina: Jone Goenaga: 800 libre, 50 bular eta 100 bizkar.
  • Zilarrezko domina 1: Maialen Sudupe, 100 bizkar.
  • Brontzezko domina 1: Maialen Sudupe, 400 libre.

Asteburuan lortutako emaitza onek indarra ematen die gure igerilariei denboraldiko azken txanpari aurre egiteko.

Animo neska-mutilak!

      

 

 

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuko sariketetan ere bikain sarreran

Izarraitzeko helduek bi hitzordu dituzte asteburuan

Asteburu honetan, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek bi sariketa izango dituzte. Ostiralean, 19:45an hasita, XXIX. Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Zapatu arratsaldez (16:00), berriz, Irungo Azken Portu igerilekuan XXV. San Marcial Sarian izango dira.

Datozen asteburuetan, udako txapelketa garrantzitsuak izango dituzte eta sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko balio izaten dute.

Zorte on eta egurre!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko helduek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Larunbatean XXXI. Txantxiku sarira joango dira gaztetxoak

Larunbat honetan, gure taldeko Benjamin eta Alebinak Oñatira joango dira XXXI. Txantxiku sarian parte hartzera. Txapelketa arratsaldeko 15:30-etan hasiko da.

13100868_1069596703137437_5999912917806552770_n-2

Benjaminen kasuan denboraldiko azkeneko txapelketa izango da. Txapelketa honetarako igerilari bakoitzak bakarkako proba bat aukeratu ahal izan dute. 2008-2007. urteen artean jaiotako igerilariak 50m-tako probak izango dituzte eta  2006. urtean jaiotakoak tximeleta 50m edo 100m gainontzeko estiloetan. 2005-2003. urteen bitartean jaiotakoak berriz 100m tako probak izango dituzte.

Txapelketa berezia izaten da Oñatikoa. Txapelketa honetan ligako jardunaldietan lehiatzen ez diren igerilarien aurka lehiatzen. Gipuzkoatik kanpoko talde bateren bat ere gonbidatua izaten da txapelketa honetara.

Bertara desplazatu ahal izateko, Izarraitz Igeri Elkarteak autobusa eskeiniko die igerilariei 13:30etan.

Animo eta zorte on guztiei!

Serieak:

Txantxiku Saria

 

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Larunbatean XXXI. Txantxiku sarira joango dira gaztetxoak sarreran

Joan den asteburuko lehiaketetan ere ondo aritu dira Izarraitzeko igerilariak

Joan den zapatu goizean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 3. GIF Sariketan; eta, Azkoitiako Elkargune Kiroldegiko igerilekuan, Udaberriko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldian.

Azpeitiko igerilariek maila polita erakutsi zuten bi lehiaketetan.

Hona hemen, bi lehiaketetako lorpen esanguratsuenak:

UDABERRIKO LIGAKO 3. JARDUNALDIAN

– 4 marka pertsonal.

– Asier Zubiaren debuta lehiaketa ofizialean.

  1. GIF SARIAN

– 10 marka pertsonal.

Animo eta segi lanean,  hitzordu garrantzitsuak gainean ditugu!

 

Helduen ligak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Joan den asteburuko lehiaketetan ere ondo aritu dira Izarraitzeko igerilariak sarreran

Triatloi arrakastatsua bere lehendabiziko aldian

Pasa den larunbatean, lehendabiziko aldiz Azpeitian triatloi bat ospatu genuen. Hasieratik, kirol hau ezagutaraztea nahi izan dugu umeen artean, eta jasotako erantzunarekin balorazio positiboa jaso dugu.

Urte hasieratik hona, hilean behin saio bana egiten saiatu gara, amaieran triatloi bat burutzea baitzen gure asmoa.

Triatloiak harrera oso ona izan zuela uste dugu, honen adibidea da guztira 34 parte hartzaile izan genituela, honetaz gain giro ederra bizi izan genuen bertan. Parte hartzaileak hiru kategoria ezberdinetan banaturik zeuden, Benjaminak (25m igeri-1km bizikletan-500m korrika), Alebinak (50m igeri-1,7km bizikletan-1km korrika) eta Infantilak (100m- 3,4km bizikletan- 1,7km korrika).

Triatloia probatzeko aukera eskaintzea lortu dugunez eta ideia honekin pixkanaka aurrera egitea gustatuko litzaigukenez bide hau ere jorratuko dugu hemendik aurrera.

Triatloi atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Triatloi arrakastatsua bere lehendabiziko aldian sarreran

Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte datorren asteburuan, Donostian eta Azkoitin.

Zapatu goizean, infantil, junior eta absolutuko igerilariek 3. GIF Saria jokatuko dute. Sariketa Donostian izango da, Paco Yoldi igerilekuan, 10:00etan hasita. Izarraitzetik, Ander Etxabe, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria,  Asier Ganzarain, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak joango dira Donostiara.

Azkoitiko Elkargune kiroldegiko igerilekuan, berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia izango da, 10:00etan hasita. Proba horretarako izena eman duten taldekideak Maider Etxezabal, Ixak Gesalaga eta Asier Zubia  dira. Asier Zubia, lehen lehiaketa izango du eta animo eta zorterik onena opa nahi diegu.

Zorte on guztioi!

Helduen ligak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

EUSKADIKO JOKO ESKOLARRETAN ERE BIKAIN GUREAK

Pasa den igandean Gasteiz-ko Mendizorrotza-ko igerilekuan Euskadiko joko eskolarrak ospatu ziren.

Bertara, gure alebin kategoriako 10 igerilari eta entrenatzailea joan ziren Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen. Igerilari askorentzat lehendabiziko aldia izan zen Araba nahiz Bizkaiako igerilarien aurka lehiatzea. Normalean Gipuzkoan elkarren artean lehiatzen dira baina kasu honetan taldekide izan ziren guztiak.

jjee

Denboraldia azken txanpan dagoelarik, igerilarien hobekuntzak nabarmentzen dira, bai lortutako emaitzetan eta bai igeri egiteko moduan ere. Lortutako emaitzekin gustora izan ziren denak eta horrek balio du.

Uxue Etxeberria-k azpimarratzeko emaitza lortu zuen 100m bular estiloan. Irabazteaz gain, uztailean Bartzelonan ospatuko den udarako Espainiako txapelketarako gutxiengoa lortu zuen, zorionak Uxue!

ZORIONAK ETA SEGI HORRELA!!!!!

Emaitzak:

JOKO ESKOLARRAK

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EUSKADIKO JOKO ESKOLARRETAN ERE BIKAIN GUREAK sarreran

Zapatu polita eta baikorra IX.Sara Carracelas Sarian

Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak IX. Sara Carracelas igeriketa egokituko saria antolatu zuten pasa den zapatuan. Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian izan ziren gure taldeko Ander Idoeta, Lander Uria eta Jurdan Arakistain txapelketa horretan parte hartzen.

Errenteriako sariketan, proba hauetan parte hartu zuten:

  • Ander Idoetak: 50 libre, 50 bizkar, 100 libre eta 50 tximeleta.
  • Lander Uriak: 50 libre, 50 bizkar, 100 libre eta 100 bizkar.
  • Jurdan Arakistainek: 25 libre, 50 libre, 50 bizkar eta 100 libre.

Sariketan parte-hartzaile asko izan arren, gure hirukoteak maila ona erakutsi zuen eta  oso gustura itzuli ziren etxera egindako lanarekin.

Zorionak eta segi igeriketarekin disfrutatzen!

Igeriketa egokitua, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatu polita eta baikorra IX.Sara Carracelas Sarian sarreran

EKAINAREN 3AN, XANJUANDEGIN, GAZTETXOENTZAKO TRIATLOIA

IZARRAITZ Tri-k antolatuta

NOIZ : Ekainak 3 goizeko 10:00 tan

NON : Azpeitiko igerilekuan + Ingurugiro Etxea bidean

IZEN-EMATE EPEA : Ekainak 2, 18:00 arte

NOLA : email bidez mezua bidali → izarraitzigerielkartea@gmail.com

ZIRKUITOA eta KOKAPENA : ikus eranskina

Baldin eta izen ematea gutxiengo batzuen barruan bada, hiru lasterketa desberdin antolatuko dira maila / kategoria desberdinentzat :

BENJAMINAK (2007-2008 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20 )

  • 25m igeri
  • 1000 m bizikletan
  • 500 m korrika

ALEBINAK (2005-2006 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20)

  • 50m igeri
  • 1700 m bizikletan
  • 1000 m korrika

INFANTILAK (2003-2004 urtetan jaiotako neska-mutilak, gehienez 20 )

  • 100m igeri
  • 3400 m bizikletan
  • 1700 m korrika

Gaztetxoentzako Triatloia 2017-06-03

Triatloi atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EKAINAREN 3AN, XANJUANDEGIN, GAZTETXOENTZAKO TRIATLOIA sarreran

Izarraitzeko hamabi igerilari alebin Euskadiko XXXVI. Eskolarteko Txapelketara

Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola,  June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, Maialen Aiertza, Iker Aizpuru, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, June Berasategi eta Nora Uria, Gipuzkoako selekzioarekin Gasteizen izango dira Euskadiko XXXVI. Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzen. Igandean izango da txapelketa Gasteizko Mendizorrotza  igerilekuan, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak.

Izarraitzeko igerilariek, honako probetan hartuko dute parte:

  • Intza Odriozola: 100 metro tximeleta eta 100 metro libre.
  • Uxue Etxeberria: 100 metro libre eta 100 metro bular.
  • Arantxa Sudupe: 200 metro estiloan.
  • Ilazki Odriozola: 100 metro estiloan eta 100 metro bular.
  • June Zubizarreta: 100 metro bizkar eta 400 metro libre.
  • Leiane lopetegi: 100 bular eta 800 metro libre.
  • Maialen Aiertza: 100 tximeleta eta 100 metro bizkar.
  • Iker Aizpuru: 400 metro estiloan eta 100 metro bular.
  • Alazne Sudupe: 400 metro estiloan eta 100 metro tximeleta.
  • Maier Lizarzaburu: 200 metro bizkar eta 100 metro estiloan.
  • June Berasategi: 100 metro bizkar.
  • Nora Uria: 400 metro estiloan.

Proba horiez gain, erreleboetako probetan ere arituko dira.

Zorte on eta egurre!

Alebinen liga, Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko hamabi igerilari alebin Euskadiko XXXVI. Eskolarteko Txapelketara sarreran