Joan den zapatuan eta igandean, uztailaren 1ean eta 2an, Euskal Herriko Udako alebinen txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan.
Gure taldeko 11 igerilari izan ziren bertan: Maialen Aiertza, Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola, Intza Odriozola, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Nora Uria, Nerea Urbieta, Maier Lizarzaburu eta June Berasategi.
Txapelketa hau denboraldiari amaiera emateko modurik onena izan da beraientzat. Gure igerilariek denboraldian zehar egin dituzten emaitzen saria izan da txapelketa honetan parte hartzea. Beste behin argi erakutsi dute estilo guztiak menperatzen dituztela eta hainbat proba ezberdinetan ikusi aha izan genituen.
Aitzol Agirregomezkorta entrenatzailea oso gustura gelditu da igerilariek txapelketa honetan eta denboraldian zehar eman duten mailarekin.
Tolosako txapelketan lortutako emaitza esanguratsuenak hauek izan ziren:
- Uxue Etxeberria, Euskal Herriko txapelduna 200 bular proban (Espainiako gutxiengoa).
- Maier Lizarzaburu, Euskal Herriko txapelduna 200 bizkar proban.
- Nora Uria, Euskal Herriko azpitxapelduna 800 libre proban.
- Nesken taldeko sailkapen orokorrean, 5. postua 33 taldetik.
Denboraldiko azkeneko zita, Bartzelonan jokatuko den Alebinen Udako Espainiako Txapelketa izango du Uxue Etxeberriak. Taldeko beste Alebin guztiek, merezitako oporrak hartuko dituzte.
Zorionak egin duzuen denboraldiagatik!
Datorren asteburuan hiru txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; Galdakaon, Tolosan eta Lekeition.
Joan den asteburuan, ekainaren 24ean eta 25ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Oihana Goenagak absolutu mailan parte hartu zuen; Ander Etxabek, Eva Astigarragak, Jone Goenagak eta Angela Ociok, berriz, junior mailan; eta Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga eta Maialen Sudupe infantil mailan lehiatu ziren.
Asteburu honetan, ekainaren 24ean eta 25ean, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko udal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 16:30etan.

Asteburu honetan, ekainaren 17an eta 18an, taldeko alebinek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Irungo Azken Portu kiroldegiko igerilekuan. Txapelketa, lau jardunaldietan banatuta izango da, eta, goizeko jardunaldiak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 16:30etan.

