Emaitza bikainak Euskal Herriko Txapelketetan

16864591_1334738016623303_6889403344517500856_n

16939662_1334729369957501_4496073951322285599_nPasa den zapatuan eta igandean, otsailak 25 eta 26, Euskal Herriko Neguko Txapelketak jokatu dira infantil, junior eta absolutuen mailan. Infantilak Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren, eta juniorrak eta absolutuek, aldiz, Iruñeko Amaya igerilekuan.

Junior eta absolutuen mailan aritu ziren Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi eta Angela Ocio, Iruñako Amayako igerilekuan. Infantil mailan, aldiz, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte, Irungo Azken Portu igerilekuan.

Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zen pasa den asteburukoa eta emaitza oso onak lortu zituzten Irunen nahiz Iruñean. Bakarkako probetan, 10 urrezko domina, zilarrezko 3 eta brontzezko beste 2 lortu zituzten.

Juniorrak eta absolutuek ondo aritu ziren eta lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

    • Urrezko 3 domina, zilarrezko 2 eta brontzezko beste 1.
    • 14 marka pertsonal.
    • Klubeko 4 errekor berri 50 metroko igerilekuan;

– Emakumezkoen 4×50 libre. 1:53:33 (Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Oihana Goenega eta Ainhoa Goenaga).
– Pablo Etxeberria, 50 bizkar 29:61 (Absolutua).
– Oihana Goenega, 100 tximeleta 1:06:79 (absolutua).
– Jone Goenega, 50 bular 38:54 (16 urte).

Infantilek, berriz, Gipuzkoako Txapelketan bezala, izugarrizko lorpenak eskuratu zituzten, hona hemen esanguratsuenak:

      • Espainiako txapelketetan parte hartzeko 5 gutxiengo berri:

– Maitane Goenagak 100 libre absolutua, 100 bizkar absolutua eta 200 bizkar.
– Maialen Sudupek 100 libre eta 400 estilo.

      • Urrezko 7 domina, zilarrezko 1 eta brontzezko 1 bakarkako probetan.
      • 13 marka pertsonal.
      • Klubeko 7 errekor berri.

– Iñaki Etxeberria, 100 libre 54:33 (16 urte).
– Asier Ganzarain, 100 tximeleta 1:05:22 (16 urte).
– Maitane Goenaga, 200 bizkar 2:19:30 (15 urte eta absolutua), 100 bizkar 1:04:50 (15 urte) eta 100 libre 57:98 (15 urte).
– Maialen Sudupe, 100 estilo 1:07:70 (15 urte) eta 400 estilo 5:10:79 (15 urte).

Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik aste batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.

Zorionak eta aupa Izarraitz!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Euskal Herriko Txapelketetan sarreran

Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko txapelketetara

14470640_1184150105015429_9160002793188165475_n

Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketetan hartuko dute parte: Iruñean eta Irunen.

1.- Neguko Euskal Herriko Junior eta Absolutuen Txapelketa (Iruña)

Zapatuan eta igandean junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Amaya igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik sei igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:

– Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
– Pablo Etxeberria: 100 metro libre, 50 metro bizkar eta 200 metro estilo.
– Oihana Goenaga: 100 metro libre, 50 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 50 metro libre.
– Jone Goenaga: 100 metro libre, 50 metro libre, 50 metro bular eta 400 metro libre.
– Angela Ocio: 200 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 50 metro bizkar.
– Nerea Berasategi: 100 metro libre, 800 metro libre eta 50 metro libre.

2.- Neguko Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Irun)

Zapatuan eta igandean baita ere, infantil mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Irunen (Azken Portu igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik bost igerilari joango dira Irunera eta honako probetan lehiatuko dira:

– Iñaki Etxeberria: 100 metro estilo, 100 metro libre eta 200 metro libre.
– Asier Ganzarain: 100 metro tximeleta. 100 metro libre eta 50 metro libre.
– Joanes Astigarraga: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.
– Maialen Sudupe: 100 metro libre, 100 metro libre eta 400 metro estilo.
– Maitane Goenaga: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.

Zorte on eta egurre!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko txapelketetara sarreran

Emaitza bikainak Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketan

img_1390Joan den asteburuan, otsailaren 18an eta 19an, infantil,  junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan eta  Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek, oso emaitza onak lortu zituzten.

Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria absolutu mailan lehiatu ziren. Eva Astigarraga, Ander Etxabe, Angela Ocio, Nerea Berasategi eta Jone Goenaga, aldiz, junior mailan. Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga,  Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga infantil mailan lehiatu ziren. Uxue Etxeberria alebina, lehiaketatik kanpo parte hartu zuen, Espainiako Txapelketarako Euskadiko selekzioa egiterakoan bere denborak kontutan hartu ahal izateko.

Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza eta aurreikusitako helburuak bete zituzten gure igerilariek Azpeitiko txapelketan. Hemendik aurrera eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsiko dute eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Espainiako txapelketetan parte hartzeko 4 gutxiengo berri:

– Jone Goenagak 100 metro libre proban.
– Iñaki Etxeberriak 200 metro libre proban.
– Maitane Goenagak 200 metro estilo proban.
– Maialen Sudupek 400 metro libre proban.

  • Klubeko 8 errekor berri:

– Iñaki Etxeberria: 50 libre, 25:32 (16 urte).
– Jone Goenaga: 50 bular, 37:01 (16 urte), 100 bular, 1:19:97 (16 urte) eta 800 libre, 9:27:51 (16 urte).
– Maitane Goenaga: 200 estilo, 2:25:01 (15 urte).
– Maialen Sudupe: 100 bizkar, 1:05:71 (15 urte) eta 200 bizkar, 2:21:40 (15 urte).
– Emakumezkoen 4×100 libre, 4:00:93 (Jone Goenaga, Maitane Goenaga, Ainhoa Goenaga eta Maialen Sudupe).

Guztira 31 marka pertsonal lortu zituzten gure neska-mutilak asteburuan. Gipuzkoako Txapelketako dominak berriz, Infantil mailan bakarrik banatzen dira eta, hamar urrezko, hiru zilarrezko eta lau brontzezko domina lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, eta mutilak erreleboetan, bi brontzezko domina lortu zuten (4×200 librean eta 4×100 estiloetan).

Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, ‘fina’ taularen arabera egin zituzten sailkapenak eta gureak ez zuten lortu podiumera igotzea.

Gipuzkoako txapelketako taldezkako sailkapen orokorrean berriz, gure neskak, laugarren postua eskuratu zuten, mutilak bostgarrena eta sailkapen bateratuan laugarren postua lortu zuten.

Bestalde, zapatuan, otsailaren 18an, Gipuzkoako  Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal Igerilekuan. Gure taldeko Ander Idoetak, Iker Aizpuruk eta Lander Uriak parte hartu zuten bertan. Aurreko denborak hobetu zituzten eta gustora gelditu ziren egindako lanarekin.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Bukatzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu antolaketa eta kronometratze lanetara etorri ziren guztie, erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiako Udala, Errotaundi okindegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Luba Aholkularitza, Rocha´s Chopper eta Kantoi taberna.

Gipuzkoako Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketan sarreran

Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa asteburuan, Azpeitian

kartela-2017-web Datorren asteburuan, otsailaren 18an eta 19an, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Izarraitz Igeriketa Elkarteko taldeko infantilak, juniorrak eta absolutuak hartuko dute parte txapelketan. Neguko lehen lehiaketa garrantzitsua dute asteburukoa, eta helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.

Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 16:30etan. Beroketak egiteko, ordea, lehenago irekiko da igerilekua, 08:30etan goizean eta 15:00tan arratsaldean.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Zorte on guztiei!

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa asteburuan, Azpeitian sarreran

IGERIKETA EGOKITUKO TXAPELKETA TOLOSAN

img_1073Zapatu honetan, otsailak 18, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa egingo da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan, 10:00etan hasita.

Izarraitzetik hiru igerilari izango dira bertan, Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria Konporta Taldea ordezkatuz.

Zorte on hirukote eta disfrutatu!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGERIKETA EGOKITUKO TXAPELKETA TOLOSAN sarreran

GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA, AZPEITIAN

Hona hemen kartela:

kartela-2017-web

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA, AZPEITIAN sarreran

Izarraitzekoak Castellonen egindako lanarekin gustura

img-20170211-wa0018Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Castellonen izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 37 igerilari izan ziren. Txapelketak aukera paregabea ematen die beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik infantiletan seigarren postua eta juniorretan zazpigarrena lortu zituen. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Iñaki Etxeberriak, 100 metro librean 14. postua, eta 50 metro librean 11. postua.

– Maialen Sudupek, 100 metro tximeletan 11. postua, 200 metro tximeletan 15. postua, 400 metro estiloetan 13. postua, eta 200 metro estiloetan 11. postua.

– Maitane Goenagak, 100 metro librean 6. postua, 50 metro librean 5. postua, 100 metro bizkarren 3. postua, eta 200 mertro librean 5. postua.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu dute gure taldekideek.

Castelloneko txapelketan, 7 marka personal, 2 Neguko Espainiako minima berriak (Iñaki Etxeberriak 50 eta 100 metro libreetan) eta 3 klubeko errekor berri (Iñaki Etxeberriak 50 metro librean 16 urtekoetan, Maialen Sudupek 100 metro tximeletan 15 urtekoetan eta absolutuetan eta 400 metro estiloetan 15 urtekoetan eta absolutuetan) lortu dituzte gure igerilariak.

Markak hobetu ez dituzten probetan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honi esker, martxoaren 18tik martxoaren 20ra Gijonen izango den infantilen eta juniorren Neguko Espainiako Txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik bost aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.

Gijoneko txapelketaren aurretik, Gipuzkoako (Azpeitian) eta Euskal Herriko  txapelketak izango dituzte gure igerilariak.

Zorionak eta segi prestatzen!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak Castellonen egindako lanarekin gustura sarreran

Emaitza bikainak eskolarteko 50 metrotako proben sarian

16508457_1321123497984755_6980050097308802068_nTaldeko txikienak eskolarteko 50 metroko proben txapelketaren finalean aritu ziren igandean, Legazpiko Bikuña igerilekuan. Azpeititik 19 igerilari joan ziren, eta igerilari bakoitzak 50 metroko tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Horietatik zortzi igerilari, gainera, 4×50 metro libre mistoko erreleboetan ere aritu ziren.

Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik hona asko hobetu dutela. Horren harira, emaitza oso onak lortu zituzten: urrezko lau domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste hiru. Dominarik lortu ez zuten igerilariak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Legazpiko txapelketan.

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:

  • 2008. urtekoak. 50 metro bular: Jokin Artetxe (7.).
  • 2007. urtekoak. 50 metro bizkar: Nora Zubizarreta (3.). 50 metro bular: Miren Iturzaeta (3.), Joanes Lizarzaburu (1.), Jakes Larrañaga (3.). 50 metro libre: Anne Sagarmendi (1.) eta Nahia Esteban (12.).
  • 2006. urtekoak. 50 metro tximeleta: Elene Sudupe (1.) eta Amane Goenaga (9.).
  • Benjaminen errelebo mistoa 4×50 librean ( Jakes Larrañaga, Maiana Uria, Joanes Lizarzaburu eta Anne Sagarmendi) lehen postua.
  • 2005. urtekoak. 50 metro bular: Nerea Urbieta  ez zen sailkatu berdinketa-hausteko egin zen proban. 50 metro tximeleta: Maier Lizarzaburu (10.).
  • 2004. urtekoak. 50 metro bizkar: Intza Odriozola (3.) eta June Zubizarreta (10.).  50 metro bular: Uxue Etxeberria (2.), Ilazki Odriozola (8.) eta Iker Aizpuru (10.).  50 metro libre: Maialen Aiertza (9.).
  • Alebinen errelebo mistoa 4×50 librean ( Uxue Etxeberria, Mikel Etxeberria, Intza Odriozola eta Iker Aizpuru) 10. postua.

Azkenean, txapelketako sailkapen orokorrak egin ziren eta, igerilari bakoitzak lortutako puntuak batu eta gero, Izarraitzeko neskek hirugarren postua lortu zuten. Mutilek, berriz, 9. postua.

Zorionak denei eta segi horrelaxe!

16508458_1321122337984871_716987760777983757_n   16640640_1321122651318173_5217755009524084638_n

16708668_1321122307984874_1753587747716912662_n  16708621_1321122807984824_1749456593105246639_n

16649547_1321122331318205_486263414744062694_n16730412_1321123444651427_1003170554211839090_n

16602975_1321122527984852_6795568046573273295_n   16708314_1321123171318121_7709451601924390097_n

 

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak eskolarteko 50 metrotako proben sarian sarreran

Izarraitzeko 19 gaztetxo izango dira Legazpin

img_1151Igandean, otsailak 12, Eskolarren 50 metrotako proben sariko finalak jokatuko dira Legazpiko Bikuña igerilekuan. Bertan, gure taldeko 19 igerilarik hartuko dute parte. Aurreko zapatuan Azpeitian ospatutako kanporaketetan lortu zituzten finaletako txartelak.

Autobusa 8:00ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 9:00ean hasiko dira, eta txapelketa, 10:00ean.

Zorte on denei!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko 19 gaztetxo izango dira Legazpin sarreran

GIPUZKOAKO NEGUKO IGERIKETAKO TXAPELKETA 2017

Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Gipuzkoako Neguko Igeriketako Txapelketarako.
Azpeitiko Udal Igerilekuan jokatuko da otsailaren 18an eta 19an.
Zorte on guztiei!

Gipuzkoako Txapelketak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOAKO NEGUKO IGERIKETAKO TXAPELKETA 2017 sarreran