Izarraitz TRI bigarren jardunaldia

 Larunbat honetan Izarraitz Tri-k 2. jardunaldia eskeiniko du LH4 eta DBH1 bitarteko ikasleentzat arratsaldeko 16:00-tatik aurrera eta bi orduko iraupena izango du. Jardunaldi hau Azpeitiko eta Azkoitiko umeei irekita egongo da eskaintza.

Jardunaldi honetan bizikletarekin ariketa eta  jolas ezberdinak burutuko direnez, bizikleta eta kaskoa izatea beharrezkoa izango da.

Ume kopurua mugatua izango da, gehienez 30, honenbestez, aurrez izen ematea egitea beharrezkoa izango da. Izen ematea burutu ahal izateko, izarraitz.ie@hotmail.com-era umeen izen abizenak eta adina idaztea nahikoa izango da.

Izen emateen arabera, zein lekutan elkartuko garen erabakiko da.

Triatloi atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz TRI bigarren jardunaldia sarreran

Izarraitzeko hiru igerilari Neguko Espainiako Infantil Txapelketan

Zapatuan, martxoak 18, hasi eta asteartea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Gijonen (Asturias).

Iñaki Etxeberriak (infantila), Maialen Sudupek (infantila) eta Maitane Goenagak (infantila) ostiralean, animoz beteta, bidaiatuko dute Gijonera.

Txapelketa horri begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko. Hiruren artean 11 probatan hartuko dute parte. Hona hemen bakoitzaren probak:

  • Iñaki Etxeberriak, 100 librean eta 50 librean.
  • Maialen Sudupek, 100 bizkarren, 100 tximeletan, 200 bizkarren eta 200 estiloetan.
  • Maitane Goenagak, 100 librean, 100 bizkarren, 50 librean, 200 librean eta 200 bizkarren.

Zorte on eta egurre!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko hiru igerilari Neguko Espainiako Infantil Txapelketan sarreran

Iker Aizpuru gustura, Oviedon egindako lanarekin

Iker Aizpuru igerilaria Oviedon, (Asturias, Espainia) izan zen Euskadiko selekzioarekin absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen, joan den asteburuan

Euskadiko selekzioa 13 igerilarik osatzen zuen, 10 gizonezko eta 3 emakumezko eta azkenean, iaz bezala, bostgarren postua lortuta itzuli ziran etxera. Txapelketak, Iker Aizpururi aukera paregabea ematen dio beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko.

Ikerrek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituen:

  • 50 metro bizkarren, 36. postua.
  • 100 metro bizkarren, 38. postua.
  • 200 metro bizkarren, 12. postua.
  • 100 metro bularren, 27. postua.
  • 200 metro estiloetan, 13. postua.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu du Izarraitzeko taldekideak.

  • 4×100 metro librean, Euskadik 5. postua.
  • 4×100 metro estiloan, Euskadik 4. postua.

Igerilari azpeitiarra absolutu mailan Euskadiko selekzioarekin aritu den aurreneko aldia izan du eta hala ere, txapelketa bikaina egin du.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaio hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Zorionak Iker!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru gustura, Oviedon egindako lanarekin sarreran

Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan izango da

 

 

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak, gure taldeko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du, datorren zapatuan eta igandean, martxoaren 11n eta 12an, Oviedoko (Espainia) Parque Del Oeste igerilekuan jokatuko den absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

Txapelketan bakarkako proba hauetan hartuko du parte: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar, 100 bular eta 200 estiloetan.

200 kirolaritik gora izango dira txapelketan eta horien artean, Euskadiko selekzioko 13 igerilari, 10 gizonezko eta 3 emakumezko.

Iker Aizpuruk, debuta egingo du euskal selekzio absolutuarekin Oviedoko txapelketan.

Iaz Sabadellen jokatutako txapelketan, Euskadik bostgarren postua lortu zuen eta aurten berriz, Javier de Aymerichek zuzendutako Euskadiko taldeak, postu hori berdindu edo hobetzeko asmoz dijoazte Oviedora.

Bestalde, Igandean, martxoaren 12an, Ander Idoeta eta Lande Uria Legazpiko Bikuña igerilekuan izango dira Egokituko Legazpiko Txapelketan parte hartzen.

Ikerrek ilusioz eta gogotsu ordezkatuko du Euskadiko Selekzioa, eta Anderrek eta Landerren berriz, ziur gaude euren ahalegin guztiak egingo dituztela txapelketa on bat egiteko.

Zorte on eta gozatu!

Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan izango da sarreran

Ainhoa eta Oihana gustura Zaragozan egindako lanarekin

Zaragozan izan dira Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, “Ciudad de Zaragoza” sarian parte hartzen.

Goenaga ahizpek oso emaitza onak lortu zituzten. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia proba guztietan egin zituzten denborak oso onak izan dira. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • Ainhoa Goenagak; 200 bizkarren 4. postua, 50 bizkarren 5. postua eta 100 bizkar proban 6. postua.
  • Oihana Goenagak; 50 librean 2. postua, 100 librean 2. postua eta 200 librean 3. postua.

 

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Zorionak eta segi lanean!

Espainiako txapelketak, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa eta Oihana gustura Zaragozan egindako lanarekin sarreran

Taldeko txikiak oso ondo aritu ziren zapatuan

                                      Benjaminek 3. jardunaldia hasi aurretik (Oñati)

                                               Alebinek Legazpiko Bikuña igerilekuan

Joan den zapatuan, martxoaren 4ean, benjaminek Oñatiko Zubikoa igerilekuan eta alebinek berriz, Legazpiko Bikuña igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako 3. jardunaldia eta alebinen ligako 5. jardunaldia jokatzen.

Oro har emaitza oso onak lortu arren, nabarmena da denboraldiaren erdi aldera iritsi garela eta aldi berean igerilariak asko hobetu direla.

Egin behar izan zituzten proben artean, errespetu handia eman ohi duten probak zeuden, hala nola: 200 metro bular, 400 metro estiloak eta 100 metro tximeleta, besteak beste. Urduritasuna nabarmena izaten da honelako probak egin aurretik. Dena den, edozein distantzia eta edozein estiloetan lehiatzeko arazorik ez dutela argi erakutsi zuten gure igerilariek beste behin.

Segi horrela!

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Taldeko txikiak oso ondo aritu ziren zapatuan sarreran

Lehen Hezkuntzako ikasleek igeriketa topaketa izan zuten zapatuan

img_2336-copiar

Joan den zapatuan, Eskola Kirol Aniztasun egitasmoaren baitan, LH 3ko, LH 4ko, LH 5eko eta LH 6ko ikasleek 2016-2017 ikasturteko bigarren igeri-topaketa izan zuten Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu zituzten ur jokoetan ikastetxeetako 210 haurrek hartu zuten parte.

Aurreko urteko topaketan egindakoari jarraituz, kirol munduan denetik frogatzen ari diren haur horiei aukera desberdin eta dibertigarri bat eman zitzaien zapatuan Azpeitiko igerilekuan.

Hona hemen, goiz eder honen lekuko argazki bilduma:

img_2236-copiar

 

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lehen Hezkuntzako ikasleek igeriketa topaketa izan zuten zapatuan sarreran

Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga Gipuzkoako Selekzioarekin

fotoevento3739Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa Goenaga (1997) eta Oihana Goenaga (1999) igerilariak aukeratu ditu Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, martxoaren 4ean eta 5ean, Zaragozako “Ciudad de Zaragoza” sarian parte hartzeko.

Ainhoa Goenagak bakarkako proba hauetan parte hartuko du; 50 bizkar, 100 bizkar eta 200 bizkar. Oihana Goenagak berriz, 50 libre, 100 libre eta 200 libre probatan parte hartuko du.

Stadium Casablanca igerilekuan proba ugaritan hartuko dute parte bi egunetan eta, ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Gipuzkoako selekzioa.

Zorionak eta zorte on!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga Gipuzkoako Selekzioarekin sarreran

KZL-ko 3. jardunaldia eta Alebinen ligako 5. jardunaldia

Larunbat honetan Oñatiko igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikienek, txapelketa 15:15-ean hasiko da eta bertara autobusez desplazatuko dira gure igerilariak. Oñatira joan ahal izateko autobusa 13:15n izango da.

Honako probak burutuko dituzte gure taldeko igerilariek:

2008. urtean jaiotakoak 50 metro bular.

2007. urtean jaiotakoak 100 metro bular.

Erreleboetan berriz, 2008. urtean jaiotakoak eta 2007. urtean jaiotakoak 6×25 metro tximeleta mixtoa

2006. urtean jaiotakoak eta 2005. urteko mutilak 50 metro libre eta 200 metro bular. Erreleboetan berriz 4×50 metro bizkar.

Gure alebinen kasuan (2004. urteko neka-mutilak eta 2005. urtean jaiotako neskak) honako probak izango dituzte.

12885791_1033400906757017_3272691703983480997_o

400 metro estiloak.

100 metro libre.

Erreleboetan 4×100 metro tximeleta.

SERIEAK:

serieak-legazpi

serieak-oñati

Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KZL-ko 3. jardunaldia eta Alebinen ligako 5. jardunaldia sarreran

Lehen Hezkuntzako ikasleen 2. igeri topaketak izango dira zapatuan

img_0099-copiarDatorren zapatuan, martxoak 4, Ikasleen 2. Igeri Topaketak izango dira, Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Horrela, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.

Honakoa da ordutegia:

– LH5 eta LH6ko ikasleek 09:30etatik 10:30era.

– LH4ko ikasleek 10:30etatik 11:30era.

– LH3ko ikasleek 11:30etatik 12:30era.

Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.

Animo eta zuen zain gelditzen gara!

Eskola Kirola atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Lehen Hezkuntzako ikasleen 2. igeri topaketak izango dira zapatuan sarreran