Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Gipuzkoako Neguko Igeriketako Txapelketarako.
Azpeitiko Udal Igerilekuan jokatuko da otsailaren 18an eta 19an.
Zorte on guztiei!
Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Gipuzkoako Neguko Igeriketako Txapelketarako.
Azpeitiko Udal Igerilekuan jokatuko da otsailaren 18an eta 19an.
Zorte on guztiei!
Euskadiko Igeriketa Federazioak Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean, otsailaren 11ean eta 12an, Castelloneko (Espainia) Gaetá Huguet igerilekuan jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.
Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte: Iñaki Etxeberriak 50 metro librean eta 100 metro librean, Maialen Sudupek 100 metro tximeleta, 200 metro tximeleta, 200 metro estiloan eta 400 metro estiloan, Maitane Goenagak 50 metro librean, 100 metro librean, 200 metro librean eta 100 metro bizkarren. Horiez gain, erreleboko frogetan ere arituko dira.
Ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa eta ziur gaude euren ahalegin guztiak jarriko dituztela txapelketan.
Zorte on!
Taldeko txikienak zapatuan Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren, eskolartekoen 50 metroko proben sariko kanporaketetan parte hartzen. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte, eta erreleboetan ere bai.
Izarraitz elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten eta, horren ondorioz, datorren otsailaren 12an igerilari asko izango ditugu sari horretako finaletan. Kanporaketetan (lau egoitzetako emaitzak kontuan hartuko dira) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala, Legazpin jokatuko diren finaletan.
Zorionak guztioi eta ondo prestatu finaletarako!
Zapatuan, otsailak 4, eskolarren 50 metrotako proben sariko kanporaketak jokatuko dira Azpeitiko Udal Igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.
Gure zonaldeko egoitzan, talde eta ikastetxe hauetako igerilariek parte hartuko dute: Legazpi, Bergara, Aloñamendi, Urbat, Zubiaurre, Izarraitz, Elgoibar H.I., San Bartolome, San José Ikastola, Santa Teresa, Almen Ikastola, Arimazuri, Arizmendi K.E., Arrasate H.E., Gazteluondo eta Kurtzebarri H.E.
Kanporaketetan, lau egoitzak kontuan hartuta, lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala datorren astean Legazpin.
Igerilekua 15:00etan irekita egongo da. Beraz, beroketak 15:00etan hasiko dira, eta txapelketa, 16:00etan.
Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta beste behin gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldeko txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik.
Zorte on guztiei!
Bestalde, Gipuzkoako Igeriketa Federazioko teknikoak antolatu dute zapatu honetarako juior mailako entrenamendu bateratu bat Donostiko Paco Yoldi igerilekuan. Bertan izango da, besteak beste, gure taldeko Jone Goenaga.
Joan den zapatuan eta igandean, hilaren 28an eta 29an, Izarraitz Igeri Elkarkarteko Lander Uria eta Iker Aizpuru azpeitiarrak Valdemoron (Madril, Espainia) izan dira Euskadiko selekzioarekin, Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Emaitza onak lortuta itzuli dira handik; izan ere, Euskadiko selekzioak hirugarren postua lortu du sailkapen orokorrean.
Azpeitiar bikoteak bakarkako probetan emaitza bikainak lortu ditu txapelketan. Iker Aizpuruk 100 metro bizkar proban 3. postua 1:22:13 denborarekin, 100 metro estiloetan 1. postua 1:23:44 denborarekin, 50 metro bizkarren 1. postua 37:00rekin eta 100 metro bularren, 1. postua 1:32:03 denborarekin. Azkenean eta bakarkako sailkapenean , lau proba horien baturarekin, infantil mailan, txapelketako bostgarren onena izan da. Iaz, alebin mailan, Espainiako txapeldun izan zen Iker Aizpuru.
Lander Uriak ere lan bikaina egin du txapelketan; 100 bizkarren 12. postua 1:50:62 denborarekin, 100 librean 35. postua 1:54:40rekin, 50 bizkarren 16. postua 49:36rekin eta 50 librean berriz, 27. postua 44:46 denborarekin.
Lander Uriaren lana ezinbestekoa izan da Euskadik hirugarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.
Zorionak bikote!

Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilak 28 eta 29, Lander Uria eta Iker Aizpuru Valdemoron izango dira Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.
Lander Uriak 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko du parte. Iker Aizpuruk, aldiz, banakako foga hauetan lehiatuko da: 50 bizkar, 100 bizkar, 100 bular eta 100 estilo. Horrez gain, errelebo probetan ere lehiatuko dira.
Iker Aizpuruk igeriketa egokituko alebin mailan urrezko domina lortu zuen iaz. Ea aurtengo txapelketan ere podiumea igotzeko aukera duen.
Zorte on eta disfrutatu bikote!

Angela Ocio
Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Azkoitiko Elkarguneko kiroldegiko igerilekuan Neguko Ligako laugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.
Azkoitiko jardunaldian Ander Etxabek, Eva Astigarragak, Jone Goenagak, Nerea Berasategik, Angela Ociok, Ixak Gesalagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte.
Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek entrenamendu bezala hartzen baditu ere, orokorrean esan daiteke, denbora onak egin zituztela taldeko igerilariak. Laster, neguko txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira, eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.
Zapatuko jardunaldiko konturik aipagarrienak honako hauek izan ziren; 9 marka pertsonal, eta Ander Etxabek lortu zuen gutxieneko denbora 200 metro librean Azpeitian jokatuko den Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko.
Zorionak eta segi bide horretatik!
Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Azkoitiko Elkarguneko kiroldegiko igerilekuan. Jardunaldia 10:00etan hasiko da.
Zorte on denei!

Pasa den astebukaeran, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek bi lehiaketetan hartu zuten parte. Azpeitian eta Eibarren hain zuzen ere izan ziren jardunaldiak.
Joan den zapatu arratsaldean izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Ligako laugarren jardunaldia, Eibarko Ipurua kiroldegiko igerilekuan.
Honakoak izan ziren Eibarren lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Iker Aizpuru, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Nerea Urbieta, Maier Lizarzaburu, June Berasategi eta Nora Uria. Ilazki Odriozola, Alaia Juaristi eta Alaitz Mendizabal baja izan ziren azken momentuan.
Eibarko jardunaldian, 200 metro bular eta 100 metro tximeleta probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4×100 bizkar erreleboko proba ere izan zuten.
Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Eibarren. Zorionak Eibarrera joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.
Bestalde, zapatuan eta ordu berean, Izarraitzeko txikienak Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldian parte hartzen. Gure igerilari txikiak ilusio handiz eta gogotsu joan arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik.
Benjamin txikienak, adinaren arabera, 50 metro libre edo 100 metro libre eta 6×25 bizkar errelebo mistoak izan zituzten.
Azken urteetako benjaminek berriz, 50 metro bizkar probarekin hasi ziren. Bigarrengo proba berriz, 100 metro libre edo 200 metro libre proba izan zuten lehiatzeko. Horiek 4×50 tximeleta errelebo proba ere izan zuten, bai neskek eta bai mutilek.
Azpeitian izandako jardunaldian, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren, hala ere, estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta, dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.
Zorionak!