Leire Ceciaga hirugarren postuan sartu zen helmugan proba luzean.
Pasa den zapatuan III. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatu zen Saturraran, Mutriku eta Deba artean. Izarraitz Igeri Elkartetik sei igerilarik parte hartu zuten; Aitzol Agirregomezkortak, Alberto Circujanok, Pablo Etxeberriak eta Koldo Larrañagak proba motzean eta, Leire Ceciagak eta eta Iñaki Etxeberriak berriz, proba luzean.
Denboraldiko azkeneko itsas zeharkaldi ofiziala izan zen eta gustura gelditu ziren egindako lanarekin gure taldekideak. Leire Ceciagak, proba luzean, hirugarren postua lortu zuen emakumezkoen sailkapenean eta beste behin podiumean izan zen.
Hona hemen bakoitzaren postuak eta denborak:
Proba motzean (Mutriku-Deba 3.000 metro):
Aitzol Agirregomezkorta, Alberto Circujano, Pablo Etxeberria eta Koldo Larrañaga
Proba luzean (Saturraran-Deba 6.500 metro):
Iñaki Etxeberria eta Leire Ceciaga proba hasi aurretik.
Zorionak taldeko guztioi udan egin duzuen lanagatik!
Zapatuan, irailaren 24ean, III. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibarko Urbat I.K.E.-k antolatuta.
Igerialdi luzeak 6.500 metro izango ditu eta 10:30etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3.000 metrotako luzera izango du eta 11:30etan irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.
Izarraitz Igeri Elkarteko sei igerilari daude izena emanda, Aitzol Agirregomezkorta, Leire Ceciaga, Alberto Circujano, Pablo Etxeberria, Iñaki Etxeberria eta Koldo Larrañaga. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk.
Animo eta zorte on!
Juankar Arellano Itzurun-Arranpla zeharkaldiko proban.
Igaro dira oporrak, lanera bueltatu garenean izan dugu bai zer esan eta zer entzun… Ez dakit zein lekutan ibili diren batzuk, ez dakit nongo puntan beste batzuk. Eta ni hemen ibili naizela esanez, harro.
Gure kostaldetik igerian eta egun zoragarri batzuk disfrutatzen ibili naiz. Guztia, aurten etxean gelditu naizelako eta igeritarako joera eman didalako. Aukera izan dut Gipuzkoa eta Bizkaiko kostan hainbat zeharkaldi egiteko eta, bide batez, herri horiek ezagutzeko. Barruko turismoa egiteko aukera izan dut: gure herri honetako bide ezberdinetatik barrena ibiliz.
Eta guzti horren arrazoia, ba urte osoan Izarraitz igeri elkartean Masterretan ibili naizela da. Astero hiru edo lau saiotan igerian entrenatzen ibili naiz. Gai izan naiz uda honetan zortzi itsas zeharkaldi egiteko, kilometro eta erdikoak zein hiru kilometrotakoak. Denak hasi eta denak amaitu ditut. Inongo presiorik gabe eta lotsarik ez pasatzeko moduan (burutik ere ez zait pasatzen lotsa pasatu behar denik ia azkenak iritsitakoan ere), nire neurrian eta nire erritmoan. Zeharkaldi bakoitza disfrutatzen eta lagunarteaz gozatzen egin dut.
Ikasturtea hasi berri dugu eta aurten ere jarraitzeko asmoarekin nago. Eta harro 4. kalea aldarrikatu nahi dut. Dabiltzala triatletak lehen kalean, igerilariak bigarrengoan, baina popularrok ere gure lekua eta esparrrua behar dugu. Popularrok gehiago izateko jendea animatu nahiko nuke. Adina ez da aitzakia bat— beteranoetan sartuko naiz ikasturte honetan—, gogoa eta borondatea besterik ez da behar. Buruko osasuna eta fisikoa indartzeko balio du igeri egiteak, eta oreka hori egunerokotasunean antzematen da. Beraz, animatzea besterik ez zait gelditzen. 4. kalea guztiontzat!
Denboraldi berria ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 1ean, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatuko dugu. Egun horretarako ekintza hauek antolatu ditugu:
Animatu zaitez, egun ederra igaroko dugu eta!
Iazko sarituak.
Datorren zapatuan, Irailak 17, goizeko 11:30etatik aurrera, Legazpiko Latxartegi zinean 15/16 denboraldiko Igeriketa Gala ospatuko da. Bertan, Ur-zeharkaldietako Gipuzkoako Ligako sariak, Waterpoloko Liga Eskolarreko sariak, Igeriketako Neguko eta Udaberriko Ligetako sariak eta igeriketako denboraldi amaierako sariak banatuko dira.
Igeriketako LIGEN kasuan saritutako klubek eta kirolariek LIGA horien araudian azaltzen denaren baitan garaikurrak jasoko dituzte. Denboraldi amaierako sarien kasuan, 2005ean jaitako emakumezkoek eta 2005, eta 2004an jaitako gizonezkoek kirol materiala erosteko 30€, 25€ eta 20€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte. 2004 eta 2003an jaiotako emakumezkoek eta 2003 eta 2002an jaiotako gizonezkoek kirol materiala erosteko 35€, 30€ eta 25€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte. 2002 eta 2001ean jaiotako emakumezkoek eta 2001 eta 2000ean jaiotako gizonezkoek kirol materiala erosteko 40€, 35€ eta 30€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte. Azkenik, JUNIOR-PROMESA-SENIOR mailetako kirolariek 200€, 150€ eta 100€-tako baleak, banan bana, jasoko dituzte.
Izarraitz Igeri Elkartetik sarituak hauek dira:
Leire Ceciaga, Jon Aizpuru, Jone Goenaga, Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, June Berasategi eta Maier Lizarzaburu. Baita ere, Izarraitz taldeak infantil mailako bigarren saria jasoko du nesketan eta sailkapen bateratuan hirugarren saria.
Elkarte guztietako sarituak, beren familiatakoak, taldeetako kideak, entrenatzaileak eta zuzendariak gala honetara gonbidatuta gaude.
Zorionak guztiei!
Gaur zapatua, irailak 10, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligako azkeneko itsas-zeharkaldia jokatu da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 72. Igerialdiak.
11:00etan hasi dira lehian 109 infantil mailako igerilari; 78 neska eta 31 mutil. Helduen lasterketan, berriz, 206 emakumek eta 514 gizonek hartu dute parte.
Gaurkoan, Izarraitz Igeri Elkarteak ordezkaritza handia izandu eta emaitzak ere onak izan ditu; hiru igerilarik podimera igotzea lortu dute, Maialen Sudupe (lehen postua infantiletan), Leire Ceciaga (hirugarren postua masterretan) eta Rafa Zubeldia (hirugarren postua mesterretan).
Izarraitzko infantilen emaitzak honako hauek izan dira:
Izarraitzeko eta Azpeitiar helduen emaitzak honako hauek izan dira:
Azken froga bukatu eta gero, datorren astean zehar jakinaraziko dute, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenak nola gelditu diren.
Zorionak denei!
Zapatuan, irailaren 10ean, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 73. Igerialdiak.
11:00etan infantilen kategoriakoei irteera emango zaio. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan lehen taldearekin hasiera emango zaio (hiru taldetan banatuta egongo dira igerilariak, izen emateko garaian akreditatu duten denboraren arabera). Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).
Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkaritza handia izango da zapatuko helduen proban, federatu eta popularren artean, Azpeititik 30 igerilaritik gora izena emanda baidaude. Izarraitzetik infantil mailan, sei igerilari (Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Ilazki Odriozola, Maialen Sudupe, Alazne Sudupe eta June Zubizarreta) bertan izango dira.
Ea aurtengo igerialdian igerilariak ibilbidean ez dituzten itsasontzien oztoporik izaten.
Bestalde, igandean Bilbon, Club Deportivoren 77. Igeriketa Zeharkaldia BILBOKO ITSASADARRA jokatuko da. Zeharkaldi honetarako, Pablo Etxeberria helduen proban eta Uxue Etxeberria infantil proban parte hartzeko izena emanda daude.
Zorte on guztioi!
Uztailaren 20ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 1.979. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Julen Esteban, taldeko masterra.
Gaur, asteazkena, jaso du saria Julenek Halcon Bidaiak-en bulegoan; Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia irabazi du, eta Maite Lazkano Azpeitiko Halcon Bidaiakeko arduradunaren eskutik jaso du saria.
Zorionak Julen eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi