Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon

leire txapela

IMG_1684

Zapatuan IV. Salome Campos Igerialdia jokatu zen Bermeoko portuan. Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilari joan ziren bertara; Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe eta Maialen Sudupe infantilak eta Cristina Alberdi, Xabier Aranburu, Juankar Arellano, Leire Ceciaga, Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia absolutuak.

Orain dela bi urte bezala, Maialen Sudupek infantil mailan eta 500 metroko igerialdian lehenengo postua lortu zuen, eta absolutuen 5000 metroko frogan, berriz, Leire Ceciaga izan zen helmugara aurrena iritsi zen emakumea. Izarraitzkoen emaitzak honako hauek izan ziren:

Infantil nesketan:

  • Maialen Sudupek 1. postua.
  • Uxue Etxeberriak 7. postua.
  • Ilazki Odriozolak 16. postua.
  • Alazne Sudupek txipakin arazoengatik ez da azaltzen sailkapenean.

Absolutuen 5000 metroko proban:

  • Pablo Etxeberriak 6. postua 1:04:33 denborarekin.
  • Rafa Zubeldiak 11. postua 1:07:24 denborarekin.
  • Iñaki Etxeberriak 28. postua 1:13:33 denborarekin.
  • Leire Ceciagak 34. postua eta lehen emakumea 1:15:19 denborarekin.

Absolutuen 1500 metroko proban:

  • Cristina Alberdik 49. postua 27:29 denborarekin.
  • Xabier Aranburuk 83. postua 30:29 denborarekin.
  • Juankar Arellanok 108. postua 33:03 denborarekin.
  • Edu Sudupek 123. postua 34:15 denborarekin.

Emaitza bikainak zapatukoak Izarraitz Igeri Elkartearentzat. Bi irabazleak, Leire eta Maialen, sari bikainarekin etorri ziren etxera. Beraien pisua hegaluze-kontserba potetan jaso zuten. Hau bai sari ederra!

Bikain aritu ziren antolatzaileak, urtez urte ospe eta partaidetza handitzen ari den itsas zeharkaldi honetan. Ea datorren urterako espigoiko obrak bukatuta dauden eta zeharkaldia bertatik ikusteko moduan garen.

Zorionak denoi!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Leire Ceciaga eta Maialen Sudupe garaile Bermeon sarreran

IZEN-EMATEEN ETA ORDUTEGIEN GAINEKO ARGIBIDEAK

Dakizuen bezala, Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko epea zabalik dago. Izen-ematea egiteko, igerilekuko sarreran aurkituko dituzue bete beharreko orriak.

Lehendik dabiltzan igerilariek ere ordutegia aukeratu beharra daukate denboraldi berrirako. Ordutegi hori urte osoan errespetatu beharko da, entrenatzaileek entrenamenduen kalitatea bermatu ahal izan dezaten; asmo berarekin, taldeko igerilarien kopurua ere mugatua izango da. Azpimarratu nahi dugu, 2008. urtean jaio diren igerilari asko falta direla (lehengo urtetik dabiltzanak) ordutegia aukeratzeko.

Orain arte jaso diren izen-emateekin osaturiko taldeak igerilekuko Izarraitz IEren bulego kanpoan ikusi daitezke.

Zalantzaren bat izanez gero, edo informazio gehiago nahi izanez gero, datorren astean bulegoko ordutegia honakoa izango da.

  • Asteartea: 15:00 – 17:00
  • Asteazkena: 11:00 – 13:00
  • Osteguna: 11:00 – 13:00

Ez bazaizue ondo etortzen ordutegi hau, deitu 607 49 85 00 zebakira eta hitzordua adostuko da.

Ondo izan.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IZEN-EMATEEN ETA ORDUTEGIEN GAINEKO ARGIBIDEAK sarreran

Amaia Mendizabal joan zaigu

image imageZoritxarreko eguna dugu gaur Izarraitz Igeri Elkartean. Amaia Mendizabal, gaztetan taldeko igerilaria eta orain bi igerilari gaztetxoen ama, gaur goizean zendu da.

Markel bere senarrari eta Mikel eta Unai bere semeei, Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik besarkada bat bidaltzen diegu

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Amaia Mendizabal joan zaigu sarreran

Bi podium Irlako Itsas Zeharkaldian

IMG-20160828-WA0002 (1)         IMG_1154

Igandean, abuztuak 28, Irlako XIX. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zen Donostiako badian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamazazpia igerilarik parte hartu zuten, sei infantil mailan eta hamaika helduen zeharkaldian.

Aurrenik, 11:30etan, infantil mailako 42 igerilari irten ziren, 26 neska eta 16 mutil, Donostiako hondartzatik, 600 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Guztiek igerialdi polita burutu zuten eta aipagarriena Maialen Suduperen bigarren postua izan zen.

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Maialen Sudupek 2. postua, Uxue Etxeberriak 9. postua, Ilazki Odriozolak 14. postua, June Zubizarretak 15. postua,  Alazne Sudupek 17. postua eta Leiane Lopetegik 20 postua.

IMG_1072

Ondoren, 12:30etan, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 450 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen eta guztira, 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak Santa Klarako irla zeharkatuz. Lehen aipatu bezala, Izarraitzetik hamaika igerilarik hartu zuten parte. Bakoitzak bere neurrian, maila ona erakutsi zuen. Aipagarriena, Leire Ceciagak lortutako 2. postua emakumezkoen master mailan.

Izarraitzekoak honako postuak lortu zituzten:

  • Pablo Etxeberria: 14. postua eta 8. senior mailan.
  • Rafael Zubeldia: 17. postua eta 5. master mailan.
  • Julen Agirrezabalaga: 35. postua eta 11. master mailan.
  • Iñaki Etxeberria: 41. postua eta 8. master 2 mailan.
  • Leire Ceciaga: 49. postua eta 2. master mailan.
  • Aiora Beristain: 65. postua eta 5. senior mailan.
  • Julen Esteban: 81. postua eta 27. master mailan.
  • Maider Etxezabal: 107. postua eta 11 senior mailan.
  • Eva Astigarraga: 124. postua eta 12 senior mailan.
  • Edu Sudupe: 323. postua eta 105 master mailan.
  • Juan Karlos Arellano: 359. postua eta 69. master 2 mailan.

IMG_1162

Zorionak guztioi!

Bestalde, datorren zapatuan eta Bermeoko portuan, IV. Salome Campos Igerialdian izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak.

 

Hemendik animo eta zorterik onena opa nahi diegu guztiei.

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi podium Irlako Itsas Zeharkaldian sarreran

IGANDEAN, IRLAKO XIX. IGERIKETA ZEHARKALDIA

 

travesia-cartl-2015 con foto4Igandean, abuztuak 28, Irlako XIX. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko hamazazpi igerilari daude izena emanda, hamaika, helduen igerialdian parte hartzeko eta sei, infantilen proban irtetzeko.

Hona hemen gure taldeko igerilariak:

Helduak;

Juan Karlos Arellano, Julen Arrizabalaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Leire Ceciaga, Julen Esteban,  Iñaki Etxeberria, Pablo Etxeberria, Maider Etxezabal, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia.

Infantilak;

Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe, Maialen Sudupe eta June Zubizarreta.

La Kontxako Atletiko Elkarteko egoitzaren paretik, goizeko 11:30etan irtengo dira infantilak. 600 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 12:30etan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla zeharkatuz.

Zorte on guztioi !!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IGANDEAN, IRLAKO XIX. IGERIKETA ZEHARKALDIA sarreran

Gustura Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian

ZUMAIAZapatuan, I. Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia jokatu zen Zumaian.

Itzurun hondartzan hasi eta Arbustaingo arranplaraino igeri egin behar zuten partaideak 3.000 metroko ibilbidea eginez. Zoritxarrez, itsasoa zakar zegoela eta, Taosa Igeri Taldeakoek, igerilarien segurtasuna bermatzeko, beste ibilbide bat prestatu zuten Urola Ibaiko Itsasadarrean.

Azken unean prestatu zuten ibilbidea zerbait motxagoa zen, baina horrek, ez zuen proba samurragoa egin. Izan ere, marea indar handiz zetorren ibaian gora eta lehen buiara joateko lanak izan zituzten igerilariek. Lehen buian bira eman zutenean, korrentea alde zuten eta horrela joan ziren Itsas kiroldegiko buiara. Hortik aurrera, berriro, korrentearen aurka igeri egin zuten helmugaraino.

Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilari hauek parte hartu zuten:
Julen Agirrezabalagak, Nagore Alberdik, Xabier Aranburuk, Juan Karlos Arellanok, Leire Ceciagak, Julen Estebanek, Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, Koldo Larrañagak, Dani Mayok, Iker Paredesek eta Rafa Zubeldiak.

Antolakuntza bikaina eta datozen urteetan ziur, Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldiak ospe handia hartuko duela Euskal Herriko itsas zeharkaldien artean.

Zorionak guztioi!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gustura Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian sarreran

Zapatuan Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia Zumaian

1609_TAOSA_DESIGN1_negativeDatorren zapatuan, abuztuak 20, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari helduek, Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian parte hartuko dute Zumaian.

Arratsaldeko 16:00tan emango zaio irteera probari Itzurun hondartzatik eta helmuga berriz, Arbustaingo arranplan izango da.
Itsaso zabalean zein ibaian zehar doan ibilbidea uztartzen ditu. Guztira 3.000 metroko zeharkaldia izango da non 2. 000 metro Itsaso zabalean egingo diren eta azken 1. 000 metroak Urolako itsasadarrean.
Itsas zeharkaldia marea goruntz dohala jokatuko da, ibai barruan segurtasuna areagotuz.
Igerilariek zeharkaldian aurkitzen dituzten boiak, igerilariaren eskubitara utzi beharko dituzte haitzetatik urrun mantentzeko.

Momentuz, gaur amaitzen da izen-ematea, Azpeititik honako igerilari hauek izena eman dute:
Julen Agirrezabalagak, Asier Aizpitartek, Nagore Alberdik, Xabier Aranburuk, Juan Karlos Arellanok, Leire Ceciagak, Julen Estebanek, Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, Koldo Larrañagak, Alaitz Olazabalek, Iker Paredesek eta Rafa Zubeldiak.

Zorte on eta disfrutatu!

1609_RECORRIDO

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia Zumaian sarreran

Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian

Atzo, Andramari eguna, Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilarik, 48. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.

IMG_0678     IMG_0857Infantil nesketan Maialen Sudupe izan zen garailea.

IMG_0802    IMG_0865Master mesketan Leire Ceciaga izan zen bigarrena.

Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 49 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, bost igerilarik hartu zuten parte. Guztiek igerialdi txukuna burutu zuten eta Maialen Sudupe Azkoitiarra izan zen garaile nesken artean.

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Maialen Sudupek 1. postua, Uxue Etxeberriak 9. postua, Ilazki Odriozolak 22. postua, Intza Odriozolak 24. postua eta Alazne Sudupek 26. postua.

Helduek, Zurriolako hondartzan hasi eta Kontxako hondartzaraino igeri egin zuten. Atzo, azken bi urtetan ez bezala, itsasoak ohiko ibilbidea egiten utzi zuen denon gozamenerako.

Guztira ia 500 parte hartzaile izan ziren, hauetatik, Izarraitz Igeri Elkarteko zazpi igerilari.

Helduen artean, Leire Ceciagak, (master mailan) lortu zuen podiumera igotzea. Hona hemen gure absolutuen postuak; Leire Ceciagak 56. postua eta master mailan 2., Rafa Zubeldiak 16. postuan hondartzaratu zen eta 6. master mailan, Iñaki Etxeberria 51. eta 7. master 2 mailan, Iker Paredes 203.  eta 56. Master mailan, Koldo Larrañaga 269. eta 17. beterano mailan, Nagore Alberdi 270.  eta 10. master mailan, Alaitz Olazabal 271. eta 11. master mailan eta Edu Sudupe 394. eta 116 master mailan.

Zorionak eta segi horrelaxe !

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Paseo Berriko igerialdian sarreran

TALDEKO ERREKORRAK

TALDEKO ERREKORRAK. 2016-07-31 ean eguneratuak

Errekorrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude TALDEKO ERREKORRAK sarreran

ASTELEHENEAN, 48. PASEO BERRIKO IGERIALDIA

paseo berria 2016Astelehenean, abuztuak 15, Paseo Berriko 48. Igerialdia ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko hamahiru igerilari daude izena emanda, zortzi, helduen igerialdian parte hartzeko eta bost, infantilen proban irtetzeko.

Hona hemen gure taldeko igerilariak:

Helduak;

Nagore Alberdi, Leire Ceciaga, Iñaki Etxeberria, Koldo Larrañaga, Alaitz Olazabal, Iker Paredes, Edu Sudupe eta Rafa Zubeldia.

Infantilak;

Uxue Etxeberria,  Ilazki Odriozola, Intza Odriozola, Alazne Sudupe eta Maialen Sudupe.

Nautikotik, goizeko 11etan, irtengo dira infantilak Kontxako hondartzaraino, 650 metrotako igerialdia egiteko. Gero, 12etan, irteera emango zaio, Zurriolako hondartzatik, helduen igerialdiari. Hauek, 2.959 metro egin beharko dute Kontxako hondartzaraino.

Zorte on guztioi !

Infografia

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTELEHENEAN, 48. PASEO BERRIKO IGERIALDIA sarreran