Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan

Las Palmas

Aurreko astean, uztailaren 13an hasi eta 17ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu da Kanarietako Las Palmasen. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua) eta Aiora Beristain (juniorra) izan dira Omar Urbieta entrenatzailearekin.

Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu dira.

Hona hemen bakoitzaren lana;

Aiora Beristain (2000 juniorra):

Nahiz eta Aioraren prestaketa espezifikoa EH-ko txapelketara begira egin, denbora onak lortu ditu Las Palmaseko txapelketan

–          50 metro librean: 28:80 denborarekin bere marka pertsonaletik zentesima batera gelditu zen. 2000ko nesketan 28. postua lortu zuen.
–          100 metro librean: 1:01:78 denborarekin, 2000ko nesketan 28. postua lortu zuen.
–          200 metro librean: 2:13:89 denborarekin bere marka pertsonaletik 21 zentesimatara gelditu zen. 2000ko nesketan 24. postua lortu zuen.

Aiora

Ainhoa Goenaga (1997 absolutua):

Goizeko aurrekanporaketan ez zuen igeri egin berak dakien modura hala ere,  bi finaletan sartzea lortu zuen, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan. Arratsaldeko finaletan berriz, oso maila ona erakutsi zuen Ainhoak.

–          50 metro bizkarren: 32:07 denborarekin eta absolutuetan 35. postua lortu zuen.
–          100 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 1:07:10 denbora. Arratsaldeko finalean berriz, 1:06:70 denborarekin 13. postua eskuratu zuen absolutu mailan.
–          200 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 2:23:32 denbora. Arratsaldeko finalean berriz, 2:21:70 denborarekin 12. postua lortu zuen absolutu mailan.

Ainhoa

Bukatu dute denboraldia Udako Espainiako txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoak.

Taldean, infantilak jarraitzen dute lanean, uztailaren azken egunetan izango bait dute Espainiako Txapelketa Malagan.

Zorionak egin duzuen lanagatik!

 

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan sarreran

Zapatuan, Ondarroako XXXI. Itsas lasterketa

11695815_897906703639772_4874915155510424159_n

Zapatuan, uztailaren 16an, Ondarroako Arrigorri hondartzan, Ondarroako XXXI. Itsas lasterketa ospatuko da. Frogaren hasiera (infantilak) goizeko 10:30 etan izango da eta, horiek bukatu bezain laster, nagusiak. Izarraitz Igeri Elkarteko kide batzuk Ondarroako itsas zeharkaldian izango dira.

Zorte on !

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, Ondarroako XXXI. Itsas lasterketa sarreran

ADI!!! Izen emateak iriki dira

imageGaur arratsaldetik eskuragarri da igerilekuko sarreran Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko orria.

Izen emate orriarekin batera, taldean sartzean bete behar diren balditzen orria eta ordutegiaren beste orri bat aurkituko duzue. Ordutegiaren kasuan, ondoena etortzen zaizuen laukitxoan X bat egin mesedez.

Printzipioz, izen emateak datorren ostegunerarte egongo dira. Honela, ostiralean behin-behineko zerrenda bat argitaratuko da.

Besterik gabe, garaiz ibili mesedez eta ez hartu lo!!!!!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ADI!!! Izen emateak iriki dira sarreran

Udako Espainiako junior eta absolutuen txapelketa

cartelUztailaren 13an hasi eta uztailaren 17ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Kanarietako Las Palmasen, Metropoleko igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua) eta Aiora Beristain (juniorra) izango dira.

193 taldeetako 773 igerilari (307 absolutu eta 466 junior) izango dira Las Palmaseko txapelketan.

Gure igerilariek, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:

– Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.

– Aiora Beristain: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.

Zorte on bikote!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako Espainiako junior eta absolutuen txapelketa sarreran

GAZTETXOEN DENBORALDI BUKAERAKO BAZKARIA

Guraso agurgarriak:

Izarraitz Igeri Elkarteak urtero bezala, klubeko igerilari gaztetxoak bazkaltzera
gonbidatzen ditu (2004. urtean eta ondoren jaiotakoak) denboraldi bukaerako bazkarira.
Bazkaria, zapatu honetan (uztailaren 9an) Xanjuandegiko jubilatuetan, Baigera II-n izango da eta denak elkarrekin joan ahal izateko igerileku aurrera 13:30etako agertzea eskatzen da.
Guraso baten laguntza ere eskertuko genuke.
Zalantzaren bat izanez gero, deitu 607498500 zenbakira.

Mila esker eta ondo izan.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GAZTETXOEN DENBORALDI BUKAERAKO BAZKARIA sarreran

Alebinen EH-ko txapelketa Santurtzin

Pasa den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako alebinen txapelketa jokatu zen Santurtziko igerilekuan.

Gure taldeko 9 igerilari izan ziren bert13558708_1104330602997380_1436605457154300000_oan: Maialen Aiertza, Uxue Etxeberria, Alaia Juaristi, Leiane Lopetegi, Arantxa Sudupe, Elena Otaegi, Ilazki Odriozola, Intza Odriozola eta June Zubizarreta.

Txapelketa hau denboraldiari amaiera emateko modurik onena izan da beraientzat. Gure igerilariek denboraldian zehar egin dituzten emaitzen saria izan da txapelketa honetan parte hartzea. Beste behin argi erakutsi dute estilo guztiak menperatzen dituztela eta hainbat proba ezberdinetan ikusi aha izan genituen.

Entrenatzaileak oso gustura gelditu dira igerilariek txapelketa honetan eta denboraldian zehar eman duten mailarekin.

Azpimarratzeko emaitzetan, Uxue Etxeberria-k lortu zituen 3 dominak:

  • 400m libreetan brontzezko domina.
  • 200m bular estiloan zilarrezko domina.
  • 100m bular estiloan zilarrezko domina.

Emaitzak

Zorionak egin duzuen denboraldiagatik!

 

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen EH-ko txapelketa Santurtzin sarreran

Infantilek EH-ko txapelketa bikaina Irunen

infantilek

Zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portu igerilekuan.

Irungo txapelketan, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak.

Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten eta izugarrizko emaitzak lortuta etorri ziren gure igerilariak. Bakarkako probetan, bost urrezko domina, zilarrezko bi eta brontzezko sei domina lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4×200 libre eta 4×100 estilo probetan urrezko dominak eskuratu zituzten eta 4×100 librean berriz, zilarrezkoa.

Horiez gain Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Espainiako infantilen txapelkean parte hartzeko gutxiengo berri bat:

– Maitane Goenagak 50 metro librean.

  • Klubeko 4 errekor berri

– Maialen Sudupe, 100 tximeleta (14 urte)

– Maitane Goenaga, 200 bular (14 urte eta absolutua)

– Joanes Astigarraga, 100 bizkar (15 urte)

  • Guztira, 21 marka pertsonal lortu zituzten gure neska-mutilek asteburuan.

Denboraldiko azkeneko zita Udako Espainiako Txapelketa izango dute Jone Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak. Asier Ganzarainek, Nerea Berasategik eta Angela Ociok berriz, merezitako oporrak hartuko dituzte.

Zorionak txapelketagatik eta egiten ari zareten lanagatik!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantilek EH-ko txapelketa bikaina Irunen sarreran

Alebinen eta Infantilen EH-ko Txapelketako SERIEAK

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen eta Infantilen EH-ko Txapelketako SERIEAK sarreran

Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

deba kartela

Aste bukaera honetan lau txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek; Irunen, Santurtzin, Lekeition eta Deban.

Alebinen eta Infantilen Euskal Herriko Udako Txapelketak:

  • Zapatuan eta igandean, infantil igerilariek Euskal Herriko Udako Txapelketa izango dute. Txapelketa, Irungo Azken Portu igerilekuan izango da. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 17:00etan. Azpeititik zortzi igerilari joango dira Irunera: Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.
  • Zapatuan eta igandean baita ere, alebin mailako igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Santurtziko Mikel Trueba igerilekuan izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik bederatzi igerilari joango dira Santurtzira, Maialen Aiertza, Uxue Etxeberria, Alaia Juaristi, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola, Intza Odriozola, Elena Otaegi, Arantxa Sudupe eta June Zubizarreta.

Lekeitio eta Debako Itsas zeharkaldiak:

  • Itsas zeharkaldien lehen zita, Lekeition izango dugu ostiral arratsaldez. Bertan, II. Kilin Kala igeri zeharkaldia jokatuko da eta taldeko igerilari batzuk itsas zeharkaldien denboraldiari hasera emango die.
  • Bigarren hitzordua, Mutrikuko hondartzan izango da igandean, bertan izango baita IX. Debako Itsasmila Mutriku-Deba itsas zeharkaldia. 3.000 metrotako ibilbidea izango dute eguerdiko 12:00tan hasita.

Zorte on guztioi eta egurre!

Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Alebinen Euskal Herriko txapelketa

Astebukaera honetan Alebinen Euskal Herriko txapelketa ospatuko da Santurtzin. Txapelketa hau 4 jardunalditan banatuko delarik guztira, hau da, goiz eta arratsaldez. Alebinen kasuan lehenengo aldia izango da 4 jardunaldiko txapelketa baten izango direla.

Txapelketa honetan Izarraitz-ko bederatzi igerilari izango dira, bertan bakarkako 22 probatan parte hartzeaz gain, erreleboetako beste 3 probatan ere izango dira. Txapelketa honetarako sailkatu ahal izateko gutxiengo denbora batzuk egin behar dira, gutxiengo hauek ez dira oso errazak gainera. Hau kontutan izanik, igerilariak urtean zehar lan ona egin dutela ikusi ahal da.

Animo eta zorte on guztiei!!!!!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Euskal Herriko txapelketa sarreran