Alebinen Euskal Herriko txapelketa

Astebukaera honetan Alebinen Euskal Herriko txapelketa ospatuko da Santurtzin. Txapelketa hau 4 jardunalditan banatuko delarik guztira, hau da, goiz eta arratsaldez. Alebinen kasuan lehenengo aldia izango da 4 jardunaldiko txapelketa baten izango direla.

Txapelketa honetan Izarraitz-ko bederatzi igerilari izango dira, bertan bakarkako 22 probatan parte hartzeaz gain, erreleboetako beste 3 probatan ere izango dira. Txapelketa honetarako sailkatu ahal izateko gutxiengo denbora batzuk egin behar dira, gutxiengo hauek ez dira oso errazak gainera. Hau kontutan izanik, igerilariak urtean zehar lan ona egin dutela ikusi ahal da.

Animo eta zorte on guztiei!!!!!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Euskal Herriko txapelketa sarreran

Izarraitzeko igerilariak ondo asteburuan

IMG-20150628-WA0014

Joan den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko junior, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gazteizko Mendizorrotza igerilekuan (50 metrotakoa).

Gasteizko txapelketan Izarraitzeko ordezkariak izan ziren Ainhoa Goenaga (absolutua), Oihana Goenaga (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra), Aiora Beristain (juniorra) eta Iker Aizpuru (igeriketa egokitua).

Udako azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta txapelketa txukuna egitea lortu zuten gure igerilariak. Bakarkako probetan, zilarrezko domina bat eta brontzezko hiru domina lortu zituzten gure taldekideak;

  • Ainhoa Goenaga: brontzea 200 bizkarren (absolutua).
  • Aiora Beristain: brontzea 100 eta 200 librean (juniorra).
  • Oihana Goenaga: zilarra 50 tximeletan (juniorra).

Horiez gain klubeko 4 errekor berri:

  • Oihana Goenagak: 50 libre, 50 tximeleta eta 100 tximeleta (17 urte).
  • 4×200 libre neskak: Aiora Beristainek, Oihana Goenagak, Eva Astigarragak eta Ainhoa Goenagak.

Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute Ainhoa Goenagak eta Aiora Beristainek. Oihana Goenagak eta Eva Astigarragak berriz, merezitako oporrak hartu dituzte.

Bestalde, Iker Aizpuruk (EH Udako igeriketa egokituko txapelketan) lau probetan hartu zuen parte, 50, 100, 200 libre eta 50 bizkarren eta beste behin, bere maila erakutsi zuen igerilari haundien artean.

Zapatu goizean, berriz, igeriketa egokituko Mapfre kirol topaketak izan ziren Getxoko Fadurako kiroldegian. Gure taldetik Lander Uria izan zen bertan eta oso gustura ibili zen festa giroan Getxoko topaketan.

Zorionak guztioi!

IMG-20160627-WA0002      IMG-20160627-WA0003

Ainhoa Goenaga 200 bizkar.                           Aiora Beristain 100 libre.

IMG-20160627-WA0004         IMG-20160627-WA0005

Aiora Beristain 200 libre.                             Oihanan ordez Aiora 50 tximeleta

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariak ondo asteburuan sarreran

Tolosako San Juan saria

 

Atzo gure taldeko alebinak Tolosan ospatu zen XLVI. San Juan sarian hartu zuten parte.

13458563_1098811963549244_649085294275223942_o

Txapelketa honetan Absolutu, Junior eta Infantilen aurka lehiatu ahal izan zuten. Bakoitzak bakarkako 2 proba ezberdin aukeratu ahal izan zituen. Denboraldiko azkenengo saria izanik beraientzat. Txapeleketa hau, datorren Uztailaren 2-3-an Santurtzin ospatuko den Udako Euskal Herriko txapelketarako beste gutxiengoren bat lortu ahal izateko aprobetxatu ahal izan zuten.

Igerilarientzat esperientzia berria izan zen kategoria ezberdinetako beste igerilariekin konpetitzea eta gustura amaitu zutela azpimarratu beharra dago.

Zorionak eta segi horrela!

Emaitzak:

XVLVI. SAN JUAN SARIA TOLOSA 23_06_16

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Tolosako San Juan saria sarreran

Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

kartela

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketatan hartuko dute parte, Gazteizen eta Getxon.

Hasteko, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik sei igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain Ander Idoeta eta Iker Aizpuru.

Zapatu goizean, berriz, igeriketa egokituko Mapfre kirol topaketak izango dira, 10:00etan hasita Getxoko Fadurako kiroldegian.  Proba honetarako izena eman duten taldekideak honako hauek dira: Ander Idoeta, Iker Aizpuru eta Lander Uria.

Zorte on guztioi!

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

XLVI. San Juan Sariko bideo batzuk. Tolosa

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XLVI. San Juan Sariko bideo batzuk. Tolosa sarreran

XLVI. San Juan Saria, Tolosan

Ostegunean, San Juan Bezpera, Izarraitz Igeri Elkarteko 2004. urteko alebinak eta hauen entrenatzailea Aitzol Agirregomezkortak XLVI. San Juan Sarian parte hartuko dute, Tolosako Usabal kiroldegiko Igerilekuan, 17:00etan hasita.

Azpeititik, hamaika igerilari izango dira lehian eta proba hauetan hartuko dute parte:

  • Aitzol Agirregomezkorta: 100 libre.
  • Maialen Aiertza: 200 estilo eta 100 libre.
  • Uxue Etxeberria: 100 bular eta 400 libre.
  • Alaia Juaristi: 200 libre eta 100 libre.
  • Leiane Lopetegi: 100 bular eta 200 estilo.
  • Ilazki Odriozola: 200 bular eta 100 libre.
  • Intza Odriozola: 50 tximeleta eta 200 bizkar.
  • Elena Otaegi: 100 bizkar eta 400 metro libre.
  • Alazne Sudupe: 400 estilo eta 200 bizkar.
  • Arantxa Sudupe: 200 bular eta 200 tximeleta.
  • June Zubizarreta: 200 bizkar eta 100 bular.

Zorte on eta disfrutatu!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XLVI. San Juan Saria, Tolosan sarreran

Emaitza onak Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

IMG_7787

IMG_7789

Joan den asteburuan, ekainaren 18an eta 19an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Aitzol Agirregomezkorta eta Ainhoa Goenaga absolutu mailan parte hartu zuten.  Jon Aizpuru, Iñigo Altuna, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain, aldiz, junior mailan. Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga,  Asier Ganzarain, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga infantil mailan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek txapelketa oso ona egin zuten. Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza eta aurreikusitako helburuak bete zituzten gure igerilariek Azpeitiko txapelketan. Omar Urbieta entrenatzailea, oso gustura gelditu zen Izarraitzekoek egin zuten lanarekin. Hemendik aurrera eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsiko dute eta ta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Espainiako infantilen txapelketetan parte hartzeko 2 gutxiengo berri:

– Jone Goenagak 200 metro librean eta 400 metro librean.

  • Klubeko 13 errekor berri:

– Nesketan 4X50 libre: Ainhoa Goenaga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Oihana Goenaga.

– Ainhoa Goenaga: 200 bizkar (absolutua).

– Oihana Goenaga: 100 estilo (17 urte) eta 200 estilo (17 urte).

– Eva Astigarraga: 50 bular (16 urte), 100 bular (16 urte) eta 200 bular (16 urte).

– Maialen Sudupe: 50 bizkar (14 urte), 100 bizkar (14 urte), 200 bizkar (14 urte), 200 estilo (14 urte) eta 400 estilo (14 urte).

– Maitane Goenaga: 100 bular (14 urte eta absolutua).

Guztira 29 marka pertsonal lortu zituzten gure neska-mutilak asteburuan. Gipuzkoako Txapelketako dominak berriz, Infantil mailan bakarrik banatzen dira eta, zazpi urrezko, bost zilarrezko eta bi brontzezko domina lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, eta erreleboetan, urrezko bat eta zilarrezko bi domina lortu zuten (4×200 librean zilarra, 4×100 librean zilarra eta 4×100 estiloetan urrea).

Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, ‘fina’ taularen arabera egin zituzten sailkapenak. Oihana Goenagak, bigarren  postua lortu zuen nesken sailkapen orokorrean. Gipuzkoako txapelketako sailkapen orokorrean, gure neskak, laugarren postua eskuratu zuten, mutilak zortzigarren postua eta sailkapen bateratuan, laugarren postua lortu zuen Izarraitzek.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Datorren asteburuan eta ia atseden hartzeko denborarik gabe, gure igerilariek, junior eta absolutuen Udako Euskal Herriko Txapelketan izango dira Gasteizko Medizorrotzako igerilekuan. Udako bigarren zita garrantzitsuena izango dute eta, zorterik onena opa nahi diegu gure taldekideei.

Bukatzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Eroski, Errotaundi okindegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia, Kantoi taberna eta Rocha´s Chopper taberna.

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan sarreran

Udako entrenamenduen ordutegia

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udako entrenamenduen ordutegia sarreran

Taldeko gaztetxoentzat, denboraldi bukaerako Ibilaldia eta bazkaria

Hona hemen, aurtengo ibilaldiaren eta bazkariaren oharra:

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Taldeko gaztetxoentzat, denboraldi bukaerako Ibilaldia eta bazkaria sarreran

Gipuzkoako Udako Txapelketa, Azpeitian

UDAKO TXAPELKETAKO KARTELA

Asteburu honetan, ekainaren 18an eta 19an, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko udal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.

Beroketak egiteko, 08:30ean irekiko da igerilekua goizean eta arratsaldean, 15:30ean. Txapelketa udako lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta lan ona egingo dutela ziur gaude.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on guztioi!

TXAPELKETAKO ZENBAIT INFORMAZIO

 

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Udako Txapelketa, Azpeitian sarreran