Hiru podium Txingudiko igerialdian

Joan den zapatuan, Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XIII. Igerialdia jokatu zen. Izarraitzekoek lan ona egin zuten eta ondorioz, hiru podium lortuta etxeratu ziren.

IMG_0622Maialen Sudupek bigarren postua infantil mailan.

IMG_0628Leire Ceciagak hirugarren postua master mailan.

IMG_0637Iñaki Etxeberriak hirugarren postua master 2 mailan.

Aurrenik, 18:00etan, infantil mailako 42 igerilari irten ziren Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, bost igerilarik hartu zuten parte. Gaztetxoen igerialdian, Maialen Sudupe Azkoitiarrak bigarren postua eskuratu zuen.

Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:

  •  Maialen Sudupek (2002) 2. postua 9:28 denborarekin.
  •  Uxue Etxeberriak (2004) 10.postua 11:01 denborarekin.
  •  Ilazki Odriozolak (2004) 20. postua 12:13 denborarekin.
  •  Maialen Aiertzak (2004) 21. postua 12:21 denborarekin.
  •  Alazne Sudupek (2004) 22. postua 13:11 denborarekin.

Ondoren, 19:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Hondarribiko Butron Pasealekutik. Izarraitz Igeri Elkartetik bederatzi igerilarik parte hartu zuten, Rafa Zubeldiak, Iñaki Etxeberriak, Leire Ceciagak, Julen Esteban, Iker Paredes, Nagore Alberdi, Koldo Larrañagak, Xabier Aranburuk eta Edu Sudupek.

Irteeratik helmugara, 330 parte hartzaileak, 2.600 metrotako distantzia zuten egin beharreko lana eta, oso txukun aritu ziren gure taldeko igerilariak.

Hona hemen Izarraitzeko helduek lortutako postuak:

  • Rafa Zubeldiak, 16. postua eta laugarrena master mailan.
  • Iñaki Etxeberriak, 43. postua eta hirugarrena master 2 mailan.
  • Leire Ceciagak, 44. postua eta hirugarrena master mailan.
  • Julen Estebanek, 84. postua eta 25. master mailan.
  • Iker Paredesek, 132. postua eta 43. master mailan.
  • Nagore Alberdik, 167. postua eta 14. master mailan.
  • Koldo Larrañagak, 194, postua eta 13. beteranoetan.
  • Xabier Aranburuk, 207. postua eta 33. postua master 2 mailan.
  • Edu Sudupek, 314. postua eta 99. master mailan.

Zorionak guztioi

Datorren Andramari egunean, Paseo Berriko zeharkaldia izangu dute Donostian eta zorte onena opa nahi diegu gure igerilariei.

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hiru podium Txingudiko igerialdian sarreran

Zapatuan Txingudiko Badiako XIII. Igerialdia

Datorren zapatuan, abuztuak 6, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligarekin jarraituko dute Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek, Txingudiko Badiako XIII. Igerialdian.

Infantil mailako igerilariekin eta arratsaldeko 18:00tan ekingo diote probari, Hondarribiko hondartzako Tintinetik. 700 metroko luzera duen igerialdia izango dute. Izarraitzetik izena eman dute; Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe Azkoitiarrak eta Maialen Aiertza, Ilazki Odriozola eta Uxue Etxeberria Azpeitiarrak.

Ondoren,  19:00etan, hasiko da helduen proba Hondarribiko Butron Pasealekutik eta, 2.600 metro dituen zeharkaldia egin beharko dute hondartzaraino. Izarraitzetik honako igerilari hauek parte hartuko dute: Rafa Zubeldiak, Leire Ceciagak, Edu Sudupek, Nagore Alberdik, Xabier Aranburuk, Julen Estebanek, Iñaki Etxeberriak, Koldo Larrañagak eta Iker Paredesek.

Zorte on, eta egurre!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan Txingudiko Badiako XIII. Igerialdia sarreran

Maitane Goenagak brontzezko bi domina Espainiako Infantilen Txapelketan

13880323_1123320091098431_8668310822594482230_n100 metro libreko podiuma.

13886313_1124743957622711_1312872782865170526_n

50 metro libreko podiuma.

Uztailaren 28an hasi eta 31ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatu zen Malagan, Centro Acuatico Inacua igerilekuan. Bertan, gure taldeko Iñaki Etxeberria (2001), Joanes Astigarraga (2001), Jone Goenaga (2001), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) parte hartu zuten eta Aitzol Agirregomezkorta, entrenatzaile lanetan aritu zen.

Emaitzak ikusirik, ezin ukatu aurreikusitako helburuak gainditu dituztela gure igerilariek. Gaina ere, Gipuzkoatik parte hartu duten igerilarien artetik, emaitza onenak lortu ditu gure taldeko Maitane Goenagak. Horrela,  Malagan jokatu den txapelketan, Maitane izan da podiumera igo den Gipuzkoar bakarra, 50 metro librean eta 100 metro librean hirugarren postua  lortuz.

Espainiako txapelketetara iristea oso zaila izaten da,  lortu behar diren gutxiengoak gogorrak izaten direlako. Behin gutxiengo horiek lortzen direnean, txapelketa hauetan, izugarrizko maila egoten da eta oso zaila da aurreko postuetan ibiltzea. Horregaitik, Espainiako txapelketara joatea, denboraldian zehar gogor eta gogoz lana egitearen saria izaten da.

Banan-banan, bakarkako probetan hauek izan dira lortutako postuak:

  • Iñaki Etxeberria: 50 librean 18. postua  eta 100 librean 43. postua.
  • Joanes Astigarraga: 200 bizkarren 38. postua.
  • Jone Goenaga: 50 librean 52. postua, 100 librean 69. postua, 200 librean 76. postua, 400 librean 53. postua eta 800 librean 35. postua.
  • Maialen Sudupe: 50 librean 33. postua, 100 bizkarren 15. postua, 200 bizkarren 22. postua, 200 metro estiloan 25. postua eta 100 tximeletan 25. postua.
  • Maitane Goenaga: 50 librean 3. postua, 100 librean 3. postua, 200 librean 7. postua, 100 bizkarren 7. postua eta 100 bularren 22. postua.

13627193_1124762410954199_5056937263822104649_nJoanes, Aitzol, Iñaki, Maitane, Jone eta Maialen

Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea eta neketsua izan bai dute. Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, merezitako oporrak disfrutatu!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Maitane Goenagak brontzezko bi domina Espainiako Infantilen Txapelketan sarreran

Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian

Igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 30 igerilarik parte hartu zuten 46. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.

Aurrenik, 10:30ean, infantil mailako 116 igerilari irten ziren Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko zazpi igerilarik, sei neskak eta mutil batek, hartu zuten parte. Denak txukun ibili ziren. Batzuentzat lehen esperientzia zen itsasoan, baina hala ere, ondo moldatu ziren olatu arteko lehiaketan.

Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:

Neskak:

– Uxue Etxeberriak (2004) 11. postua.

– Ilazki Odriozolak (2004) 32. postua.

– June Zubizarretak (2004) 51. postua.

– Leiane Lopetegik (2004) 56. postua.

– Alaia Juaristik (2004) 57. postua.

– Maialen Aiertzak (2004) 58. postua.

Mutilak

– Iker Aizpuruk (2004) 31. postua.

Ondoren, 12:00etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 1.900 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 20 bat igerilarik hartu zuten parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin. Aurten, igerialdi azkarra izan zen eta gure igerilari gehienak iazko denborak hobetu zituzten.

Izarraitzeko igerilarien artean, emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: Rafa Zubeldiak 25. postua eta 6. master mailan eta Leire Ceciagak 162. postua eta 5. master mailan.

Hurrengo proba, abuztuaren 6ean izango da Hondarribiko hondartzan, Txingudiko Badiako XIII. Igerialdia izango baita. Helduen probarako, momentuz, Xabier Aranburu, Leire Ceciaga, Julen Esteban, Iñaki Etxeberria, Koldo Larrañaga, Iker Paredes eta Rafa Zubeldia daude izena emanda.

Zorionak guztioi eta segi horrelaxe!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak gustura Getaria-Zarautz Itsas zeharkaldian sarreran

22 azpeitiarrek hartuko dute parte 46. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

imageDatorren igandean, uztailak 31, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek, 46.  Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.

Bi mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian. Horien artean dira Izarraitzeko infantil mailako 9 igerilari: Iker Aizpuru, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alaia Juaristi eta June Berasategi. Horiek, infantil mailako beste 135 igerilariekin batera, goizeko 10:30ean ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.

Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inskribatu diren 1.926 igerilariak bost taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta bost minutuko aldearekin aterako dira beste lau multzoak.
Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, (Kirolprobak webguneko zerrendan 22 azpeitiar agertzen dira) eta esan daiteke uretako Behobia-Donostia dela Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia.

Zorte on, eta egurre!

 

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 22 azpeitiarrek hartuko dute parte 46. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian sarreran

Espainiako Udako Infantilen Txapelketan Izarraitzeko bost igerilari izango dira

imageUztailaren 28an hasi eta 31ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Malagan, Centro Acuatico Inacua igerilekuan. Bertan, gure taldeko Iñaki Etxeberria (2001), Joanes Astigarraga (2001), Jone Goenaga (2001), Maialen Sudupe (2002) eta Maitane Goenaga (2002) izango dira parte hartzen, eta Aitzol Agirregomezkorta entrenatzaile lanetan.

240 taldetako 837 igerilari (419 neska eta 418 mutil) izango dira Malagako txapelketan.

Banan-banan, bakarkako proba hauetan hartuko dute parte gure igerilariak:

  • Iñaki Etxeberria: 50 libre eta 100 libre.
  • Joanes Astigarraga: 200 bizkar.
  •  Jone Goenaga: 50 libre, 100 libre, 200 libre, 400 libre eta 800 libre.
  • Maialen Sudupe: 50 libre, 100 bizkar, 200 bizkar, 200 metro estilo eta 100 tximeleta.
  • Maitane Goenaga: 50 libre, 100 libre, 200 libre, 100 bizkar eta 100 bular.

Zorte on txapelketan!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Espainiako Udako Infantilen Txapelketan Izarraitzeko bost igerilari izango dira sarreran

Julen Estebanentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria

image image

Uztailaren 20ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 1.979. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu da: Julen Esteban, taldeko masterra.

Zorionak Julen eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Julen Estebanentzat, Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria sarreran

Gaur zapatua I. Urumea Ibaia Zeharkaldia, Donostian

imageZapatuan, uztailaren 23an, I. URUMEA IBAIA ZEHARKALDIA ospatuko da Donostian. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari batzuk daude izena emanda eta, 18:30etan irteeran izango dira prest 2.100 metrotako igerialdia egiteko.

Zorte on guztioi eta disfrutatu!

Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gaur zapatua I. Urumea Ibaia Zeharkaldia, Donostian sarreran

Izen emateen behin behineko zerrendak

Hona hemen izen emateen behin behineko zerrendak. Igerilekuko tabloian ere ikusi  ahal dira.

Gogoratu zerrenda hauek aldaketak izan ditzazketela beti ere igeriketako entrenamenduen kalitatea bermatzea kontutan hartuz.

ZERRENDAK!

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izen emateen behin behineko zerrendak sarreran

1979 da zozketako zenbaki saritua

Izarraitz Igeri Elkarteak urteroko zozketa egin du, eta 1979 da zenbaki saritua.

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi eta irabazlea agertu arte zuen txartelak ez botatzeko eskatzen dizuegu. 15 eguneko epean saritua agertu ezean ordezko zenbakia 5271 izango da.

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 1979 da zozketako zenbaki saritua sarreran