Giro eta emaitza onak Txantxiku sarian

 13423949_1091509427612831_3636235726348804746_n

Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Azpeititik 25 igerilari joan ziren, eta mailaren arabera, 50 metroko probak edo 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.

 Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Zazpi igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, laurek bigarrengoa eta hirurek hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoa, Araba eta Errioxako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan.

 13433193_1091510997612674_1083696090617684990_o

Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:

 2007. urtekoetan. 50 metro bizkar: Joanes Lizarzaburu (1.). 50 metro bular: Jakes Larrañaga (1.) eta Denis Aizpuru (7.). 50 metro libre: Anne Sagarmendi (1.) eta Sara Olaizola (2.).

 2006. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Unai Perea (2.) eta Amane Goenaga (3.). 50 metro libre: Julen Artetxe (3.) eta Elene Sudupe (1.).

 2005. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Maier Lizarzaburu (1.) eta Doltza Oiartzabal (4.). 100 metro bizkar: Alaitz Mendizabal (6.). 100 metro bular: Nerea Urbieta (2.). 100 metro libre: Mikel Etxeberria (9.) eta June Berasategi (1.).

 2004. urtekoetan. 100 metro tximeleta: Arantxa Sudupe (2.). 100 metro bizkar: Intza Odriozola (1.) eta Alazne Sudupe (4.). 100 metro bular: Iker Aizpuru (2.),  Uxue Etxeberria (1.), Ilazki Odriozola (3.), June Zubizarreta (4.). 100 metro libre: Maialen Aiertza (4.).

 Anne Sagarmendik (2007), Elene Sudupek (2006) eta June Berasategik (2005), urteko igerilari onenen saria jaso zuten. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.

 Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Giro eta emaitza onak Txantxiku sarian sarreran

Asteburuko sariketetan ere bikain

13344526_1091534390943668_7579891600903254351_n

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek bi sariketa desberdinetan hartu zuten parte joan den asteburuan. Udako Txapelketa garrantzitsuak bertan direla-eta, hilabeteetan eginiko lana azaleratzen ari dira pixkanaka.

Ostiral arratsaldean Maialen Sudupek Eibarko San Juan Sarian hartu zuen parte. Lau proba jokatu ondoren, finalean sartzea lortu zuten eta bigarren postua eskuratu zuen infantilen sailkapen orokorrean, gaina ere, lorpen hauek eskuratu zituen Eibarko sariketan;

  • 4 marka personal.
  • Klubeko bi errekor berri; 200 estilo (14 urte) eta 50 bizkar (14 urte).

IMG-20160610-WA0005

Zapatu arratsaldean, ia talde guztia, Irungo San Martzial Sarian izan zen. Guztiek lan bikaina egin zuten Irunen eta aipagarrienak lortutako Espainiako txapelketarako 3 gutxieneko berri; Jone Goenagak 800 metro librean, Maialen Sudupek 200 metro tximeletan eta Oihana Goenagak 100 metro tximeletan. Horiez gain hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 20 marka personal.
  • Klubeko bost errekor berri; Jone Goenaga 800 librean ( 16 urtes eta absolutuetan), Oihana Goenaga 100 tximeleta (17 urte eta absolutuetan), Maitane Goenaga 100 bizkar (14 urte) eta Eva Astigarraga 100 bularren eta 200 bularren (16 urte).
  • Urrezko hiru domina, zilarrezko bost domina eta brontzezko hiru domina.

Asteburuan lortutako emaitza onek indarra ematen die gure igerilariei denboraldiko azken txanpari aurre egiteko.

Animo neska-mutilak!

Sariak, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuko sariketetan ere bikain sarreran

Izarraitzeko helduek bi hitzordu dituzte asteburuan

IMG-20150613-WA0020Taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek bi txapelketa izango dituzte. Ostiralean, 20:00ean hasita, XXVIII. Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Zapatu arratsaldez (16:00), berriz, Irungo Azken Portu igerilekuan XXIV. San Marcial Sarian izango dira,

Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte Azpeitiko Udal igerilekuan, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko balio izaten dute.

Zorte on eta egurre!

 

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko helduek bi hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Benjaminak eta Alebinak XXX. Txantxiku sarian izango dira

Zapatuan, ekainak 11, XXX. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko benjaminek eta alebinek hartuko dute parte. Txantxiku sarian igerilari bakoitzak hautatzen du zer probatan igeri egin nahi duen eta horrek berezia egiten du txapelketa hau.

13100868_1069596703137437_5999912917806552770_n-2

Txantxiku Saria denboraldiko azken lehiaketa izaten dute gure zonaldeko benjamin eta alebin gehienentzat.

Autobusa 13:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:20ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.

Animo eta zorte on denei!

Behin behineko serieak:

Serieak Txantxiku Saria

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak eta Alebinak XXX. Txantxiku sarian izango dira sarreran

Gipuzkoako Udako Txapelketako kartela

UDAKO TXAPELKETAKO KARTELA

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Udako Txapelketako kartela sarreran

Igerileku luzean bikain

IMG-20160606-WA0000                               Maialen Sudupe 1. postua eta Jone Goenaga 3. postua.

Pasa den zapatuan taldeko infantil eta junior igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 2. GIF Sarian. Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain juniorretan lehiatu ziren, eta Jone Goenaga,  Angela Ocio,  Joanes Astigarraga, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Nerea Berasategi eta Maialen Sudupe infantiletan. Maitane Goenagak izena emanda zuen, baina gaixorik, baja izan zen azken unean.

Igerilariak denboraldiko sasoi garrantzitsuenean daude murgilduta. Helburuak gero eta gertuago dituzte, eta garai honetan sariketa ugari izaten dituzte. Zapatuko sariak zuen berezitasuna zen, 50 metroko igerilekuan izan zela eta, ohitzeko, ezinbestekoa dute igerilariek neurri horretako igerilekuan aritzea. Espainiako txapelketa gehienak, 50 metrotako igerilekuan izaten dira eta, gure igerilariek, 25 metrotako igerilekuan entrenatzen dute.

Karga handiko entrenamenduak egiten ari dira eta sari hauetan, freskotasun falta nabaritzen zaie igerilariei. Hala ere Izarraitzeko igerilariak, orokorrean, ondo ibili ziren asteburuko sariketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 17 marka pertsonal.
  • Emakumezko infantilen sailkapen orokorrean; Maialen Sudupe 1. postua eta Jone Goenaga 3. postua.
  • Gizonezko infantilen sailkapen orokorrean; Iñaki Etxeberria 2. postua.

Zorionak egiten ari zareten esfortzuagatik!

IMG-20160606-WA0001

Asier Ganzarainek jaso zuen Iñaki Etxeberriak lortutako saria.

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igerileku luzean bikain sarreran

2. GIF SARIA, ZAPATUAN

paco-yoldi-copiaZapatuan, ekainaren 4ean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek 2. GIF Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan goizeko 10:00etan hasita.

Izarraitzetik, hamaika igerilarirek izena eman dute eta honako hauek dira: Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga,  Angela Ocio,  Joanes Astigarraga, Iñaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Nerea Berasategi, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Zorte on guztioi !

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2. GIF SARIA, ZAPATUAN sarreran

Emaitza onak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan

IMG_6769Pasa den zapatuan Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen igeriketako txapelketa jokatu zen, Bilboko Artxandako igerilekuan. Gure taldeko bost igerilari izan ziren bertan, Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz; Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola eta June Zubizarreta.

Tolosan jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan bezala, bikain aritu ziren eskolarteko txapelketa guztian ere, eta bakarkako probetan, bostak marka pertsonalak lortu zituzten. Horiez gain, June Zubizarretak Euskal Herriko Alebinen txapelketarako gutxiengo berri bat lortu zuen bertan.

Honako emaitzak lortu zituzten bakarkako probetan:

  • Intza Odriozola: 100 metro tximeletan 13. postua eta 100 metro librean 15. postua.
  • Uxue Etxeberria: 400 metro librean 5. postua eta 200 metro bularren 9. postua .
  • Arantxa Sudupe: 200 metro tximeletan 8. postua.
  • Ilazki Odriozola: 100 metro estiloetan 11. postua.
  • June Zubizarreta: 100 metro bizkarren 14. postua.

Zorionak eta segi prestatzen Txantxiku sarirako!

Benjamin eta alebin maila, Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Euskadiko Eskolarteko Txapelketan sarreran

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak “oso gustura” Altzan egindako lanarekin

Captura de pantalla 2016-05-26 a las 13.45.04Joan den asteburuan, igeriketa egokituko txapelketa jokatu zen Altzako igerilekuan. Bertan izan ziren Ainhoa Fernandez, Igor Boo, Xabier Muguruza, Ander Alberdi, Ander Idoeta eta Lander Uria, Izarraitz Igeriketa Elkarteko igerilariak, eta “oso pozik eta gustura” itzuli dira bertan egindako lanekin.

Urtean zehar, igeriketa egokituko hainbat txapelketetan hartzen dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari horiek, eta astean zehar gogor entrenatzen dute horretarako. Horrela jarraitzeko asmoa dute gainera, eta “gogotsu” daude datozen lehiaketetan parte hartzeko.

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak “oso gustura” Altzan egindako lanarekin sarreran

Intza, Uxue, Arantxa, Ilazki eta June Euskadiko XXXV. Eskolarteko Txapelketara

IMG_0584

Joan den igandean Tolosako igerilekuan lortutako emaitzei esker, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola eta June Zubizarreta, Gipuzkoako selekzioarekin Bilbon izango dira Euskadiko XXXV. Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzen. Zapatuan izango da txapelketa Bilboko Artxanda igerilekuan, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak.

Izarraitzeko igerilariek, honako probetan hartuko dute parte:

  • Intza Odriozola: 100 metro tximeleta eta 100 metro librean.
  • Uxue Etxeberria: 400 metro librean eta 200 metro bularrez.
  • Arantxa Sudupe: 200 metro tximeletan.
  • Ilazki Odriozola: 100 metro estiloetan.
  • June Zubizarreta: 100 metro bizkarrez.

Proba horiez gain, erreleboetako probetan ere arituko dira.

Zorte on eta egurre!

 

Benjamin eta alebin maila, Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Intza, Uxue, Arantxa, Ilazki eta June Euskadiko XXXV. Eskolarteko Txapelketara sarreran