XVI. Paco Sanchez Saria

Usabal (Tolosa)Datorren larunbatean arratsaldeko 16:00tan, Tolosako Usabal Polikiroldegian XVI. Paco Sanchez Saria ospatuko da.

Gure taldean dabiltzan 2004-2007. urteen bitartean jaiotako umeak izango dira bertan. Urte sasoi honetan ligako jardunaldietatik aparte hainbat txapelketa egoten dira eta aurtengoan Tolosa-ra joatea erabaki da, txapelketa honek formatu erakargarria du eta hori izan da arrazoi nagusia.

2004 eta 2005. urtean jaiotakoek aukeratutako bi probatan egin ahal izango dute igeri eta 2006 eta 2007. urteen artean jaiotakoak proba bakarrean.

Banakako probez gain, erreleboak ere izango dira. Bertan 12×50 libreetan igerian ikusi ahal izango ditugu.

Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 14:00etan izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.

Zorte on denei!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XVI. Paco Sanchez Saria sarreran

Emaitza onak Oñatin

Joan den zapatuan izan zuten Izarraitz elkarteko alebin mailako igerilariek Alebinen ligako hirugarren jardunaldia, Oñatiko Zubikua kiroldegiko igerilekuan.

Honakoak izan ziren Oñatin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Garazi Larrañaga, Arantxa Sudupe, Ilazki Odriozola, Elena Otaegi, Maialen Aiertza eta Alazne Sudupe. June Zubizarreta, Leiane Lopetegi eta Alaia Juaristi baja izan ziren azken momentuan.

Oñatiko jardunaldian, 200 metro libre eta 100 metro bizkar probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4 x 100 bular erreleboko proba ere izan zuten.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Oñatin.  Zorionak Oñatira joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bestalde, zapatuan, abenduak 12, gure taldeko benjaminek eta alebinek Tolosan ospatzen den Paco Sanchez sarian parte hartuko dute. Xehetasunak, astean zehar emango dizkie entrenatzaileek sariketan parte hartuko duten igerilariei.

Zorionak eta disfrutatu Tolosan!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak Oñatin sarreran

Alebinen Ligako hirugarren jardunaldia Oñatin

Alebin mailako igerilariek Alebinen Ligako hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Oñatiko Zubikoa kiroldegiko igerilekuan. Jardunaldia 15:30etan hasiko da eta bertan gure taldeko igerilariek, 200 metro libre, 100 metro bizkar eta 4×100 metro bular estiloetan egingo dute igeri.

11 igerilari direnez, kotxez egingo dugu bidai eta 13:30ean abiatuko gara igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.

Zorte on eta disfrutatu!

 

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Ligako hirugarren jardunaldia Oñatin sarreran

Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga, egindako txapelketarekin gustura

imageAinhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga sentsazio onarekin itzuli dira Gijondik. Bertan, espainiar estatuko igerilari onenak izan dira joan den aste bukaeran, Espainiako Absolutuen neguko txapelketan. 518 igerilari zeuden inskribatuta eta horien artean Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa, Jon eta Oihana Goenaga. Hirurek azaldu dute euren maila eta gustura etorri dira, txapelketan izan den maila kontuan hartuta.

Denboraldi hasiera izateko, denbora onak lortu dituzte eta horrek lanean gogor jarraitzeko indarrak emango dizkie.

Hiruren artean, zortzi probetan hartu zuten parte eta aurrez dituzten marka pertsonaletik oso gertu ibili dira zazpi probetan. Oihana Goenagak, 200 metro librean marka pertsonala lortu zuen 2:03:82 denborarekin.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Zorionak eta segi prestatzen!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga, egindako txapelketarekin gustura sarreran

San Andres Saria

Pasa den Larunbatean, Azkoitiko igerilekuan San Andres Saria ospatu zen. Bertan izan genituen gure taldeko igerilari gaztetxoenak.

12301766_970435176386924_8239937396348532212_n

Azkoitiko igerilekura gerturatu ziren gurasoek, beraien seme-alabak 25m eta 50m libreetako probak ikusi ahal izan zituzten.

Gure igerilariek itxura oso ona eman zuten bai uretan eta bai uretatik kanpo beste behin ere.

EMAITZAK:

2004 NESKAK

2004 MUTILAK

2005 NESKAK

2005 MUTILAK

2006 NESKAK

2006 MUTILAK

2007 NESKAK

2007 MUTILAK

SEGI HORRELA!!!!

Eskola Kirola, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude San Andres Saria sarreran

Azkoitian San Andres saria

Larunbat honetan, Azkoitian San Andres saria ospatuko da arratsaldeko 16:00tan.

Bertan, gure taldeko Alebin eta Benjaminek parte hartu ahal izango dute, 2004 – 2007 urteen bitartean jaiotakoak alegia.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

2004 – 2005. urtean jaiotakoak 50m libre izango dituzte.

2006 – 2007. urtean jaiotakoak berriz, 25m libre izango dituzte.

Txikienentzat txapelketetara ohitzen joateko aukera paregabea izango da eta aldi berean entrenamenduetan ikasten dutena erakusteko ere.

Animo eta zorte on guztiei!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Azkoitian San Andres saria sarreran

Ainhoa, Jon eta Oihana Neguko Espainiako Txapelketara

Datorren asteburuan, azaroaren 27tik  29ra bitartean, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketa jokatuko da Gijonen. Espainiako 518 igerilarik hartuko dute parte, eta bertan izango dira gure taldeko Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru eta Oihana Goenaga, Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean.

Ainhoak 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan hartuko du parte, Jonek 200 metro estiloan eta Oihanak, berriz, 50 metro libre, 200 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro estilo probetan ariko da.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek denboraldiko lehen zita garrantzitsua dute Gijoneko Santa Olaya igerilekuan. Txapelketa goiztiar horrek, martxa hartzen hasteko eta denboraldian zehar hobetu dezaketena begiratzeko aukera emango die.

Txapelketa hau, Espainiako Federazioko web orrian STREAMING bidez zuzenean eskeiniko dute.

Zorte on eta egurre!

Bestalde, eta taldeko txikientzat, Azkoitiako Zubi Aurre Igeri Elkarteak antolaturik, San Andres Igeri Saria ospatuko da zapatuan arratsaldeko 16:00etan.

Zorte on eta asko disfrutatu!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ainhoa, Jon eta Oihana Neguko Espainiako Txapelketara sarreran

Neguko ligako bigarren jardunaldia Azkoitian

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Azkoitiko Zubiaurre Kiroldegiko igerilekuan Neguko Ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Azkoitiko jardunaldian Ainhoa Goenagak, Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk, Iñigo Altunak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Angela Ociok, Nerea Berasategik, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte. Oihana Goenaga eta Paula Urrestilla baja izan ziren azken momentuan.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira (Espainiako Absolutuen Txapelketa, Euskal Herriko Kluben Kopa, Gipuzkoako Kluben Kopa, Gabonetako Nazioarteko Saria) eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.

Zapatuko jardunaldiko konturik aipagarrienak honako hauek izan ziren; Iñigo Altunaren debuta junior mailan (bejondeizula Iñigo); Jon Aizpuruk lortutako taldeko errekor berria 50 metro librean, 24:44 denborarekin; eta Maitane Goenagak lortutako taldeko errekor berria, 13 urtekoetan 100 metro bularrean, 1:21:97 denborarekin.

Zorionak eta segi bide horretatik!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako bigarren jardunaldia Azkoitian sarreran

Izarraitzeko neskak Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartuko dute

    Atzo jaso genuen berria Euskadiko Igeriketa Federaziotik, gure nesken taldeak, Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzeko lortu duen plazaren berri.

Albiste pozgarria Izarraitz Igeri Elkartea bezalako talde txiki batentzako eta motibagarria gure igerilarientzat.

Urrats txikiak emanez, pixkanaka, presarik gabe, baina atsedenik hartu gabe helburu batzuk lortzen ari gara.

Zorionak ekipo eta orain gogor lanera!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko neskak Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartuko dute sarreran

Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Azkoitian

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.

Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:

  • Ainhoa Goenaga (1997), absolutua.
  • Pablo Etxeberria (1997), absolutua.
  • Jon Aizpuru (1998), juniorra
  • Iñigo Altuna (1998), juniorra.
  • Oihana Goenaga (1999), juniorra.
  • Maialen Aizpuru (2000), juniorra.
  • Eva Astigarraga (2000), juniorra.
  • Aiora Beristain (2000), juniorra.
  • Jone Goenaga (2001), infantila.
  • Nerea Berasategi (2001), infantila.
  • Angela Ocio (2001), infantila.
  • Iñaki Etxeberria (2001), infantila.
  • Joanes Astigarraga (2001), infantila.
  • Asier Ganzarain (2001), infantila.
  • Paula Urrestilla (2002), infantila.
  • Maialen Sudupe (2002), infantila.
  • Maitane Goenaga (2002), infantila.

Zorte on denei!

SERIEAK: Neguko Ligako 2. jardunaldiko SERIEAK. Azkoitia

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia Azkoitian sarreran