
Datorren zapatuan, abuztuaren 11n, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari helduek, III. Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian parte hartuko dute Zumaian.
Arratsaldeko 16:00tan emango zaio irteera probari Itzurun hondartzatik eta helmuga berriz, Arbustaingo arranplan izango da. Ea zapatuan itsasoaren laguntza izaten dugun aurrez prestatutako ibilbidea egin ahal izateko.
Zumaiako itsas zeharkaldiak, itsaso zabalean zein ibaian zehar doan ibilbidea uztartzen ditu. Guztira 3.000 metroko zeharkaldia izango da non 2. 000 metro Itsaso zabalean egingo diren eta azken 1. 000 metroak Urolako itsasadarrean.
Itsas zeharkaldia marea goruntz dohala jokatuko da, ibai barruan segurtasuna areagotuz.
Igerilariek zeharkaldian aurkitzen dituzten boiak, eskubitara utzi beharko dituzte haitzetatik urrun mantentzeko.
Azpeititik hogeitabat igerilarik izena eman dute, gehienak Izarraitz Igeri Elkartekoak dira.
Zorte on eta disfrutatu!



Uztailaren 26an (ostegunean) hasi eta 29ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Madrilen, M86 igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (2004) izango da parte hartzen, eta Isaac Pousada entrenatzaile lanetan.









Aurreko astean, uztailaren 11n hasi eta 15era bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu zen Sevillako Mairena del Aljarafen. Bertan, gure taldeko Iñaki Etxeberria (juniorra) eta Maialen Sudupe (juniorra) izan ziren Omar Urbieta entrenatzailearekin.


