Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara

Kirol Egokituaren Euskal Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du datorren asteburuan, martxoaren 23an, 24an eta 25ean, absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Castelloneko La Salera igerilekuan jokatuko da sariketa. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan Euskadiko selekzioarekin arituko den bigarrengo aldia izango da asteburukoa.

Bestalde, Espainiako Paralinpiarren komiteak deituta, Iker Aizpuru Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria Castellonen izango da Txapelketa bukatu ondoren AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren Kontzentrazioan parte hartzen.

Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldea, Espainiako Paralinpiarren komiteak sustatzen du, Kirol Egokituen Espainiako Federazioaren laguntzarekin eta AXA aseguruen babesarekin.

Entrenamendu jardunaldiak martxoaren 25etik 29ra bitartean izango dira Castellonen. Iker Aizpuruk, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldeetako igerilariak ezagutzeko.

Zorionak eta zorte on!

Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketara sarreran

Emaitza onak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 17an eta 18an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zen junior, absolutuen eta igeriketa egokituko mailetan Iruñeko Amaya igerilekuan.

Junior eta absolutuen mailan aritu ziren Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Angela Ocio, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ander Etxabe, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.  Igeriketa egokituan, aldiz, Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain.

Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Iruñean. Bakarkako probetan, 3 urrezko domina, zilarrezko 4 eta brontzezko beste 3 lortu zituzten.

Juniorrak eta absolutuak ondo aritu ziren eta lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren

– Urrezko 2 domina, zilarrezko 3 eta brontzezko beste 2.

– 19 marka pertsonal.

– Klubeko 4 errekor berri 50 metroko igerilekuan:

  • Maitane Goenaga: 50 bizkar, 31,58 (16 urte) eta 100 tximeleta, 1:07.63 (16 urte).
  • Joanes Astigarraga: 50 bizkar, 30,55 (17 urte).
  • Iñaki Etxeberria: 50 bular, 34,59 (17 urte).

Igeriketa Egokitukoan, berriz, hona hemen lorpen esanguratsuenak.

  • Iker Aizpuruk: Urrezko domina 50 librean, zilarrezkoa 200 librean eta brontzezkoa 100 librean.

Zorionak eta aupa Izarraitz!

 

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan sarreran

Neguko Euskal Herriko Txapelketa Iruñean

Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek Neguko Euskal Herriko Junior, Absolutuen eta igeriketa egokituko Txapelketan hartuko dute parte Iruñeko Amaya igerilekuan.

Zapatuan eta igandean junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute, lau jardunalditan banatuta. Azpeititik hamar igerilari junior eta absolutu joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Eva Astigarraga: 200 bular.
  • Maitane Goenaga: 100 libre, 50 bizkar, 100 tximeleta eta 200 libre.
  • Asier Ganzarain: 100 tximeleta, 50 libre, 100 libre eta 50 tximeleta.
  • Oihana Goenaga: 50 bizkar, 50 libre, 200 libre eta 200 estilo.
  • Maialen Sudupe: 50 bizkar, 50 libred, 50 bular eta 50 tximeleta.
  • Angela Ocio: 200 bizkar, 100 bizkar eta 50 tximeleta.
  • Joanes Astigarraga: 100 libre, 50 libred eta 100 bizkar.
  • Iñaki Etxeberria: 100 libre, 100 bular, 200 libre eta 50 bular.
  • Ander Etxabe: 800 libre eta 400 libre.
  • Jone Goenaga: 50 libre, 100 bizkar eta 50 bular.

Bestalde, Iruñean jokatuko den Neguko Euskal Herriko Txapelketan, igandean igeriketa egokituko probak ere izango dira, eta Ander Idoetak, Iker Aizpuruk, Jurdan Arakistainek eta Lander Uriak  parte hartuko dute proba hauetan:

  • Ander idoeta: 50 libre eta 200 libre.
  • Iker Aizpuru: 50 bizkar, 50 libre, 100 libre eta 200 libre.
  • Jurdan Arakistain: 200 libre, 50 bizkar, 50 libre eta 100 libre.
  • Lander Uria: 50 bizkar eta 50 libre.

Zorte on!

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Euskal Herriko Txapelketa Iruñean sarreran

ASTE SANTUKO ORDUTEGIA

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude ASTE SANTUKO ORDUTEGIA sarreran

Iñaki, Jone eta Maitane, gustura egindako sariketarekin

Joan den asteburuan, martxoaren 10ean eta 11n, Sabadellen izan dira Iñaki Etxeberria, Jone Goenaga eta Maitane Goenaga igerilariak, Gipuzkoako selekzioarekin, VII. Club Natació Sabadell Sarian parte hartzen.

Izarraitzeko igerilariak emaitza txukunak lortu zituzten. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia proba guztietan egin zituzten denborak onak izan dira.

Sabadelleko sariketak, datozen txapelketak prestatzeko balio izango die gure igerilariei.

Zorionak eta orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iñaki, Jone eta Maitane, gustura egindako sariketarekin sarreran

Izarraitzeko igerilariak Legazpiko Kirola Elkarrekin ekimenean

Igandean, VII. Legazpiko Kirola Elkarrekin kirol festa egin zen. Bertan, ezgaitasunen bat duten zein ezgaitasunik gabeko 400 kirolaritik gora parte hartu zuten.

Igeriketako probetan, gure taldek Iker Aizpuru, Jurdan Arakistain eta Lander Uria giro ederrean lehiatu ziren eta sasoi betean daudela erakutsi zuten Legazpiko jaialdian.

Aupa zuek eta segi horrela!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariak Legazpiko Kirola Elkarrekin ekimenean sarreran

Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoak oso ondo aritu dira asteburuan

Joan den zapatuan, martxoaren 10ean, Izarraitz Igeri Elkarteko txikienak Kirol Zehaztasun Ligako 3. jardunaldia eta alebinen ligako 5. jardunaldia jokatu zituzten. Benjaminak Bergarako Agorrosin igerilekuan izan ziren, eta alebinak, berriz, Eibarko Ipurua igerilekuan.

Oro har, emaitza oso onak lortu zituzten gure igerilariak. Nabarmena da denboraldiaren erdi aldera iritsi direla, askoz hobeto egiten bai dute igeri.

Egin behar izan zituzten proben artean, errespetu handia eman ohi duten probak zeuden, hala nola 200 metro bular, 400 metro estiloak eta 100 metro tximeleta, besteak beste. Urduritasuna nabarmena izaten da honelako probak egin aurretik. Dena den, edozein distantzia eta edozein estiloetan lehiatzeko arazorik ez dutela argi erakutsi zuten Izarraitzeko igerilariek beste behin.

Zorionak guztiei!

Benjamin eta alebin maila, KZL atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoak oso ondo aritu dira asteburuan sarreran

KZL-ko 3. jardunaldia eta Alebinen ligako 5. jardunaldia

Zapatu honetan Bergarako Agorrosin igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikienek. KZL-ko 3. jardunaldia 16:00tan hasiko da eta bertara autobusez desplazatuko dira gure igerilariak. Begarara joan ahal izateko autobusa 14:15n izango da ohiko tokian.

Honako probak burutuko dituzte gure taldeko igerilariek:

–             2009. urtean jaiotakoak 50 metro bular.

–             2008. urtean jaiotakoak 100 metro bular.

–             Erreleboetan berriz, 2009. urtean jaiotakoak eta 2008. urtean jaiotakoak 6×25 metro tximeleta mixtoa

–             2007. urtean jaiotakoak eta 2006. urteko mutilak 50 metro libre eta 200 metro bular.

–             Erreleboetan berriz 4×50 metro tximeleta.

Gure alebinen kasuan (2005. urteko neka-mutilak eta 2006. urtean jaiotako neskak) Eibarko Ipurua kiroldegiko igerilekuan izango dute 5. jardunaldia arratsaldeko 16:00tan hasita eta honako probak izango dituzte.

–             400 metro estiloak.

–             100 metro libre.

–             Erreleboetan 4×100 metro tximeleta.

Eibarrera kotxez joango gara eta hitzordua 14:15n izango da Azpeitiko igerileku aurrean.

Zorte on eta disfrutatu!

Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KZL-ko 3. jardunaldia eta Alebinen ligako 5. jardunaldia sarreran

Igeriketa Egokituko txapelketa izango da igandean Legazpin

Datorren igandean, martxoaren 11n,  Igeriketa Egokituko VII. Kirola Elkarrekin Txapelketa egingo da Legazpiko Bikuña Kiroldegian, 10:00etan hasita.

Izarraitz Igeri Elkartetik Iker Aizpuru, Jurdan Arakistain eta Lander Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz. Hirukoteak, proba hauetan hartuko dute parte:

  • Iker Aizpuru: 100 metro bular eta 100 metro libre.
  • Jurdan Arakistain: 50 metro libre eta 100 metro libre
  • Lande Uria: 50 metro bizkar eta 100 bizkar.

Zorte on hirukote eta disfrutatu!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa Egokituko txapelketa izango da igandean Legazpin sarreran

Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga Gipuzkoako Selekzioarekin arituko dira, VII. Club Natació Sabadell Sarian.

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Jone Goenaga (Azpeitia, 2001), Iñaki Etxeberria (Azpeitia, 2001) eta Maitane Goenaga (Azpeitia, 2002) igerilariak aukeratu ditu, martxoaren 10ean eta 11n, VII. Club Natació Sabadell Sarian parte hartzeko.

Gure taldekideak honako proba hauetan hartuko dute parte:

  • Jone Goenagak: 50 bular, 50 libre, 100 bizkar eta 100 libre.
  • Iñaki Etxeberriak:  50 libreeta 100 libre.
  • Maitane Goenagak: 100 bizkar, 200 bizkar eta 100 libre.

Zorte on!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga Gipuzkoako Selekzioarekin arituko dira, VII. Club Natació Sabadell Sarian. sarreran