
Joan den asteburuan, Izarraitzeko neskek, Irungo Azken Portu igerilekuan, Euskal Herriko kopan lehiatu ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde onenekin batera.
Euskal Herriko taldeen arteko kopari ilusioz eta lan ona egiteko asmoarekin begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldekideak zuten guztia eman zuten. Talde modura lan eginez, uretan gogor eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen, lau jardunaldi egin genituen.
Zoritxarrez guretzat, aurtengo txapelketan, beste zazpi taldeak gu baina hobeagoak izan ziren. Hala eta guztiz, gure neskak lortutako emaitzak onak izan ziren. Hona hemen esanguratsuenak:
- Marka pertsonalak : 18
- Klubeko errekorrak: 8
- Jone Goenaga: 800 libre, 9:47:07 (17 urte).
- Maitane Goenaga: 200 bizkar, 2:18:57 (16 urte eta absolutua).
- Maitane Goenaga: 400 estilo, 5:10:72 (16 urte).
- Uxue Etxeberria: 50 bular, 36:26 (14 urte).
- Uxue Etxeberria: 100 bular, 1:16:99 (14 urte eta absolutua).
- 4×50 libre neskak, 1:49:86 (Maitane Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Sudupe, Jone Goenaga).
- 4×50 estilo neskak, 2:01:06 (Maialen Sudupe , Uxue Etxeberria, Oihana Goenaga, Maitane Goenaga).
- 4×100 estilo neskak, 4:27:28 (Maitane Goenaga, Uxue Etxeberria, Oihana Goenaga, Jone Goenaga).
Oihana Goenaga (1999), Eva Astigarraga (2000), Jone Goenaga (2001), Angela Ocio (2001), Maialen Sudupe (2002), Maitane Goenaga (2002), Uxue Etxeberria (2004), Intza Odriozola (2004), Maialen Aiertza (2004), June Zubizarreta (2004) eta Leiane Lopetegi (2004) izan ziren taldea osatu zuten igerilariak.
Zorionak Irunen parte hartu zuten talde guztiei, goi mailako igeriketa ikusi bait genuen!
Joan den zapatu arratsaldean, apirilaren 21ean, izarraitz Igeri Elkarteko alebinek Bergarako Agorrosin igerilekuan zuten ligako jardunaldiaren hitzordua. Klubeko benjaminak, aldiz, Eibarreko Ipurua igerilekuan.

Zapatu honetan, apirilaren 21ean, Eibarko Ipurua igerilekuan egingo dute igeri Izarraitz Igeri Elkarteko txikienek. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta bertara autobusez desplazatuko dira Azpeitiko igerilariak. Eibarrera joan ahal izateko autobusa 14:15ean izango da.
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartu dute parte, Tarbesen eta Oñatin.
Zapatuan hasi eta asteazkena bitartean, Izarraitz Igeri Elkarteko Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak eta Omar Urbieta entrenatzailea Malagan izan dira, Espainiako Absolutuen eta Juniorren Udaberriko Open Txapelketan. Azken asteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak nahiko gustura gelditu dira.
Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte, Tarbesen eta Oñatin.




