Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 3an eta 4ean, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkartetik Asier Zulaika, Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola Maialen Aiertza eta Alazne Sudupe aritu ziren .

Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Tolosan.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

– 23 marka pertsonal.

– 2 urrezko domina eta zilarrezko bat, (Uxue Etxeberriak 100 eta 200 bularren bi urrezko eta 100 bizkarren zilarrezkoa).

Uxue Etxeberriak negu parteko denboraldia bukatzeko, Pontevedran izango da Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan.

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan sarreran

Izarraitzeko infantilak Neguko Euskal Herriko txapelketara

Aste bukaera honetan, martxoaren 3an eta 4ean, Izarraitz Igeri Elkarteko Infantil mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute. Txapelketa Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan izango da, eta lau jardunalditan banatuko da. Azpeititik zazpi igerilari joango dira Tolosara, eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Leiane Lopetegi: 400 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.
  • Alazne Sudupe: 200 metro bizkar, 200 metro estilo eta 200 metro libre.
  • Maialen Aiertza: 200 metro bizkar, 100 metro estilo eta 100 metro libre.
  • Asier Zulaika: 100 metro estilo, 100 metro libre eta 50 metro libre.
  • Ilazki Odriozola: 100 metro estilo, 200 metro estilo eta 200 metro libre.
  • Uxue Etxeberria: 200 metro bular, 100 metro bizkar eta 100 metro bular.
  • June Zubizarreta: 200 metro estilo, 200 metro libre eta 800 metro libre.

Infantil mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko EHko Txapelketan, Tolosan. Txapelketa horri begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko.

Zorte on eta egurre!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko infantilak Neguko Euskal Herriko txapelketara sarreran

Izarraitzeko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, otsailaren 24ean eta 25ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa eta Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu ziren Irungo Azken Portu igerilekuan, eta Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek emaitza onak lortu zituzten.

Ander Idoeta, Oihana Goenaga, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Ixak Gesalaga, Maitane Goenaga, Asier Zulaika, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Ilazki Odriozola, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Jurdan Arakistain eta Lander Uria izan ziren gure ordezkariak. 2. hiruileko azterketak zirela eta, baja batzuk izan genituen Irungo txapelketan.

Izarraitzeko igerilariak entrenamendu gogorrak egiten dabiltza, eta horren emaitza izan ziren zapatuan lortutako denborak. Izan ere, aurreikusitako helburuak bete zituzten Izarraitzeko igerilariek Irungo txapelketan.

Hemendik aurrera eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsiko dute, eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 53 marka personal.
  • Infantilen Espainiako Txapelketarako 2 gutxieneko berri (Uxue Etxeberria, 100 eta 200 bular).
  • Absolutu mailako EHko txapeleketarako gutxieneko bat (Ander Etxabe, 400 libre).
  • Infantil mailako EHko txapelketarako 3 gutxieneko berri (Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe eta Asier Zulaika).
  • Klubeko 3 errekor berri:
    • Uxue Etxeberria, 50 bular (14 urte).
    • Uxue Etxeberria, 100 bular (14 urte eta absolutua).
    • Uxue Etxeberria, 200 bular (14 urte eta absolutua).
  • 20 domina: 3 urrezko, 7 zilarrezko eta 10 brontzezko.
  • Taldekako sailkapenean: Mutilak 9., neskak 5. eta bateratuan 7.

Irunen jokatutako txapelketaz gain, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen, eta bertan parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko Ander Idoetak, Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek. Aurrez zituzten denborak hobetu zituzten eta gustura gelditu ziren egindako lanarekin.

Zorionak guztiei eta segi prestatzen!

 

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Neguko Gipuzkoako Txapelketan sarreran

Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko da asteburuan Irunen

Datorren asteburuan, otsailaren 24ean eta 25ean, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko da Irungo Azken Portuko igerilekuan. Izarraitz Igeriketa Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek hartuko dute parte txapelketan. Neguko lehen lehiaketa garrantzitsua dute asteburukoa eta, lan ona egingo dutela ziur gaude.

Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, aldiz, 16:50etan.

Zorte on guztiei!

   

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa jokatuko da asteburuan Irunen sarreran

Izarraitzekoak gustura, Oviedon egindako lanarekin

Joan den asteburuan, otsailaren 17an eta 18an Oviedon izan dira Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak, Euskadiko selekzioarekin infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 39 igerilari izan ziren. Proba guztiak bukatu ondoren, taldezkako sailkapen orokorrean, Euskadiko selekzioak infantiletan zortzigarren postua eta juniorretan hamabigarrena lortu zituen. Herrialde Katalanetako, Madrilgo eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Iñaki Etxeberriak, 50 metro librean 22. postua.

– Maitane Goenagak, 100 metro librean 25. postua, 50 metro librean 28. postua, 100 metro bizkarren 23. postua, eta 200 metro librean 17. postua.

Bi igerilariak, beren denbora onenetan ez dira ibili baina, kontuan hartzen bada sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu dute Izarraitzeko taldekideek.

Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.

Zorionak!

 

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak gustura, Oviedon egindako lanarekin sarreran

Zapatuan, alebinentzat entrenamendu bateratua Paco Yoldin

Datorren zapatuan, otsailaren 17an, Donostiko Paco Yoldi igerilekuan  egingo den Gipuzkoako alebinen entrenamendu bateratuan parte hartzeko deituak izan dira gure taldeko Maier Lizarzaburu, June Berasategi, Nora Uria, Judith Odriozola eta Elene Sudupe.

Teknifikazioko jardunaldia Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatu du eta hasiera goizeko 11:30etan izango du.

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, alebinentzat entrenamendu bateratua Paco Yoldin sarreran

Euskadiko Selekzioarekin arituko dira Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga

Euskadiko Igeriketa Federazioak Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean, otsailaren 17an eta 18an, Oviedoko (Espainia) Parque del Oeste  igerilekuan jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte: Iñaki Etxeberriak 50 metro librean, Maitane Goenagak 50 metro librean, 100 metro librean, 200 metro librean eta 100 metro bizkarren. Horiez gain, erreleboko frogetan ere arituko dira.

Ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa, eta ziur gaude euren ahalegin guztiak jarriko dituztela txapelketan.

Zorte on!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskadiko Selekzioarekin arituko dira Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga sarreran

Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

Joan den asteburuan, otsailaren 3an eta 4ean,alebin mailako Igeriketako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen Azpeitiko Udal igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariak honako igerilari hauek izan ziren:

Iker Aizpuru, Judith Odriozola, Alaitz Mendizabal, Nora Uria, Nerea Urbieta, June Berasategi, Maier Lizarzaburu, Mikel Etxeberria, Elene Ruiz De Argandoña, Amane Goenaga eta Elene Sudupe.

Izarraitzekoek txapelketa oso ona egin zuten. Aurreikusitako helburuak bete zituzten igerilariek Azpeitiko txapelketan. Isaac Pousada entrenatzailea, “oso gustura” gelditu zen Izarraitzekoek egin zuten lanarekin.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Igerilari gehienak proba askotan marka pertsonalak.
  • Udako EHko alebin txapelketarako gutxienekoak
  • Hiru urrezko, bost zilarrezko eta brontzezko bi domina lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, erreleboetan, neskak, zilarrezko hiru domina, 4×200 librean, 4×100 librean eta 4×100 estiloetan.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Olakor gozotegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia eta Kantoi taberna.

 

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan sarreran

Zapatuan, junior eta seniorrentzat entrenamendu bateratua Paco Yoldin

Bihar zapatua, otsailak 3, Donostiko Paco Yoldi igerilekuan  egingo den Gipuzkoako senior eta juniorren entrenamendu bateratuan parte hartzeko deituak izan dira gure taldeko Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria, Jone Goenaga, Maitane Goenaga eta Maialen Sudupe.

Teknifikazioko jardunaldia Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatu du eta hasiera goizeko 10:30etan izango du.

Zorionak!

 

Entrenamenduak, Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan, junior eta seniorrentzat entrenamendu bateratua Paco Yoldin sarreran

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA. AZPEITIA

Hona hemen zenbait informazio:

 

 

 

 

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA. AZPEITIA sarreran