Igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 30 igerilarik parte hartu zuten 47. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.
Aurrenik, 10:30ean, infantil mailako 52 neska irten ziren Zarautzeko hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko sei igerilarik hartu zuten parte. Uxue Etxeberria izan zen azkarrena eta garaipena lortu zuen igerialdian. Beste denak ere txukun ibili ziren. Batzuentzat lehen esperientzia zen itsasoan, baina hala ere, ondo moldatu ziren olatu arteko lehiaketan.
Hona hemen igerilari bakoitzak lortutako postuak:
– Uxue Etxeberriak (2004) 1. postua.
– June Zubizarretak (2004) 13. postua.
– Elene Sudupek (2006) 16. postua.
– Alazne Sudupek (2004) 26. postua.
– Nerea Urbietak 2005) 36. postua.
– Maialen Aiertzak (2004) erretiratu egin zen.

Ondoren, 11:30etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 2.000 igerilariak bost taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 20 bat igerilarik hartu zuten parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin. Aurten, igerialdi azkarra izan zen eta gure igerilari gehienak iazko denborak hobetu zituzten.
Izarraitzeko igerilarien artean, emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: Rafa Zubeldiak 20. postua eta 3. master mailan, Pablo Etxeberriak 38. postua eta 18. senior mailan eta Leire Ceciagak 131. postua eta 4. master mailan.
Hurrengo proba, uztailaren 31an izango da Hondarribiko hondartzan, Txingudiko Badiako XIV. Igerialdia izango baita. Helduen probarako, momentuz, Nagore Alberdi, Leire Ceciaga, Julen Esteban eta Rafa Zubeldia daude izena emanda.
Zorionak guztioi eta segi horrelaxe!
Joan berri den astean, Espainiako Alebinen Txapelketa jokatu da Bartzelonako Bernat Picornell igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberriak denboraldian zehar lortu zituen txapelketa horretan parte hartzeko beharrezkoak ziren gutxiengoak.
Datorren igandean, uztailak 23, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek, 47. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian. Ia hiru mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian. Horien artean dira Izarraitzeko infantil mailako 6 igerilari: Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Nerea Aranbarri eta Elene Sudupe. Horiek, infantil mailako beste 131 igerilariekin batera, goizeko 10:30ean ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.
Joan den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko junior, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gazteizko Mendizorrotza igerilekuan (50 metrotakoa).

Uztailaren 12an, asteazkena, zabalduko da hurrengo denboraldirako izena emateko epea Izarraitz Igari Elkartean, eta eskuragarri egongo dira izen-emate orriak eta igeriketa taldean sartzeko bete behar diren balditzak igerilekuko sarreran. 2011. urtean edo aurretik jaiotako neska mutilak eman dezakete izena.
Joan den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa jokatu zen Galdakaoko Urreta igerilekuan.



