Bi domina Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketan

12729013_749240151844485_3531945344266492344_n

txapeldunorde

Joan den asteburuan, otsailaren 20 eta 21ean, Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketa jokatu zen, Iruñeko Amaya igerilekuan. Bertan lehiatu ziren Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria, Izarraitz Igeri Elkarteko kideak; biak absolutuak. Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten asteburukoa, eta urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat lortuta itzuli ziren Azpeitira.

Igerilari bakoitzak lortutako postuak honako hauek izan ziren:

– Ainhoa Goenaga: 200 bizkar (1.), 100 bizkar (2.), 50 bizkar (4.) eta 50 libre (24.).
– Pablo Etxeberria: 50 bizkar (5.), 100 bizkar (15.) eta 100 libre (33.).

Neguko Txapelketa horretan parte hartzeko gutxiengoa zuten igerilari infantil eta juniorrei, aldiz, entrenatzaileak atsedena eman zien hurrengo asteburuan ospatuko duten Espainiako txapelketa dela eta.

Bestalde, igandean, otsailak 21, Euskal Herriko Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen Iruñean. Gure taldeko Iker Aizpuruk parte hartu zuen bertan. Aurrez zituen denborak hobetu zituen eta gustora gelditu zen egindako lanarekin.

Zorionak eta aupa Izarraitz!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi domina Euskal Herriko Neguko Absolutuen Txapelketan sarreran

Neguko Euskal Herriko Txapelketa Iruñean

IMG_6498Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek Neguko Euskal Herriko Absolutuen eta igeriketa egokituko Txapelketan hartuko dute parte Iruñako Amaya igerilekuan.

Zapatuan eta igandean absolutu mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik bi igerilari absolutu joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:

  • Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 200 metro bizkar eta 100 metro libre.
  • Pablo Etxeberria: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 100 metro libre.

Bestalde, Iruñean jokatuko den Neguko Euskal Herriko Txapelketan, igandean igeriketa egokituko probak ere izango dira eta, Ander Idoetak eta Iker Aizpuruk parte hartuko dute proba hauetan:

  • Ander Idoeta: 50 metro bizkar, 50 metro libre eta 100 metro libre.
  • Iker Aizpuru: 50 metro bizkar, 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.

Zorte on!

  • ZUZENEAN IKUSTEKO:
Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Euskal Herriko Txapelketa Iruñean sarreran

Igerilari gaztetxoak oso txukun Legazpin

DSC03014Taldeko txikienak zapatuan Legazpin izan ziren eskolartekoen 50 metroko proben sariko kanporaketetan parte hartzen. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte eta erreleboetan ere bai.

Izarraitz elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten eta, horren ondorioz, datorren otsailaren 28an igerilari asko izango ditugu sari horretako finaletan. Kanporaketetan (lau egoitzetako emaitzak kontuan hartuko dira) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala, Azpeitian ospatuko den finaletan.

Zorionak guztioi eta ondo prestatu finaletako!

Benjamin eta alebin maila, Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igerilari gaztetxoak oso txukun Legazpin sarreran

Eskolarren 50m-tako saria

Larunbat honetan, Legazpiko Bikuña igerilekuan eskolarren 50m-tako saria ospatuko da. Txapelketa honetan gure taldeko Benjamin eta Alebinak izango dira.

12371090_977166362380472_8776338262973951976_o

Txapelketa honetarako, taldeko igerilariek nahi duten estiloa aukeratu izan ahal dute. Momentuz gure taldeko 34 igerilari daude izena eman da.

Bertan gainera Otsailak 28-an Azpeitian izango dugun finalera sailkatu ahal izango dute igerilariek.

Autobusa 15:00ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 15:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 16:30ean.

Animo eta zorte on!

 

Behin behineko serieak:  Serieak 50m saria

Sariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Eskolarren 50m-tako saria sarreran

Izarraitzekoak gustura Oviedon

hirukoteJon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Maialen Sudupe igerilariak Oviedon izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil eta junior mailako 39 igerilari izan ziren. Txapelketa honek, aukera paregabea ematen die beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik infantiletan hamargarren postua eta juniorretan zortzigarren postua lortu zituen. Herrialde Katalanak, Madril eta Andaluziako selekzioak izan ziren podiumera igo zirenak.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

– Jon Aizpuruk, 50 metro librean 16. postua eta 200 metro estiloan 10. postua.

– Eva Astigarragak, 100 metro bularren 17. postua eta 200 metro bularren 17. postua.

– Maialen Sudupek, 200 metro bizkarren 16. postua; 100 metro tximeletan 21. postua; 200 metro tximeletan 20. postua eta 400 metro estiloan 19. postua.

Horiez gain, erreleboetan ere parte hartu dute gure taldekieak.

Maialen Sudupek, lau marka pertsonal eta lau klubeko errekor berri ezarri ditu Oviedoko txapelketan. Beste biek, bere denboretan ibili dira, eta kontutan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduan egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte. Txapelketa honi esker, otsailaren 27tik martxoaren 1era, Terrassan  izango den infantilen eta juniorren Neguko Espainiako txapelketan izango dituzten arerioak ikusi ahal izan dituzte. Oraindik hiru aste dituzte sasoia hobetzeko, eta ziur gaude, saiatuko direla helburu hori lortzen.

Terrassako txapelketa aurretik, Euskal Herriko Absolutuen txapelketa izango dute Iruñako Amaya igerilekuan.

Zorionak eta segi prestatzen!

Espainiako txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak gustura Oviedon sarreran

Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Maialen Sudupe Euskadiko Selekzioarekin

cartel

Euskadiko Igeriketa Federazioak Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Maialen Sudupe igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean (otsailaren 6ean eta 7an) Oviedoko Parque del oeste igerilekuan jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. Hasiera batean Oihana Goenagak eta gero Aiora Beristainek ere jaso zuten parte hartzeko deia bainan ez joatea erabaki zuten arazo pertsonalengatik.

Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:

  • Jon Aizpuruk 50 metro libre eta 200 metro estilo.
  • Eva Astigarragak 100 metro bular eta 200 metro bular.
  • Maialen Sudupek 200 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 400 metro estilo.

Horiez gain, erreleboko frogetan era ariko dira. Ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa eta, ziur gaude uretan duten guztia emango dutela.

Zorte on!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Jon Aizpuru, Eva Astigarraga eta Maialen Sudupe Euskadiko Selekzioarekin sarreran

EMAITZA ONAK AZKOITIKO IGERILEKUAN

DSC01680Pasa den zapatuan, Izarraitzeko benjaminek eta alebinek Azkoitian izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako 2. eta Alebinen Ligako 4. jardunaldietan parte hartzen.

Benjamin  A mailakoek, adinaren arabera, 50 metro libre edo 100 metro libre eta 6×25 metro bizkar errelebo mistoak izan zituzten. Benjamin B mailakoen, aldiz, 50 metro bizkar, 100 metro libre edo 200 metro libre eta 4×50 metro tximeleta errelobo proba izan zituzten. Alebinek, 200 metro bular eta 100 metro tximeleta probak izan zituzten. Horiez gain, 4×100 metro  bizkar errelebo proba ere izan zuten.

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari gaztetxoek igerian gero eta hobeto egiten dutela erakutsi zuten eta horren ondorioz, euren markak hobetu zituzten. Azkoitiko igerilekuan izandako jardunaldietan, gure haurretako asko sailkapeneko lehen postuetan izan ziren.

Emaitzak alde batera utzita, igerilari guztiak beren markak hobetzen ikusi genituen eta, beraz, bide onetik ari garela uste dugu. Estilo desberdinen arautegian eta igeri egiteko moduan, arlo teknikoan, hobekuntzak egiten jarraitzen dute denek eta dudarik gabe, hori da emaitzik garrantzitsuena.

Zorionak eta segi horrela!

12390917_1003934789703629_1634221517325923842_n   12662538_1003923696371405_4286128333728352001_n

Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EMAITZA ONAK AZKOITIKO IGERILEKUAN sarreran

Emaitza bikainak Euskal Herriko Txapelketetan

Tolosa 1

Pasa den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Neguko Txapelketak jokatu dira Iruñean eta Tolosan. Infantilak Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan izan ziren, eta juniorrak Iruñako Anaitasuna igerilekuan.

Jon Aizpuru (juniorra), Oihana Goenaga (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra) eta Aiora Beristain (juniorra) Iruñako Anaitasuna igerilekuan lehiatu ziren, eta Tolosako Usabal igerilekuan jokatutako txapelketan, berriz, Jone Goenagak, Nerea Berasategik, Angela Ociok, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte infantiletan.

Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta uzta ederra bildu zuten bi igerilekuetan. Bakarkako probetan, 13 urrezko domina, zilarrezko 7 eta brontzezko 5 lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4×200 libre eta 4×100 libre probetan, zilarrezko domina bana eskuratu zuten eta 4×100 estilo proban berriz brontzezkoa.

Juniorrak orokorrean ondo igeri egin zuten eta aurrez zituzten denboretan ibili ziren. Lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Urrezko 7 domina, zilarrezko 2 eta brontzezko beste 2.
  • 2 marka pertsonal.
  • Klubeko errekor bat, Jon Aizpuruk 100 metro estilo absolutuetan.

Infantilek, berriz, Gipuzkoako Txapelketan bezala, izugarrizko lorpenak eskuratu zituzten, hona hemen esanguratsuenak:

  • Espainiako txapelketetan parte hartzeko 7 gutxiengo berri:

– Iñaki Etxeberriak 50 metro libre (neguan eta udan) eta 100 metro libre (neguan eta udan).

– Joanes Astigarragak 200 metro bizkar (udan).

– Maitane Goenagak 200 metro libre (neguan eta udan).

– Maialen Sudupek 100 metro tximeleta (neguan eta udan) eta 400 metro estilo (neguan eta udan).

– Paula Urrestillak 100 metro bizkar (udan).

  • Urrezko 6 domina, zilarrezko 5 eta brontzezko 3. bakarkako probetan. Erreleboetan berriz, zilarrezko 2 (4×200 libre eta 4×100 libre) eta brontzezko 1 (4×100 estiloetan).
  • 24 marka pertsonal.
  • Klubeko errekor bat, Joanes Astigarragak 100 metro bizkar (15 urte).

Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik egun batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.

Zorionak eta segi horrela!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza bikainak Euskal Herriko Txapelketetan sarreran

Aurten ere Iker Aizpuru Espainiako txapeldun

IMG_0499Asteburu honetan, urtarrilak 30 eta 31, igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan jokatu da Valdemoroko (Madril)  Valdesanchuela igerilekuan. Bertan, gure taldeko Iker Aizpuru eta Lander Uria izan dira lehian, Kirol Egokituko Euskal selekzioarekin.

Bikoteak emaitza bikainak lortu dituzte bertan. Iker Aizpuruk igeriketa egokituko alebin mailan urrezko domina lortu du. Ikerrek 50 metro tximeleta, 50 metro bular, 100 metro libre eta 50 metro bizkar banakako frogetan hartu du parte eta horien denboren batura, txapelketako onena izan da. Lander Uriak ere lan bikaina egin du txapelketan eta, bere lana ezinbestekoa izan da Euskadik hirugarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.

Zorionak bikote!

IMG_0501

Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aurten ere Iker Aizpuru Espainiako txapeldun sarreran

Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan lau txapelketetatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek: Valdemoron, Iruñean, Tolosan eta Azkoitian izango dira.

1.- Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako Txapelketa (Valdemoro).Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilak 30 eta 31, Lander Uria (2006) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valdemoron izango dira igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.

Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:

– Landerrek 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko du parte.

– Ikerrek, berriz, 50 tximeleta, 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar banakako frogetan hartuko du parte. Horiez gain, 4×50 estilo errelebo mistoan ere lehiatuko da.

2.- Neguko Euskal Herriko Junior Txapelketa (Iruña).

Zapatuan eta igandean junior mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Anaitasuna igerilekuan) izango da, hiru jardunaldietan banatuta. Azpeititik lau igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:

– Jon Aizpuru: 100 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro libre.

– Oihana Goenaga: 100 metro libre, 100 metro bizkar, 200 metro libre eta 50 metro libre.

– Eva Astigarraga: 200 metro bular, 50 metro bular eta 100 metro bular.

– Aiora Beristain: 100 metro libre, 200 metro libre, 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.

3.- Neguko Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Tolosa).

tolosaZapatuan eta igandean baita ere, infantil mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Tolosan (Usabal Kiroldegiko igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik bederatzi igerilari joango dira Tolosara eta honako probetan lehiatuko dira:

– Jone Goenaga: 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro libre.

– Nerea Berasategi: 100 metro libre, 100 metro estilo eta 200 metro libre.

– Angela Ocio: 200 metro bizkar, 100 metro bizkar, eta 200 metro estilo.

– Iñaki Etxeberria: 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro libre.

– Joanes Astigarraga: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.

– Asier Ganzarain: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.

– Paula Urrestilla: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.

– Maialen Sudupe: 100 metro tximeleta, 200 metro estilo eta 400 metro estilo.

– Maitane Goenaga: 100 metro estilo, 200 metro libre eta 100 metro libre.

4.- Alebin eta benjamin igerilariak Azkoitian izango dira zapatuan.

Zapatuan, arratsaldez, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek Azkoitiko igerilekuan izango dute hitzordua. Benjaminen probak 15:30etan hasiko dira eta alebinenak berriz, 17:00etan.

Lehiaketa Azkoitian denez, autobusik ez dugu jarriko, eta bi zita desberdin izango ditugu kotxeak antolatzeko:

  • Benjaminek: 14:15etarako Azpeitiko igerileku aurrean.
  • Alebinak (2004. urtean jaiotako neskak): 16:00etan Azpeitiko igerileku aurrean.

Benjaminek ligako 2. jardunaldia izango dute eta alebinek berriz, 4. jardunaldia ospatuko dute.

Zorte on guztioi eta egurre!

 

Alebinen liga, Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan sarreran