Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan lau txapelketetatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek: Valdemoron, Iruñean, Tolosan eta Azkoitian izango dira.

1.- Igeriketa Egokitutako Gazteen Espainiako Txapelketa (Valdemoro).Datorren zapatuan eta igandean, urtarrilak 30 eta 31, Lander Uria (2006) eta Iker Aizpuru (2004) taldekideak Valdemoron izango dira igeriketa egokituari dagokion Gazteen Espainiako Txapelketan parte hartzen. Txapelketa horretan Euskadiko Kirol Egokituko Selekzioarekin arituko dira.

Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:

– Landerrek 100 bizkar, 100 libre, 50 bizkar eta 50 libre banakako frogetan hartuko du parte.

– Ikerrek, berriz, 50 tximeleta, 50 bular, 100 libre eta 50 bizkar banakako frogetan hartuko du parte. Horiez gain, 4×50 estilo errelebo mistoan ere lehiatuko da.

2.- Neguko Euskal Herriko Junior Txapelketa (Iruña).

Zapatuan eta igandean junior mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Anaitasuna igerilekuan) izango da, hiru jardunaldietan banatuta. Azpeititik lau igerilari joango dira Iruñeara eta honako probetan lehiatuko dira:

– Jon Aizpuru: 100 metro libre, 400 metro libre eta 200 metro libre.

– Oihana Goenaga: 100 metro libre, 100 metro bizkar, 200 metro libre eta 50 metro libre.

– Eva Astigarraga: 200 metro bular, 50 metro bular eta 100 metro bular.

– Aiora Beristain: 100 metro libre, 200 metro libre, 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.

3.- Neguko Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Tolosa).

tolosaZapatuan eta igandean baita ere, infantil mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Tolosan (Usabal Kiroldegiko igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik bederatzi igerilari joango dira Tolosara eta honako probetan lehiatuko dira:

– Jone Goenaga: 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro libre.

– Nerea Berasategi: 100 metro libre, 100 metro estilo eta 200 metro libre.

– Angela Ocio: 200 metro bizkar, 100 metro bizkar, eta 200 metro estilo.

– Iñaki Etxeberria: 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro libre.

– Joanes Astigarraga: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.

– Asier Ganzarain: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.

– Paula Urrestilla: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.

– Maialen Sudupe: 100 metro tximeleta, 200 metro estilo eta 400 metro estilo.

– Maitane Goenaga: 100 metro estilo, 200 metro libre eta 100 metro libre.

4.- Alebin eta benjamin igerilariak Azkoitian izango dira zapatuan.

Zapatuan, arratsaldez, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek Azkoitiko igerilekuan izango dute hitzordua. Benjaminen probak 15:30etan hasiko dira eta alebinenak berriz, 17:00etan.

Lehiaketa Azkoitian denez, autobusik ez dugu jarriko, eta bi zita desberdin izango ditugu kotxeak antolatzeko:

  • Benjaminek: 14:15etarako Azpeitiko igerileku aurrean.
  • Alebinak (2004. urtean jaiotako neskak): 16:00etan Azpeitiko igerileku aurrean.

Benjaminek ligako 2. jardunaldia izango dute eta alebinek berriz, 4. jardunaldia ospatuko dute.

Zorte on guztioi eta egurre!

 

Alebinen liga, Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko igerilariek lau hitzordu dituzte asteburuan sarreran

Neguko ligako laugarren jardunaldia Eibarren

IMG_6284 (Copiar)

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior igerilariek Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan Neguko Ligako laugarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.

Eibarko jardunaldian Jon Aizpuruk, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Jone Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Angela Ociok, Paula Urrestilla, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte.

Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira taldeko igerilariak. Datorren aste bukaeran hasita, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.

Segi gogor prestatzen!

Helduen ligak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako laugarren jardunaldia Eibarren sarreran

Neguko Liga probintzialeko laugarren jardunaldia Eibarren

Gure zonaldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Eibarko Ipurua igerilekuan. Jardunaldia arratsaldeko 16:30etan hasiko da.

Izarraitzeko igerilari batzuk bertan izango dira eta zorterik onena opa nahi diogu.

Aupa Izarraitz!

Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Liga probintzialeko laugarren jardunaldia Eibarren sarreran

Iker Aizpuru eta Lander Uria gustura Zarauzko txapelketan

imagePasa de zapatuan, Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian, Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkarko Lander Uria eta Iker Aizpuru izan ziren bertan, Konporta K.E. ordezkatuz.

Biek maila ona erakutsi zuten eta gustura etorri ziren egindako lanarekin. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak azpimarratu zuen, giro bikainean lehiatu zirela igerilari guztiek txapelketa guztian.

Zorionak eta segi prestatzen!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru eta Lander Uria gustura Zarauzko txapelketan sarreran

Asteburu oparoa Izarraitzeko igerilarientzat

IMG_6715Joan den zapatuan eta igandean infantil, junior eta absolutuen Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Nerea Berasategi, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak eta oso emaitza onak lortu zituzten.

Ainhoa Goenaga absolutu mailan lehiatu zen, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain junior mailan eta beste bederatziak, berriz, infantil mailan.

Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza; eta, hala ere, aurreikusitako helburuak bete zituzten gure igerilariek Azpeitiko txapelketan. Hemendik aurrera, eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsi egingo dute, eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Espainiako txapelketetan parte hartzeko 12 gutxiengo berri:

Jone Goenagak  100 metro libre proban (udan).

Iñaki Etxeberriak 50 metro libre proban (udan).

Maitane Goenagak 100 metro bizkar proban (neguan eta udan), 200 metro libre proban (udan), 100 metro libre proban (udan) eta 100 metro bular proban (udan).

Maialen Sudupek 100 metro bizkar proban (neguan eta udan) eta 400 metro libre proban (udan).

Paula Urrestilak 200 metro estilo proban (neguan eta udan).

Infantil neskek 4×100 libre (neguan eta udan), 4×200 libre (neguan eta udan) eta 4×100 estilo (neguan eta udan).

  • Klubeko 7 errekor berri:

Maialen Sudupe: 50 bizkar (14 urte) eta 100 bizkar (14 urte).

Jon Aizpuru: 50 tximeleta (absolutua).

Joanes Astigarraga: 100 bizkar (15 urte).

Maitane Goenaga: 100 bular (14 urte eta absolutua).

Oihana Goenaga: 400 libre (17 urte).

Gizonezkoen 4×50 libre: Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain eta Jon Aizpuru.

Guztira berriz, 39 marka pertsonal lortu zituzten gure neska-mutilak asteburuan.

Gipuzkoako Txapelketako dominak berriz, Infantil mailan bakarrik banatzen dira eta, hamaika urrezko, bederatzi zilarrezko eta sei brontzezko domina lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, eta erreleboetan, hiru urrezko domina lortu zuten (4×200 librean, 4×100 librean eta 4×100 estiloetan).

Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, ‘fina’ taularen arabera egin zituzten sailkapenak eta gureak ez zuten lortu podiumera igotzea.

Gipuzkoako txapelketako sailkapen orokorrean, gure neskak, hirugarren postua eskuratu zuten.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrelaxe!

Bukatzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Eroski, Errotaundi okindegia, Kili Kolor kopistegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia eta Kantoi taberna.

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburu oparoa Izarraitzeko igerilarientzat sarreran

Alebin mailako igeriketako 1. teknifikazio jardunaldia

Urtarrilaren 23an, zapatua, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Alebin mailako igeriketako 1. teknifikazio saioa antolatu du.

Gure taldetik Uxue Etxeberria parte hartzera deitua izan da.

Hona hemen deialdia eta jarduerak:

Convocatoria Jornada alevín

Jarduera plana

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin mailako igeriketako 1. teknifikazio jardunaldia sarreran

GIPUZKOAKO IX. IGERIKETA EGOKITUAREN TXAPELKETA, ZARAUTZEN

Zapatu honetan, 1476319_789786147785162_4263770966439165935_n urtarrilak 16, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa egingo da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, 10:00etan hasita.

Izarraitzetik bi igerilari izango dira bertan, Iker Aizpuru eta Lander Uria Konporta Taldea ordezkatuz.

Zorte on bikote eta disfrutatu!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GIPUZKOAKO IX. IGERIKETA EGOKITUAREN TXAPELKETA, ZARAUTZEN sarreran

Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Azpeitian

kartela jpgAsteburu honetan, urtarrilaren  16an eta 17an, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Neguko Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko udal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.

Beroketak egiteko, 08:30ean irekiko da igerilekua goizean eta arratsaldean, 15:30ean. Txapelketa neguko lehen lehiaketa garrantzitsua dute, eta helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.

Zorte on guztiei!

Gipuzkoako Txapelketak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Neguko Txapelketa, Azpeitian sarreran

Neguko ligako hirugarren jardunaldia Azpeitian

IMG_6009 (Copiar)Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako hirugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Azpeitiko igerilekuan.

Azpeitiko jardunaldian Jon Aizpuruk, Iñigo Altunak, Oihana Goenagak, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Jone Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Angela Ociok, Nerea Berasategik, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte.

Entrenamendu gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan eta, hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Azkeneko jardunaldian, ez zuten lortu dendora esanguratsurik.

Datorren aste bukaeran, Azpeitian jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarekin hasiko dira neguko zita garrantzitsuenak, eta lehiaketa horietan ikusiko ditugu hilabeteetako entrenamenduen emaitzak.

Segi gogor prestatzen!

Helduen ligak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko ligako hirugarren jardunaldia Azpeitian sarreran

Hurrengo asteburuan Gipuzkoako Neguko Txapelketa

Gipuzkoako Txapelketak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hurrengo asteburuan Gipuzkoako Neguko Txapelketa sarreran