Neguko Gipuzkoako Txapelketa Azpeitian

kartela jpg.jpg

Albisteak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Neguko Gipuzkoako Txapelketa Azpeitian sarreran

Izarraitzekoak ondo, Nazioarteko Eguberri Txapelketan

2995_941619579207147_1419621236485492516_nAsteartean Nazioarteko Eguberri Txapelketaren 33. edizioa jokatu zen Ordiziko Majori igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitzeko hamabi igerilari. Lander Uria ondoezik baja izan zen azken momentuan. Maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen; Claudio Possi italiarra nagusitu zen gizonezkoetan eta Jessica Vall katalandarra emakumezkoetan. Omar Urbietak entrenatzen dituen igerilariek aukera paregabea izan zuten gailurrean dauden igerilari handiekin lehiatzeko.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatu ziren eta Ander Idoeta, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga arratsaldeko finaletik kanpo gelditu ziren. Ainhoa Goenagak, Pablo Etxeberriak eta Jon Aizpuruk, berriz, txartelak lortu zituzten arratsaldeko finaletan ospe handiko igerilariekin batera lehiatzeko.

Ainhoa Goenagak bi finaletan hartu zuen parte, 50 metro bizkarren (5. postua) eta 100 metro bizkarren (6. postua), Pablo Etxeberriak 50 metro bizkarreko finalean (6. postua) eta Jon Aizpuruk 200 metro estiloko finalean (4. postua).

Festa garai hauek ez dira aproposenak lehiatzeko, ia denok eguneroko errutinatik kanpo ibiltzen gara eta. Entrenamendu gutxiago, gehiago jaten da, deskantsu gutxiago eta hori dena txapelketetan nabaritu egiten da. Hala ere, Omar Urbieta entrenatzailea gustura etorri zen taldekideak orokorrean lortu zituzten emaitzekin.

Zorionak eta segi gogor prestatzen!

Sariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak ondo, Nazioarteko Eguberri Txapelketan sarreran

Izarraitzeko hamahiru igerilari izango dira Nazioarteko XXXIII. Eguberri Txapelketan

imageDatorren asteartean, abenduak 29, Nazioarteko XXXIII. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Azpeititik hamahiru igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:

– Ander Idoeta (1996): 50 libre. (Konporta taldea).
– Ainhoa Goenaga (1997): 50 bizkar eta 100 bizkar.
– Pablo Etxeberria (1997): 50 bizkar eta 100 bizkar.
– Jon Aizpuru (1998): 100 estilo eta 200 estilo. (EH selekzioa).
– Oihana Goenaga (1999): 100 estilo eta 200 estilo. (EH selekzioa)
– Eva Astigarraga (2000): 50 bular eta 100 bular.
– Aiora Beristain (2000): 100 estilo.
– Jone Goenaga (2001): 50 libre.
– Joanes Astigarraga (2001): 50 bizkar.
– Paula Urrestilla (2002): 50 libre eta 100 libre.
– Maialen Sudupe (2002): 50 libre.
– Maitane Goenaga (2002): 100 bular.
– Lander Uria (2006): 50 libre. (Konporta Taldea)

Horietako bi gainera, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak, Euskal Selekzioaren deia jaso dute eta, Ordiziako txapelketan, Euskal Herria ordezkatuko dute. Horrek erakusten digu, egunero, isilean, sakrifizio eta entrenamenduak egin ezkero, emaitzak eta horrelako dei pozgarriak iristen direla. Ander Idoeta eta Lander Uria Izarraitzeko igerilariek, berriz, Konporta taldea ordezkatuko dute igeriketa egokitutako proban.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 10:00etan hasita, eta 18:30etan izango dira finalak. Txapelketa Ordiziko Majori igerilekuan jokatuko da eta bertara hurbilduko dira estatuko eta nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.

Zorte on!

 

Igeriketa egokitua, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzeko hamahiru igerilari izango dira Nazioarteko XXXIII. Eguberri Txapelketan sarreran

EMAITZA BIKAINAK ASTEBURUAN

IMG_5827Joan den asteburuan bi txapelketatan hartu zuten parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuek. Izarraitzeko mutilek Bergaran jokatu zen Gipuzkoako taldeen arteko kopan eta neskak berriz, Euskal Herriko Taldeen Kopan Galdakaoko Urreta igerilekuan.

Iaz, Izarraitzeko neskek, Gipuzkoako kopan lehen postua lortu zuten. Aurten berriz, eta aurreko denboraldian lortutako emaitzei esker, Euskal Herriko kopan lehiatu dira Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako zortzi talde honenekin batera. Sailkapen orokorrean bostgarren postua lortu zuen gure neskan taldeak eta horrekin batera goi mailari eustea. Txapelketa hori Euskal Herrian taldeka jokatzen den garrantzitsuena da eta horrek erakusten du zer nolako maila dugun Azpeitian.

Lau jardunalditan banatuta zegoen txapelketa eta hasieratik postu onak eta denbora onak lortu zuten gure neskek. Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan dira taldea osatu duten igerilariak. Galdakaon parte hartu zuten Izarraitzeko igerilarien bataz besteko adina 14,5 urtekoa zen.

01Mutilen taldeari dagokionez, berriz, bakarkako probetan ondo lehiatu arren, taldeko sailkapenean ezin izan zuten lortu aurreko postuetan egotea, igerilari kopuru txikia dutelako. Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Iñigo Altuna, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Asier Ganzarain aritu ziren Izarraitz Igeri Elkartearen izenean Bergaran ospatu zen Gipuzkoako kopan.

Bi txapelketetan marka eta lorpen bikainak eskuratu dituzte gure kirolariak, hona hemen esanguratsuenak:

  • Euskal Herriko kopan:

– Marka pertsonalak: 23

– Neguko Espainiko minimak: 2 (Maialen Sudupe 200 estilo eta 200 bizkar)

– Udako Espainiko minimak: 3 (Maialen Sudupe 200 estilo eta 200 bizkar, Aiora Beristain 200 libre)

– Klubeko 14 errekor:

Oihana Goenaga: 200 tximeleta (16 urte-absolutua) eta 100 estilo (16 urte-absolutua)

Maitane Goenaga: 200 bular (13 urte) eta 100 bular (13 urte)

Ainhoa Goenaga: 200 bizkar (absolutua) eta 400 estilo (absolutua)

Maialen Sudupe: 100 bizkar (13 urte), 200 bizkar (13 urte), 100 tximeleta (13 urte) eta 200 tximeleta (13 urte).

Erreleboak: 4×50 libre, 4×100 libre, 4×200 libre eta 4×100 estilo

– 13 urteko EHko errekor bat : Maialen Sudupe (200 bizkar)

  •  Gipuzkoako Kopan:

– Marka pertsonalak: 17

– Udako espainiko minimak: 2 (Jon Aizpuru 200 eta 400 libre)

– Klubeko 7 errekor

Jon Aizpuru: 100 tximeleta (17 urte) eta 100 libre (17 urte- absolutua).

Joanes Astigarraga: 200 bizkar (14 urte) eta 100 bizkar (14 urte).

Iñaki Etxeberria: 100 libre (14 urte) eta 50 libre (14 urte).

Erreleboak: 4×50 libre.

Bi taldeen entrenatzaile den Omar Urbietaren lana ezinbestekoa izan da emaitza hauek gauzatzeko.

Zorionak guztiei eta segi lanean!

 

Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude EMAITZA BIKAINAK ASTEBURUAN sarreran

Iker Aizpuru Madrilgo konzentraziora deitua

1476319_789786147785162_4263770966439165935_n

Espainiako Kirol Egokituen Federazioak deituta, Iker Aizpuru gure taldeko igerilaria Madrilen izango da datozen egunetan.

Teknifikazio jardunaldiak abenduaren 26tik 30era bitartean izango dira. Ikerrek, igeriketako teknikak  hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldetako igerilariak ezagutzeko.

Ondo ibili eta disfrutatu!

DEITUAK

Albisteak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Iker Aizpuru Madrilgo konzentraziora deitua sarreran

Bi txapelketa astebukaeran

20150620_10-44_Canon 5d3_0303Astebukaera honetan bi txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutuek. Horrenbestez, Bergaran eta Galdakaon izango dira igerilariak.

Bergaran Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da, eta zapatuan eta igandean izango dira probak, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan. Izarraitzeko gizonezkoek Bergaran jokatuko den txapelketan lehiatuko dira eta honako igerilariak osatzen dute taldea; Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Iñigo Altuna, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Asier Ganzarain.

Bigarren hitzordua Bizkaian izango dute. Galdakaoko igerilekura Izarraitzeko emakumezkoen taldea joango da Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzera, zapatuan eta igandean. Han, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde indartsuenak izango dira nor baino nor. Gure partaideak honako hauek izango dira; Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Animo eta egurre ekipo!

Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Bi txapelketa astebukaeran sarreran

Gabonetako entrenamenduen ordutegia

Ordutegia Gabonak 2015 2016

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabonetako entrenamenduen ordutegia sarreran

XVI. Paco Sanchez saria

Pasa den larunbatean, gure taldeko txikienek (Benjamin eta Alebinak) Tolosako Paco Sanchez sarian hartu zuten parte.

12371090_977166362380472_8776338262973951976_o

Benjamin 1 kategoriako igerilariek bakarkako proba bat burutu zuten, eta Benjamin 2 eta Alebin kategoriako igerilariek 2 proba. Honez gain, erreleboetan 12x50m libreetako proban ere parte hartu zuten kategoria ezberdinetako erreleboa osatuz. Guztira, gure taldeko 31 igerilari izan ziren bertan.

Gure txikiek maila ona erakutsi zuten beste behin eta polita da hauek igerian ikustea. Gaztetxoak gogotsu datoz eta hori ona da taldearentzako eta igeriketarentzako. Entrenatzaileak gustura ziren igerilariek izandako portaerarekin.

Animo eta segi horrela!

Sariak, Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XVI. Paco Sanchez saria sarreran

Infantil mailako igeriketako 1. teknifikazio jardunaldia

Abenduaren 12an, zapatua, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Infantil mailako igeriketako 1. teknifikazio saioa antolatu du.

Gure taldetik parte hartzera deituak hauek izan dira:

  • Iñaki Etxeberria (2001)
  • Jone Goenaga (2001)
  • Paula Urrestilla (2002)
  • Maialen Sudupe (2002)
  • Maitane Goenaga (2002)

Hona hemen deialdia eta jarduerak:

Infantil mailako 1. teknifikazio deialdia

Infantil mailako 1. teknifikazio iharduerak

Oharrak, Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Infantil mailako igeriketako 1. teknifikazio jardunaldia sarreran

XVI. Paco Sanchez Saria

Usabal (Tolosa)Datorren larunbatean arratsaldeko 16:00tan, Tolosako Usabal Polikiroldegian XVI. Paco Sanchez Saria ospatuko da.

Gure taldean dabiltzan 2004-2007. urteen bitartean jaiotako umeak izango dira bertan. Urte sasoi honetan ligako jardunaldietatik aparte hainbat txapelketa egoten dira eta aurtengoan Tolosa-ra joatea erabaki da, txapelketa honek formatu erakargarria du eta hori izan da arrazoi nagusia.

2004 eta 2005. urtean jaiotakoek aukeratutako bi probatan egin ahal izango dute igeri eta 2006 eta 2007. urteen artean jaiotakoak proba bakarrean.

Banakako probez gain, erreleboak ere izango dira. Bertan 12×50 libreetan igerian ikusi ahal izango ditugu.

Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 14:00etan izango da, Azpeitiko igerileku aurrean.

Zorte on denei!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude XVI. Paco Sanchez Saria sarreran