Artxiboa gaika: Gipuzkoako Txapelketak

Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra-Igerilari Osoa, jokatuko da igandean Azpeitian

Maiatzaren 13an, igandean, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra-Igerilari Osoa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilakuan. Bertan lehiatuko dira 2006 eta 2007. urteetan jaiotako mutilak eta 2007. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean. Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilariak … Irakurtzen jarraitu

Benjamin eta alebin maila, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

Izarraitzeko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, otsailaren 24ean eta 25ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa eta Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu ziren Irungo Azken Portu igerilekuan, eta Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek emaitza onak lortu zituzten. Ander Idoeta, Oihana Goenaga, … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

Joan den asteburuan, otsailaren 3an eta 4ean,alebin mailako Igeriketako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen Azpeitiko Udal igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariak honako igerilari hauek izan ziren: Iker Aizpuru, Judith Odriozola, Alaitz Mendizabal, Nora Uria, Nerea Urbieta, June Berasategi, Maier Lizarzaburu, … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

Neguko Liga probintzialeko laugarren jardunaldia Bidebietan

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Donostian, Bidebietako igerilekuan. Jardunaldia 09:30etan hasiko da. Zorte on denei! BIDEBIETAKO SERIEAK

Gipuzkoako Txapelketak, Helduen ligak atalean publikatua

Ander Idoeta, Jurdan Arakistain, Iker Aizpuru eta Lander Uria Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketan izango dira

Zapatu honetan, urtarrilaren 27an, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa izango da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan, 10:00etan hasita. Izarraitzetik lau igerilari izango dira bertan, Ander Idoeta, Jurdan Arakistain, Iker Aizpuru eta Lander Uria, eta Konporta taldea ordezkatuko dute. Zorte on laukote eta … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua

IZARRAITZEKO NESKAK GIPUZKOAKO KOPAN AZPITXAPELDUN

Joan den asteburuan Tolosako Usabal igerilekuan, egutegian gorriz margotuta genuen Gipuzkoako taldeen arteko kopa jokatu zen. Izarraitz Igeri Elkartetik 17 igerilarik (10 neska eta 7 mutilek) parte hartu zuten. Elkartean, aurtengo Gipuzkoako taldeen arteko kopari ilusioz eta itxaropentsu begiratzen genion. … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

Asteburuan Gipuzkoako Taldeen Kopa Tolosan

BEHIN BEHINEKO SERIEAK Asteburu honetan, abenduak 16 eta 17, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek bertan izango dira ahal duten posturik onena lortzeko asmoz. Txapelketako probak zapatuan eta igandean izango … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

Emaitza onak Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, ekainaren 24ean eta 25ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Oihana Goenagak absolutu mailan parte hartu zuen; Ander Etxabek, Eva Astigarragak, Jone Goenagak eta Angela Ociok, berriz, junior mailan; eta … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketa, Azpeitian

Asteburu honetan, ekainaren 24ean eta 25ean, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko udal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 16:30etan. Beroketak egiteko, 08:30ean irekiko da igerilekua goizean eta arratsaldean, 15:00ean. Txapelketa … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

Emaitza onak Gipuzkoako txapelketan eta bihar Tolosako San Juan sarian izango dira alebinak

Pasa den asteburuan, Irun-go Azken portu igerilekuan Gipuzkoako alebinen txapelketa ospatu zen, bertara taldeko 10 igerilari joan ziren, 2005-2004 urteen artean jaiotako neskak hain zuzen ere. Txapelketa honen formatua 4 jardunaldikoa zen, hau da, jardunaldiko proba bat aukeratu zuten. Igerilari … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua