Hasi da itsas zeharkaldien denboraldia

Igandean, Pasaiako portutik irten eta Zurriolako hondartzara igeri egin behar izan zuten Baleazaleen zeharkaldian izena eman zuten igerilariek. Denboraldiko lehen itsas zeharkaldia izan zen igandekoa, eta gaina ere luzea, 5.300 metrotakoa

Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilarik hartu zuten parte Baleazaleen Zeharkaldian; Rafa Zubeldiak, Xabier Aranburuk, Arantxa Unanuek eta Aitor Fernandezek.  Federatu gabe dauden igerilari azpeitiarrak ere baziren San Pedro-Donostiako proban.

Emaitza bikainak lortu zituzten gure igerilariek, esanguratsuena Rafa Zubeldiaren 17. postua.

Hurrengo zeharkaldia Getarian jokatuko den, II. San Anton Bira izango da eta, Izarraitzeko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiarrek hartuko dute parte.

Zorionak guztiei!

Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hasi da itsas zeharkaldien denboraldia sarreran

Euskal Herriko Infantilen Txapelketa Galdakaon

Zapatu eta igande honetan, Infantilak Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute Galdakaoko Urreta kiroldegiko igerilekuan. Lehiaketa hau, udako azken txapelketa garrantzitsua dute.

Gure taldeko 6 igerilari (mutil 1 eta 5 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:

  • Julen Artetxe: 400 libre, 800 libre eta 1500 libre.
  • Elene Sudupe: 200 bizkar, 100 libre, 100 bizkar eta 800 libre.
  • Anne Sagarmendi: 400 libre, 400 estilo eta 800 libre.
  • Mirari Goenaga: 400 libre, 200 estilo, 400 estilo eta 200 tximeleta.
  • Nahia Amenabar: 200 bular eta 100 bular.
  • Maiana Uria: 100 estilo.

ZORTE ON!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Infantilen Txapelketa Galdakaon sarreran

Izarraitzekoak txukun Tolosako Igerilekuan

Atzo asteartea, arratsaldeko 8:00etan, taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Tolosako Usabal Udal Igerilekuan izan ziren, Absolutuen Marken  Kontrol Txapelketan.  

Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Esteban, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren gure ordezkariak.

Izarraitzeko igerilariak ondo ibili ziren astearteko txapelketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 20 marka pertsonal.

Infantil batzuentzako denboraldiko azken lehiaketa izan zen. Aldiz, Elene Sudupek, Julen Artetxek, Anne Sagarmendki, Mirari Goenagak, Maiana Uriak eta Nahia Amenabarrek asteburu honetan Galdakaoko Urreta Igerilekuan izango dira Infantilen Euskal Herriko Txapelketan parte hartzen.

Zorionak eta mila esker egin duzuen esfortzuagatik!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak txukun Tolosako Igerilekuan sarreran

Izarraitzekoak ondo 7. kontrol lehiaketan

Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Oiñatiko Zubikoa Igerilekuan izan ziren, 7. Kontrol Txapelketan.

Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Esteban, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren gure ordezkariak.

Izarraitzeko igerilariak ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 35 marka pertsonal.
  • Klubeko 2 errekor berri Alazne Sudupen eskutik; 1500 librean 17 urtekoa eta absolutua.

Zorionak eta mila esker egoera berezi honetan egiten ari zareten esfortzuagatik!

Helduen ligak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitzekoak ondo 7. kontrol lehiaketan sarreran

Masterrak gustura Banyolesko lakuan egindako lanakin

Oso gustura itzuli ziren gure igerilari guztiak, ezbeharrik gabe amaitu zuten lasterketak eta bakoitza gustora egindako lanarekin Banyolesko lakuan.

Antolakuntza oso ona izen zen, eta  2019tik ur irekitako lasterketa batean parte hartu gabe egotean asko eskertu genuen C.N. Banyoles-ek egin zuen esfortzua froga aurrera ateratzeko osasun protokoloak errespetatuz.

Honenbestez gogoz jarraitzen dute master igerilariek aurki gurean hasiko diten ur irekitako probetan parte hartzeko.

Aupa zuek eta zorionak!

Espainiako txapelketak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Masterrak gustura Banyolesko lakuan egindako lanakin sarreran

IZENA EMATEKO INPRIMAKIAK

Izena emateko epea  gaur ekainaren 16an (asteazkena) arratsaldeko 15:00tan hasiko da eta ekainaren 30ean (asteazkena) amaituko da.

Hona hemen estekak:

Gogorarazi nahi genuke, Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela eta horregaitik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.

Aupa Zuek!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude IZENA EMATEKO INPRIMAKIAK sarreran

Asteazkenean irekiko da Izarraitz Igeri Elkartean 2021-2022 denboraldirako izen-ematea

Izena emateko epea  ekainaren 16an (asteazkenean) hasiko da eta ekainaren 30ean (asteazkenean) amaituko da. Aurten, izen-ematea egiteko aukera bat egongo da:

  • Izarraitz Igeri Elkarteko web orrian (www.izarraitzigerielkartea.com) formulario baten bidez. Formalarioak asteazkenean 15:00tan aktibatuko ditugu.

2015. urtean edo aurretik jaiotako neska mutilak eman dezakete izena.

Ohar garrantzitsuak:

  • Aurreko denboralditik itxaron zerrendan daudenei lehentasuna emango zaie. Horretarako, posta elektroniko bidez edo telefonoz harremanetan jartzen ari gara.
  • Uztailean zehar, behin behineko zerrendak argitaratuko dira eta ondoren taldeen doiketak egingo dira (aldaketak, erreklamazioak, ea.). Azkenean, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

Bestalde, gogorarazi nahi genuke, Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela eta horregaitik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.

Albisteak, Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteazkenean irekiko da Izarraitz Igeri Elkartean 2021-2022 denboraldirako izen-ematea sarreran

Urtero bezala, errifa-takoak banatzen hasi gara.

Urtero bezala, Izarraitz Igeri Elkarteak errifa-takoak atera ditu.

Saria, iaz bezala, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartearen laguntzarekin, 1000€ ko bonoa izango da, Bertan Azpeitiko Markatal Elkarteko dendetan gastatzeko.

Errifa-takoak, egun hauetan entrenatzaileak ari dira banatzen. Zozketa uztailaren 23an egingo da.

Zorte on guztiei.

Albisteak, Oharrak, Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urtero bezala, errifa-takoak banatzen hasi gara. sarreran

Zapatuan Izarraitz eguna teknifikazio saioa Azpeitiko Udal Igerilekuan

Izarraitz igeri elkarteko txikienek –2008 eta 2012 urteen artean jaiotakoek– bigarren teknifikazio saioa “Izarraitz eguna” izango dute zapatuan, arratsaldean, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 15:00etan hasita, hainbat proba egingo dituzte eta erreloboekin emango die amaiera teknifikazio saioari.

Beste behin, gurasoek ezin izango dute gaztetxoen jarduna ikustera joan, koronabirusaren pandemia tarteko. Ea datorren denboraldian normaltasunez hasten ditugun igeriketa saioak.

Animo eta zuen zain geratzen gara!

Benjamin eta alebin maila atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan Izarraitz eguna teknifikazio saioa Azpeitiko Udal Igerilekuan sarreran

Zapatuan San Juan Saria Eibarren

Zapatu honetan, taldeko infantilek, Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Arratsaldeko 16:00tan emango zaio hasera Eibarko sariketari. Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilari hauek parte hartuko dute: Julen Artetxe, Nora Eizagirre, Nahia Amenabar, Noa Garate, Ane Azkue, Maiana Uria, Mirari Goenaga, Nahia Esteban eta Elene Sudupe.

Zorte on eta egurre!

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zapatuan San Juan Saria Eibarren sarreran