
Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Azpeititik 49 igerilari joan ziren, eta mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak eta alebinek 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.
Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Sei igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, laurek bigarrengoa eta zortzirek hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren.
Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoa eta Arabako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan.
Elene Sudupek, 2006. urteko igerilari onenen saria jaso zuen. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.
Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!
Datorren astelehenean, ekainaren 11an, zabalduko da hurrengo denboraldirako izena emateko epea Izarraitz Igari Elkartean, eta eskuragarri egongo dira izen-emate orriak eta igeriketa taldean sartzeko bete behar diren balditzak igerilekuko sarreran. 2012. urtean edo aurretik jaiotako neska mutilak eman dezakete izena.


Pasa den asteburuan, taldeko infantil, junior eta igeriketa egokituko igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren Gipuzkoa Open Saria eta X. Richard Oribe Sarian parte hartzen.
Asteburu honetan, ekainaren 2an eta 3an, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta igeriketa egokituko igerilariek Gipuzkoa Open Saria eta X. Richard Oribe Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan. Sariketa honek bi zati izango ditu, goizeko jardunaldietan kanporaketak jokatuko dira eta arratsaldeko jardunaldietan aldiz, finalak.



