Asteburuan, alebinentzat entrenamendu bateratua Eibarren

Datorren zapatuan eta igandean, maiatzaren 19 eta 20ean, Eibarren egingo den Gipuzkoako alebinen entrenamendu bateratuan parte hartzeko deituak izan dira gure taldeko Iker Aizpuru, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe.

Teknifikazioko jardunaldia Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatu du eta, zapatuan eguerdiko 13:00etan egongo beharko dute deituak, Ipurua igerilekuko sarreran.

Hona hemen deialdia eta gurasoen baimena:

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Asteburuan, alebinentzat entrenamendu bateratua Eibarren sarreran

Joanes Lizarzaburu igerilari osoa

Pasa den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa izan zuten, Azpeitiko Udal igerilekuan.

Igandean, Julen Artetxe (2006), Joanes Lizarzaburu (2007), Jakes Larrañaga (2007), Maialen Aranguren (2007), Miren Iturzaeta (2007), Nahia Esteban (2007), Maddi Manterola (2007), Anne Sagarmendi (2007) eta Nora Zubizarreta, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten. Bertan, 2006 eta 2007. urteetan jaiotako mutilak eta 2007. urtean jaiotako neskak aritu ziren.

Igerilari bakoitzak,bakarkako lau probatan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.

Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira, horregatik txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa deitzen zaio.

Azpeitiko txapelketan, emaitza oso onak lortu ditu taldeak eta gure igerilariak bide onetik doazela konfirmatu zen. Joanes Lizarzaburu Urangak igerilari osoaren txapela ekarri zuen etxera. Txapel hau irabazi ahal izateko lau estiloak oso ondo menperatzea beharrezkoa da eta ez da batere erraza.  Joanesek, 50 tximeleta, 100 bizkar eta 100 libre probetan  lehen postua lortu zuen eta 100 bularren aldiz, 6. postua. Joanes Lizarzaburu-ez gain taldekiak ere oso ondo aritu ziren aurreneko postuetan ibili zirelarik bakarkako proba guztietan eta neskak hirugarrenak erreleboetan (4×50 libre eta 4×50 estilo).

Taldezkako sailkapenetan berriz, neskak 3. postua lortu zuten, mutilak 10. eta sailkapen bateratuan 4. postua.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Txintxu gozotegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Kantoi taberna eta Jim Clark taberna.

   

                                                         4X50 libre eta 4×50 estilo erreleboetako 3. postuak

                                   Neskak taldezkako sailkapen orokorrean 3. postua

Gipuzkoako Txapelketak, KZL atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Joanes Lizarzaburu igerilari osoa sarreran

Igandean, Meditarranean Coast Challenge itsas zeharkaldian izango da Izarraitzeko Rafa Zubeldia

Igandean, maiatzaren 13an, Rafa Zubeldia (Izarraitz IE), Haritz Elorza eta Xabier Gordoa master igerilariek Meditarranean Coast Challenge itsas zeharkaldian hartuko dute parte. Igandean jokatuko den proba nagusian (10 kilometro), Playa de la Olla – Punta Bombarda – Playa Puerto de Altea artean izango da proba.

Zorte on eta disfrutatu esperientziaz!

Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igandean, Meditarranean Coast Challenge itsas zeharkaldian izango da Izarraitzeko Rafa Zubeldia sarreran

Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra-Igerilari Osoa, jokatuko da igandean Azpeitian

Maiatzaren 13an, igandean, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra-Igerilari Osoa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilakuan. Bertan lehiatuko dira 2006 eta 2007. urteetan jaiotako mutilak eta 2007. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.

Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilariak hartuko dute parte;

  • Maialen Aranguren (2007), Miren Iturzaeta (2007), Nahia Esteban (2007), Maddi Manterola (2007), Anne Sagarmendi (2007), Nora Zubizarreta (2007), Jakes Larrañaga (2007), Julen Artetxe (2006) eta Joanes Lizarzaburu (2007).

Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta horiez gain erreleboak izango dituzte.

Goizean 50 metro tximeleta, 100 metro bizkar eta 4 x 50 metro libre probak izango dira. Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular, 100 metro libre eta 4 x 50 metro estilo probak.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan txapelketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Zorte on guztiei!

Benjamin eta alebin maila, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra-Igerilari Osoa, jokatuko da igandean Azpeitian sarreran

Izarraitz Igeri Elkarteak entrenatzailea behar du

Izarraitz Igeri Elkarteak, maila ezberdinetarako entrenatzailea behar du eta entrenatzaileen lan poltsa bat sortu nahi du hurrengo denboraldietan hutsuneak betetzeko.

  • Ezinbestekoa igeriketa mundutik etortzea.
  • Kirol ikasketak izatea, euskera jakitea, igeriketako entrenatzaile tituloa eta taldearen administrazio lanetan laguntzeko gaitasuna izatea baloratuko dira.

Aurre-hautatuei, elkarrizketa batetara deituko zaie.

Interesatuek, izarraitzigerielkartea@gmail.com posta elektronikora bidali behar dute curriculuma edo informatzeko deitu: 688 66 13 40

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkarteak entrenatzailea behar du sarreran

Emaitza onak lortu dituzte Izarraitzeko txikiek, Azkoitin eta Oñatin

Joan den zapatuan, hilaren 5ean, ligako azken jardunaldia jokatu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek. Denborak eta ligako egutegiak aurrera egin ahala, igerian proba ezberdin askotan aritu dira, hasierako ikarak alde batera utzita. Igeriketa estilo ezberdinak menperatzen dihardute, eta hasieratik hona aurrerapauso handia eman dute.

Nahiz eta ligako jardunaldiak amaitu, oraindik ere txapelketa ezberdinetan parte hartu ahal izango dute Izarraitzeko txikienek, denboraldi amaiera arte.

Animo eta segi horrela!

Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Emaitza onak lortu dituzte Izarraitzeko txikiek, Azkoitin eta Oñatin sarreran

GURASOENTZAT OHARRA

Kaixo denei!

Datorren denboraldirako (2018-2019) taldeak eta ordutegiak antolatzen hasteko asmoarekin gabiltz. Horretarako lehenik, aurten Izarraitz I.E.n dabiltzaten igerilarien artean, zeintzuk jarraituko duten taldean jakin nahi dugu.

Beraz, maiatzaren 21 a baino lehen, astelehena, bidali email bat izarraitz.ie@hotmail.com helbidera zuen asmoaren berri emanez. Horrela, zuen seme-alabak kontutan hartuko ditugu taldeak egiteko garaian.

Ondo izan!

-Izarraitzeko entrenatzaileak-

Oharrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude GURASOENTZAT OHARRA sarreran

KZL 5. jardunaldia eta Alebinen ligako zazpigarren jardunaldia

Datorren zapatuan gure taldeko igerilariek bi hitzordu dituzte: alde batetik, benjaminak Azkoitin izango dira eta, alebinak berriz, Oñatin.

Azkoitin jokatuko den jardunaldia (benjaminek) 16:00etan hasiko da, eta landuko dituzten probak honako hauek izango dira:

  • bakarkako probetan; 100 estilo, 200 estilo, 50 tximeleta eta 100 tximeleta.
  • Erreleboetan; 6X25 estiloak eta 4X50 bular

Azkoitira joan ahal izateko, Igerileku aurrean 14:40an gelditzea erabaki da, honela, Azkoitira 15:00tako iritsiko dira igerilariak.
Txapelketaren gertutasuna kontutan izanik, Azkoitirako desplazamendua kotxez egingo da, eta honetarako gurasoen laguntza eskertuko da.

Oñatiko Zubikoa igerilekuan, Alebinen ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko da arratsaldeko 15:30etan hasita. Oñatiko jardunaldian, errespeto handiko probak landuko dituzte;  400 libre, 200 tximeleta eta 100 estilo. Erreleboetan; 8X50 estilo mistoa.

Alebinen jardunaldia 15:30etan hasiko denez, Oñatira kotxez joan ahal izateko, Igerileku aurrean 13:45ean gelditzea erabaki da.

Utzi urduritasuna etxean eta disfrutatu!

 

Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude KZL 5. jardunaldia eta Alebinen ligako zazpigarren jardunaldia sarreran

Udaberri ligako bigarren jardunaldia jokatu zen zapatuan Azkoitian eta Ordizian

 

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek Udaberriko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Azkoitiko igerilekuan eta Ordiziako igerilekuan.

Azkoitiko jardunaldian Ixak Gesalagak, Maialen Sudupek, Asier Zulaikak, Maialen Aiertzak, Uxue Etxeberriak, Leiane Lopetegik, Intza Odriozola, Ilazki Odriozola eta Alazne Sudupek hartu zuten parte. Ordiziako jardunaldian aldiz, Ander Idoetak, Jurdan Arakistainek eta Lander Uriak hartu zuten parte Konporta taldearekin.

Udako denboraldia hasi dute Izarraitzeko igerilariek eta buru-belarri ari dira prestatzen eta, hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Azkeneko jardunaldian, ez zuten lortu dendora esanguratsurik.

Animo eta segi gogor prestatzen!

Helduen ligak, Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Udaberri ligako bigarren jardunaldia jokatu zen zapatuan Azkoitian eta Ordizian sarreran

Euskal Herriko Taldeen Kopa Irunen

Joan den asteburuan, Izarraitzeko neskek, Irungo Azken Portu igerilekuan, Euskal Herriko kopan lehiatu ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde onenekin batera.

Euskal Herriko taldeen arteko kopari ilusioz eta lan ona egiteko asmoarekin begiratzen genion. Gero igerilekuan, bai uretan, bai uretatik kanpo, taldekideak zuten guztia eman zuten. Talde modura lan eginez, uretan gogor eta begira zeuden taldekiedeek igerileku ertzetik gogoz animatzen, lau jardunaldi egin genituen.

Zoritxarrez guretzat, aurtengo txapelketan,  beste zazpi taldeak  gu baina hobeagoak izan ziren. Hala eta guztiz, gure neskak lortutako emaitzak onak izan ziren. Hona hemen esanguratsuenak:

  • Marka pertsonalak : 18
  • Klubeko errekorrak: 8
  1. Jone Goenaga: 800 libre, 9:47:07 (17 urte).
  2. Maitane Goenaga: 200 bizkar, 2:18:57 (16 urte eta absolutua).
  3. Maitane Goenaga: 400 estilo, 5:10:72 (16 urte).
  4. Uxue Etxeberria: 50 bular, 36:26 (14 urte).
  5. Uxue Etxeberria: 100 bular, 1:16:99 (14 urte eta absolutua).
  6. 4×50 libre neskak, 1:49:86 (Maitane Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Sudupe, Jone Goenaga).
  7. 4×50 estilo neskak, 2:01:06 (Maialen Sudupe , Uxue Etxeberria, Oihana Goenaga, Maitane Goenaga).
  8. 4×100 estilo neskak, 4:27:28 (Maitane Goenaga, Uxue Etxeberria, Oihana Goenaga, Jone Goenaga).

Oihana Goenaga (1999), Eva Astigarraga (2000), Jone Goenaga (2001), Angela Ocio (2001), Maialen Sudupe (2002), Maitane Goenaga (2002), Uxue Etxeberria (2004), Intza Odriozola (2004), Maialen Aiertza (2004), June Zubizarreta (2004) eta Leiane Lopetegi (2004) izan ziren taldea osatu zuten igerilariak.

Zorionak Irunen parte hartu zuten talde guztiei, goi mailako igeriketa ikusi bait genuen!

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Euskal Herriko Taldeen Kopa Irunen sarreran